Kamile ipuinaren analisi linguistikoa: Ezaugarri nagusiak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB

Kamile izeneko ipuin baten analisi linguistikoa da honako hau, haur literaturaren testuinguruan.

Fonetika eta Fonologia

Soinu Gatazkatsuenak

  • Fonemak bereiztea: Txistukariak (z, s, x) eta afrikatuak (tz, ts, tx).
  • Bustidura: in (baina) eta il (nabilenean).
  • Adinaren araberako ahoskera: RR (zaharrak) eta j (joaten, jartzen) `y´ edo `dx´ gisa, baina ez `z´.

Adierazkortasuna

  • S > X aldaketa: Adibidez, "musu zaharrak" > "muxu goxo-goxoak".
  • Z > X aldaketa: Adibidez, "gozo" > "goxo-goxoak".

Grafia

  • Ipuinaren izenburua minuskulaz idatzita dago (jabekuntzari dagokionez).

Lexikoa

Hitz Elkarketa

  • Adierazkortasuna lantzeko erabiltzen da, adibidez: "poliki-poliki", "azkar-azkar"...

Eratorpena

  • Gozotasuna emateko: "maitekor", "sekretutxo".

Maileguak

  • Umearen erregistrora hurbiltzeko: "dentista", "sekretu".

Morfologia eta Morfosintaxia

Aditza

  • Aspektua:
    • Geroaldia: "-KO" (kontatu-KO).
    • Ez burutua: "-TZEN" (jar-TZEN).
    • Puntukaria: "Naiz" (trinkoa).
    • Betikortasuna: "-TA".

Atzizkiak

  • "-KOR", "-TSU", "-TXO" (adibidez: "maitekor", "sekretutxo").

Deklinabidea

  • Ergatiboa: "nork".
  • Genitiboa: "noren" (adibidez: "aitaren").
  • Norat (Allatiboa): "nora" (adibidez: "medikuarenera").

Sintaxia

Bokatiboa

  • Adibidea: "Adi, hartz txiki, sekretutxo batzuk kontatuko dizkizut."

Puntuazioa

  • Mendeko esaldiak koma batez bereizten dira: "Oinen gainean nabilenean, goian dut burua."

Egitura Errepikakorra

  • Mendeko esaldia (zirkunstantzia edo baldintza) + esaldi nagusia.
  • Adibidea: "Aitaren ondoan jartzen banaiz, oso txikia naiz oraindik."

Galdegaia Aditz Aurrean Nabarmendurik

  • Aurkaritzak ikasi nahi direlako, horri garrantzia emanez.
  • Adibidea: "Oinen gainean nabilenean, goian dut burua. Baina eskuen gainean nabilenean, burua behean daukat!"

Elipsia

  • Mintzagaien (begiak) eta aditzaren (ditut) elipsia, narrazioaren erritmoa azkartzeko.
  • Adibidea: "Begiratzen zaitudanean, zabalik ditut begiak. Baina lotan nagoenean, itxita ditut!"

Diskurtsoa

Konexioa

  • Juntagailuak:
    • Aurkaritzazkoa: "baina".
    • Emendiozkoa: "eta".
  • Menderagailuak:
    • Denborazkoa: "-nean".
    • Baldintzazkoa: "ba-".

Koherentzia

Hasiera

  • Irakurlea kokatzeko formula erabiltzen du, bokatiboarekin eta diminutiboarekin hurbiltasuna lortuz.
  • Adibidea: "Adi, hartz txiki, sekretutxo batzuk kontatuko dizkizut."

Bukaera

  • Egitura errepikakorra apurtzen du emendiozko juntagailuekin, amaiera zoriontsua ezarriz.
  • Adibidea: "Haserre nagoenean... naiz guztiekin!"

Entradas relacionadas: