Justiziaren Etika: Giza Eskubideen Bilakaera

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,98 KB

Justiziaren Etika

Formalismo Etikoa

Etika materialei eta heteronomoei egindako kritika. Kantek bere aurreko etikei bi izen eman zizkien: ontasunen etika materialak onaren materia edo edukia zein den adierazten dutelako eta etika heteronomoak moralaren aldetik ontzat jotzen dutena ez baita giza nahimenak bere buruari emandako inolako helburua, naturak gizakioi emandako helburua baizik.

Kantek etika horiek kritikatzen ditu, izan ere, arrazoia balute, nahimena heteronomoa izango litzateke, eta ez autonomoa. Jada ezarrita dagoen helburu hori lortzeko lagungarriak zaizkigun eginbeharrak baino ez genituzke hartuko eginbehar moraltzat. Eginbeharrak behartu egingo gintuzkete, bai, baina modu baldintzatuan baino ez, helburura badintzatuta, hain zuzen.

Gizakiok, hainbat eginbehar ezartzen dizkiogu geure buruari, modu autonomoan; eta eginbehar horiek modu unibertsalean eta baldintzarik gabe agintzen dute. Horrek jakitun gara, bai, eta kontzientzia morala esaten diogu horri.

Kontzientzia Morala: Inperatibo Kategorikoa

Bi inperatibo mota daude:

  • Hipotetikoak: helbururen bat lortu nahi duten pertsonak soilik behartzen dituzte. Aginduan adierazitako ekintza helburua lortzeko bidea da. Aginduak forma hau du: x lortu nahi baduzu, y egin behar duzu. Arrazoi kalkulatzaile edo zentzuzko batek emandako aholkuak dira, ez agindu moralak.
  • Kategorikoak: mundu osoa eta baldintzarik gabe behartzen dute. Aginduak forma hau du: x egin behar duzu edo ez duzu ezer egin behar. Baldintzarik gabe agintzen du, trukean ezer eskaini gabe. Adibidez, ez da inor hil behar eta ez da gezurrik esan behar, gizakiak ez baitu horrelakorik egin behar. Agindu moralak dira.
Eginbehar Moralen Forma

Zer dira eginbehar moralak? Arrazoiak sortu eta ezaugarri formak jakin batzuk dituztenak.

  • Unibertsala da.
  • Berez helburu diren izakiei dagokie.
  • Balio absolutua duten izakiei babesten dituen legea izango da lege moral.
  • Helburuen erresuman legeria unibertsalaren zati da.

Giza Eskubideak

Gizakiei gizaki izateagatik dagozkien eskubideak dira. Beste hainbat modutara ere esan izan zaie: baliozkotzat aldarrikatu ohi dira, funtsezko eskubideak eta eskubide moralak. Baliozkotzat aldarrikatu ohi dira, estatuek juridikoki onartuta izan ala ez.

Oraindik onartuta ez badaude, eskakizun moralak izaten dira: gizabanakoek agintari publikoei aldarrika diezazkiekete, eta agintariek, erriak legitimotzat hartzea nahi baldin badute behintzat, eskakizun horiek bete egin behar izango dituzte. Jada positiboki onartuta egonez gero, berriz, estatuak babestu beharreko legezko bermeak izaten dira.

Giza eskubideak mailaz maila onartu izan dira eta mendebaldeko historian, zenbait aldi bereizi behar dira bide horretan. Aldi horiek belaunaldi ere esaten zaie. Belaunaldi bakoitzak eskubide multzo jakin bat ematen du.

Lehen Belaunaldiko Eskubideak

XVII. eta XVIII. mendeeko iraultzaile liberalek orduko monarkia absolutuen kontra aldarrikatutako gizabanakoaren askatasunak eta parte-hartze politikorako eskubideak dira: biziitzeko eta norberaren segurtasunerako eskubidea, pentsaera eta kontzientzia askatasuna, delituren bat leporatuz gero berme prozesalak izatea eta izen ona izateko eskubidea, jabetza pribaturako eta kontratazio askatasunerako eskubidea, eta gobernariak boto bidez hautatzeko eskubidea, besteak beste.

Eskubide horiek erabat lotuta daude tradizio liberalean sortutako zuzenbidezko estatua kontzeptuarekin: zuzenbidezko estatua oinarrizko askatasunak betetzen dituen sistema politiko oro da. Hortaz, zuzenbidezko estatuan, inor ez da egongo legearen gainetik.

Bigarren Belaunaldiko Eskubideak

Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak dira; hala nola, osasun-zaintzarako eskubidea, hezkuntzarakoa, etab. XIX. eta XX. mendeetan, langile-mugimendua borrokatu da, nagusiki, bigarren belaunaldiko eskubideengatik, hau da, bizitza duina izateko beharrezkoak diren oinarrizko ondasunak denen esku egoteko.

Eskubide horiek, lehen belaunaldikoekin batera, zuzenbidezko estatu soziala zeritzon estatu-eredu berria osatu zuten. Zuzenbidezko estatuari sozial gehitzeak honako hau esan nahi du: jada kontua ez dela herritarrak legearen aurrean berdinak izatea soilik, baizik eta, horrez gain, neurriak ere hartu behar direla politikagintzan eta bizitza kulturalean parte hartzeko beharrezkoak diren oinarrizko ondasunak denen esku egon daitezen.

Hirugarren Belaunaldiko Eskubideak

Oso oinarrizkoak diren arren, duela oso urte gutxi ekin zitzaion eskubide horiek aldarrikatzeari. Hirugarren belaunaldiko eskubideak bete ezean, ez dirudi aurreko bi belaunalditakoak benetan gauza daitezkeenik. Hirugarren belaunaldiko eskubideei dagokienez, ez da nahikoa estatuek barne-neurriak hartzea, eskubide horiek betetzeko ezinbestekoa baita munduko nazio eta herri guztien arteko elkartasuna.

Entradas relacionadas: