Kadizko Konstituzioa: La Pepa eta Haren Garrantzia
Kadizko Konstituzioa
Kadizko Konstituzioa, La Pepa ere deitua, 1812ko martxoaren 19an idatzitako konstituzioa da. Testu juridiko hau legeei buruz hitz egiten baitu. Erregeordetzan parte hartzen zuten bost pertsonak idatzi zuten, erregearen izenean, Gorte Nagusiek izendatutako erregeordeak zirenak. Testu hau herritar guztientzat eta baita erregearentzat ere idatzi zen, herritar guztiek bete behar baitituzte legeak. Idatzi zenean, monarkia parlamentarioa ezarri nahi zuten, eta horretarako bai liberalek eta bai absolutistek bat egin zuten.
Testuingurua eta Taldeak
Fernando VII.a Espainiako errege zen, baina frantziarrek bera eta Godoy gatibu zituztenez, eta momentu horretan Jose Bonaparte, Napoleonen anaia, boterean zegoenez Espainian, Batzorde Nagusiek Gorte Nagusiei deitu zieten, eta hauek konstituzioa idatziko zuen erregeordetza hautatu zuten. Gorte Nagusietan, bi talde zeuden: absolutistak, errege botereguztidunaren eta despotismoaren alde zeudenak, eta liberalak, Frantziako Iraultzako ideiak jaso eta beren herrialdean ezarri nahi zituztenak. Bi talde hauek abertzaletasuna eta frantziarrak kanporatzeko gogoa bakarrik partekatzen zituzten.
Artikulu Motak
Konstituzioaren artikuluak bi motatakoak ziren: dogmatikoak, eskubideei eta betebeharrei buruz hitz egiten dutenak, eta organikoak, herrialdearen funtzionamenduari egiten zaiona erreferentzia.
Konstituzioaren Artikulu Garrantzitsuenak
1. eta 3. artikuluak: Nazioaren Subiranotasuna
1. eta 3. artikuluek nazio libre bati buruz hitz egiten dute. Napoleonek bere anaia boterean jarri zuenetik, Espainietan (Espainiak Ameriketan ere koloniak baitzituen) frantziarrek zuten boterea. Horregatik, 3. artikuluak dioen bezala, Espainian herriak du boterea eta ez kanpotik etorritako errege batek; hau da, sufragio unibertsala. Hala ere, sufragio partziala zen, bakarrik zergak ordaintzen zituztenek bozkatu ahal zutelako, ez emakumeek, ez umeek, ezta zoroek ere.
8. artikulua: Zergen Berdintasuna
8. artikuluak zergak ordaintzeko obligazioari buruz hitz egiten du, hau da, ez dago pribilegiorik, eta ondorioz, bai kleroa, bai noblezia ordaintzera behartuta zeuden. Adibidez, gipuzkoarrek kaparetza galduko zuten, foruak desagertuko ziren eta abar.
12. artikulua: Erlijio Katolikoa
12. artikulua guztiz absolutistek idatzia da. Artikulu honek dioenez, gure erlijio bakar eta benetakoa katolizismoa da, eta horregatik espainiar guztiak kristau katoliko izan behar dira, ezin dira ez musulman, ez ateo, ezta judu ere izan.
14. artikulua eta Gobernuaren Funtzionamendua
14. artikulutik aurrera herrialdearen funtzionamenduari buruz hitz egiten hasten da. Espainiako gobernua errege moderatu heredagarri baten esku egongo da. Horrek dioenez, erregetza aitatik semera pasatuko da, eta erregeak ez du botere absolutua izango. Honen inguruan hitz egiten dute hurrengo hiru artikuluek:
- Legeak egiteko ahalmena Gorte Nagusiek eta erregeak izango dute, eta ondorioz, bien onespena beharrezkoa izango da lege bat abian jarri aurretik.
- Erregeak soilik du botere betearazlea.
- Legeak aplikatzeko ahalmena auzitegi nagusiek dute. Horrela, errege despotaren botere guztia banatuta geratzen da.
371. artikulua: Inprenta Askatasuna
371. artikuluak inprenta askatasunari buruz hitz egiten du. Zentsura kendu egiten da, baina, hala ere, idatzitakoa legeen barruan egon behar du.
Konstituzioaren Aurrekariak
Artikulu guzti hauek Espainiako lehen Konstituzioaren zati dira, baina Konstituzio hau idaztera iritsi aurretik hainbat gauza gertatu ziren.
Napoleonek Portugal konkistatu nahi zuen, eta Espainiaren aliatua zenez, Fontainebleauko Ituna sinatu zuten. Honekin Espainiak Frantziari pasatzen uzten zion, ondoren Portugal banatzearen truke. Godoy liberalen ideiak hartzen eta Espainian ezartzen hasten da, eta horrek herriaren haserrea eragiten du. Beste alde batetik, Napoleonen tropak Espainian ikustean, are eta haserretuago jartzen dira, eta herria altxatu egiten da Karlos IV.aren eta Godoyren aurka, Fernando, Karlosen semea, errege gisa eskatuz. Horrela, Independentzia Gerra hasten da.
1808ko martxoaren 19an Aranjuezeko Matxinada gertatzen da Madrilen, eta horren ondorioz, Godoy epaitua eta Karlos boteretik kentzen da, Fernando VII.a errege gisa eskatuz. Napoleon Fernando eta Karlosekin elkartzen da, eta azkenean, bere anaia Jose Bonaparte Espainiako errege izendatzen du.
Frantziak ia Iberiar penintsula osoa du bere boterean, Kadiz izan ezik. Hau ingelesek eta espainiar altxatuek defendatzen baitzuten. Hala ere, esan beharra dago ez zirela espainiar guztiak frantziarren aurkakoak; baziren liberalismo frantsesa gustuko zutenak, eta horiei frantsestu deitu zitzaien.
Espainiar altxamenduen artean, hainbat junta sekretu eratu ziren, eta hauek Batzorde Nagusiak deituak izan ziren 1810ean. 1812an elkartu ziren, Kadizen, batzorde hauek (edo Gorte Nagusiak ere deituak) eta konstituzio bat idatzi zuten Fernando VII.aren izenean, non liberalismo kutsua ikusten den: desamortizazioa, botere banaketa, eta abar. Konstituzio honetan absolutismoaren aldekoak eta liberalak elkartu ziren Jose Bonaparteren erregealdiaren amaieraren bila. Kadiz leku estrategikoa zen. Leku hau ingelesek babestuta zegoen, merkataritzarako erabiltzen zutelako, eta ondorioz ez zegoen frantziarren presentziarik.
Konstituzioaren Amaiera eta Ondorioak
Konstituzioari probintzia guztiek, Bizkaiak izan ezik, zin egin zioten, eta hau denbora labur batean aurrera eraman zen. Valençayko Ituna sinatu zuten frantziarren eta espainiarren artean, eta bertan, Fernando VII.a Espainiako errege gisa onartzen zuten.
Hala ere, Fernando VII.a errege bilakatu zenean, absolutistek errege absolutu bilakatzeko eta Konstituzioa ez onartzeko eskatu zioten, eta honek onartu egin zuen, Konstituzioa indargabetuz.
Garrantzia eta Legatua
Kadizko Konstituzioa Espainiako lehen Konstituzioa da, baita ikuspuntu liberala defendatzen du ere, eta horrek aurrerapen handia ekarri zuen Espainian. Honi esker Espainia Aro Garaikidean sartzen baita.