Kalitatea eta Ekitatea Hezkuntzan

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

Kalitatea; bikaintasuna eta ekitatea

Kalitatezko hezkuntza da, irakaskuntza eta ikaskuntza esperientziak eskaintzen dituena, non ikasleek beren ahalmenak ahalik eta gehien garatzen baitituzten. Hala ere, garapenaren bilaketan, bikaintasunagatik, ez da osatua ikasle guztiek hezkuntza maila hori modu integratuan gozatzen ez badute.

Ekitatea

Hezkuntza inklusiboak ekitatea azpimarratzen du, ekitate gabe ezin baita kalitatezko hezkuntzarik eskaini. Hezkuntza inklusiboaren helburu orokorra ikasle guztientzat ahalik eta garapen maila altuena bilatzea eta lortzea da. Rawls-en esanetan, ekitatea gizarte desberdintasunak konpontzeko zuzenduta egon behar da, aukera berdinak eskaintzen (eta ez aukera berdintasunean).

Grissay-ren esanetan

Hezkuntzaren ekitatea lau mailatan eman behar da: 1. Hezkuntzan sartzeko aukera berdintasuna. 2. Hezkuntza tratamenduan berdintasuna. 3. Emaitzetako berdintasuna. 4. Efektu sozialetan berdintasuna.
Aldiz, Field, Kuczera eta Pont-ek diote hezkuntza ekitateak hobetzen laguntzen duela: 1. Hezkuntzak pertsonen funtsezko aukerak bultzatzen ditu. 2. Ekitate sozialean laguntzen du. 3. Emaitza ezberdinen finalitatea ez da batere positiboa. 4. Hezkuntzarako gastu publikoak diru-sarreren hasierako desberdintasunak murrizten ditu. 5. Ekitatea hezkuntzan ondare bat bera da. Laburbilduz, ekitate berdintasunaren ardatza pertsona guztien eskubideak errespetatzea da.
Bazterketa arriskuan dauden taldeak
Sistema eta ikastetxeak inklusiboagoak lortzeko, beharrezkoa da arreta jartzea baztertzeko arriskuan dauden ikasleetan. Talde batzuek baztertze egoerak jasan dituzte hezkuntza-sistematik, baztertzea eta bereizketa. Talde hauetan ondorengo hauek sartuko genituzke, atzerriko jendea, etnia eta kultura gutxiengoak eta batez ere ezgaitasuna duten pertsonak. Sarbide, parte hartze eta ikaskuntza mailan esan daiteke gurean aurrera pauso garrantzitsuak eman direla azken urteetan. 2014. urtean UNICEF-ek eskainitako azken txostenean, faktore sozioekonomikoek ikasleen irakaskuntza ibilbidean gero eta garrantzia handiagoa duela aipatu zuten. Datuen arabera, gaur egungo hezkuntza-sistemak ikasleei hezkuntza lorpenik handienak lortzeko duen zailtasuna ikus dezakegu eta zalantzan jartzen da, eredu hau kalitatezkoa zein ekitatea defendatzen duela. UNICEF-ek azaltzen duen bezala, porrot edo eskola uzte bakoitza, galdutako aukera bat dela bai jendearentzat baita gizartearentzat ere. Txostenean azaltzen den bezala, ikasle etorkinak, ezgaitasunak pairatzen dituztenak, arrisku soziala eta ijito etniako haurrek baztertze eta desabantaila handiago izateko arriskua dute. Ezgaitasuna duten haurrak badira eta aurreko talde baten barnean badaude, baztertze maila bikoitza izango dute. Echeitaren esanetan, funtzezkoa da bi helburu hauekin lan egitea, ikasleen emaitzen artean dagoen aldea murriztea eta kanpo faktoreen eragina ekiditzea.
Ezintazuna
Ezintazuna ez da norberaren ezaugarri bezala azaldu behar, funtzio bezala baizik. Pertsona ezgaituak 'normotipo' garapenari dagokionez garapenaren inguruan duen pertsona baten arteko elkarrekintza honako hau da: sentsoriala, motorra, defizit kognitiboak edo beste edozein motatako elkarreragina. Muga edo murriztapen horiek murriztu egin litezke, eta are gehiago, desagertu biztanleriaren dibertsitatearekiko jarrerak positiboak balira. Azken urteetan era positiboago batetik ikusteko lanean, aniztasun funtzionala duten gizonak eta emakume kontzeptua sortu da.

Zer behar du hezkuntza zentro baten barneko garapenak? Komunitatearekiko harremana, elkar-laguntza eta onarpena bultzatzea.

Zein da hezkuntza berezia behar dituzten seme-alabek familien kezka? A. Esperientzia, parte-hartze eta langile falta eta baliabideen mugapena B. Seme alaben garapena eta eskola eta familiaren arteko komunikazio falta

Entradas relacionadas: