Kanpo-eragile Geologikoak eta Erliebearen Modelatua

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,29 KB

1. Ur Basatien Eragina

  • Kanpo-eragile Geologikoak: Lurrazala higatu, garraiatu eta metaketa prozesuak eragiten dituzten kanpoko faktore fisikoak dira. Horien artean daude Eguzkiaren energia, Lurraren grabitatea eta Ilargiaren grabitate-indarra.

  • Ur Basatia: Euri handien ondoren, lur gainean abiadura handiz mugitzen den ur-kopuru handia da.

  • Higaduraren Faktoreak: Ur basatien higadura areagotu egiten da landare gutxi dagoenean (lurrak babesik ez duelako), harriaren sendotasuna ahula denean (errazago suntsitzen direlako) eta malda handia denean (urak azkarrago higatzen duelako).

  • Erliebearen Modelatuak: Karkabak, euri-bideak, sorginen tximiniak eta material ahuletako formak dira ur basatiek sortutako ohiko erliebe-formak. Bardeetako (Nafarroa) paisaia adibide garbia da, lur biguna eta klima lehorra dela eta uraren higadurak landutako erliebe erdi-lehorra erakusten duena. Sorginen tximiniak (onddo itxurako "piramideak") goialdeko harri gogorraren azpiko geruza ahulagoa higatu denean sortzen dira.

2. Ibaien Eragina

  • Uharra: Aldian-aldian ura daraman errekatxo laburra da. Hiru atal ditu: harrera-arroa (ura biltzen den tokia), hustubidea (ura beherantz eramaten duen ubidea) eta deiekzio-konoa (materialak pilatzen diren tokia).

  • Ibaia: Ura etengabe daraman korrontea da, ibilgu egonkor baten barruan.

  • Ibilguaren Motak:

    • Goiko ibilgua: Malda handia eta higadura indartsua du (adibidez, "V" itxurako harana, arroila).

    • Erdiko ibilgua: Meandro ugari ditu eta material mugimendu handia du (adibidez, meandroak).

    • Beheko ibilgua: Lautadan sedimentazioa gertatzen da (adibidez, alubioi-lautada, delta, estuarioa).

  • Prozesu Geologikoak: Ibaiek higadura, garraioa eta sedimentazioa eragiten dituzte.

3. Itsasoaren Eragina

  • Itsasaldiak (mareak): Ilargiak eta Eguzkiak eragindako uraren igoera eta jaitsiera dira, ozeano guztietan gertatzen direnak.

  • Olatuak: Haizeak sortutako ur azaleko dardarak dira, energia garraiatzen dutenak.

  • Korronteak: Itsasoko uraren zirkulazioa da. Azalekoak haizeak eta eguzkiak sortzen dituzte, eta sakonekoak dentsitate- eta tenperatura-desberdintasunen ondorioz sortzen dira.

  • Erliebearen Egiturak: Itsasoak higadura eta sedimentazio prozesuak eragiten ditu, hainbat egitura sortuz:

    • Higaduraz sortuak: Itsaslabarra, arkua, promontorioa (harkaitza), urradura-plataforma.

    • Sedimentazioz sortuak: Hondartza, albufera, barra, gezia, uhartea, tómboloa, badia, rasa.

  • Itsaslabarren Higadura: Olatuek itsaslabarraren oinarria zulatzen dute (urradura), atzeraka higatuz eta higadura-plataformak sortuz. Eragile meteorologikoek goiko harria ahultzen dute, eta azkenean zuloa handitu eta goiko harria erortzen da.

4. Lurpeko Uren Eragina (Modelatu Karstikoa)

  • Lurpeko Ura: Lurrera infiltratzen den eta harrietan gordetzen den ura da. Infiltrazioa prozesu fisikoaren bidez gertatzen da, eta harriek porotsuak eta iragazkorrak izan behar dute ura pilatzeko.

  • Akuiferoak: Ura lurpean pilatzen den geruzak dira. Akuifero arrunta (airearekin kontaktuan) edo akuifero estalia (geruza iragazgaitzen azpian) izan daitezke.

  • Maila Freatikoa: Lur azpiko uraren goiko alde horizontala da.

  • Iturburua: Lurpeko ura kanpora ateratzen den puntua da.

  • Putzu Arrunta vs. Putzu Artesiarra: Putzu arrunta ur-mailaraino irekita dago; putzu artesiarra presiopean dago eta ura berez ateratzen da.

  • Modelatu Karstikoa: Kareharrizko ingurune hezeetan, euri-urak karbono dioxidoarekin nahastu eta azido karbonikoa sortzen du, honek kaltzio karbonatoa disolbatzen du. Horrela sortzen dira:

    • Higaduraz: Galeria, lurpeko erreka, dolina.

    • Sedimentazioz: Estalaktita, estalagmita, zutabea.

  • Lenarra: Mahats-mordoaren antza duen harri-egitura da, uraren eta denboraren eraginez sortua, kareharriaren disoluzioaren ondorioz.

5. Glaziarren Eragina

  • Glaziarra: Izoztuta dagoen eta mendietan pilatzen den elur-multzo trinkoa da, urte osoan zehar mantentzen dena. Elur asko pilatzen denean, pisuaren eraginez trinkotuz izotz bihurtzen da.

  • Egiturak:

    • "U" itxurako harana: Higaduraz sortua (glaziarraren igarobide zabal eta sakona).

    • Morrenak: Sedimentazioz sortuak (aldeetan eta aurrealdean dauden hondar-pilaketak). (Amaierako, alboko eta erdiko morrenak izan daitezke).

    • Zirkua: Higaduraz sortua (glaziarra jaiotzen den zulo biribila).

    • Izotz-mihia: Higadura eta sedimentazioaren bidez sortua (glaziar luzea eta estua, behera doana).

6. Haizearen Eragina

  • Prozesuak: Haizeak higadura (deflazioa eta korrosioa), garraioa eta sedimentazioa eragiten ditu. Partikulak (hareak, buztinak) altxatzen dituenean gertatzen dira higadura eta garraioa, eta indarra galtzean sedimentazioa.

  • Kontzeptuak eta Prozesuak:

    • Dunak: Harea haizearen bidez pilatzean sortzen diren muinoak → Sedimentazioa.

    • Deflazioa: Lur azaletik partikula finen erauzketa haizearen bidez → Higadura.

    • Korrosioa: Haizeak daramatzan partikulak beste harkaitzen kontra jotzean gertatzen den urradura → Higadura.

    • Erg: Basamortuetan sortzen diren duna multzo handiak → Sedimentazioa.

  • Haize-onddoak (Roca en seta): Beheko zatia material ahulagoz osatua dagoenez, haizeak gehiago higatzen du. Goiko aldea, aldiz, trinkoagoa da eta errazago eusten dio higadurari.

  • Garraio-motak: Saltazioa (partikulak jauzika mugitzen dira), arrastaka (harri pisutsuagoak lur gainean mugitzen dira) eta suspentsioa (partikula oso finak airean esekita daude).

  • Dunen Eraketa: Haizearen norabidea (haizealdetik haizebehera), haizealdea (dunaren malda leun eta luzanga) eta haizebea (malda aldapatsu eta motza) bereizten dira.

  • Duna-motak: Zeharkako dunak, luzetarako dunak, barjanak, izar-dunak, duna parabolikoak.

Entradas relacionadas: