Kanpo-Eragile Geologikoak: Uraren Eragina Lurrean

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB

Mendikate Periozeanikoak eta Uharte-Arkuak

Mendikate Periozeanikoak: Subdukzio-eremuetan sortzen dira, litosfera ozeanikoa litosfera kontinentalaren azpitik sartzen denean.

Uharte-Arkuak: Subdukzio-eremuetan eratzen dira, litosfera ozeanikoa beste litosfera ozeaniko baten azpitik sartzen denean. Adibidez, Japonia eta Zeelanda Berria.

Kontinente Arteko Mendikateak

Litosfera kontinentaleko plaken arteko talkatik sortzen dira. Adibidez, Indoaustraliako plakaren eta Eurasiako plakaren arteko talkaren ondorioz, Himalaia sortu zen.

Uharrak

Malda handiko ur-lasterrak dira, eta euria egiten duenean soilik izaten dute ura. Hauek dira uharren atalak: harrera-arroa, hustubidea eta deiekzio-konoa.

Ibaiak

Ur-korronte natural jarraiak dira, eta nahiko ibilbide luzekoak. Hiru zati bereizten dira ibaien ibilbidean:

  • Goi-ibilgua: Higadura eta garraioa dira nagusi.
  • Erdiko ibilgua: Higadura, garraioa eta sedimentazioa gertatzen dira. Materialak jalkitzen hasten dira. Higadura eta sedimentazioaren konbinaketak meandroak (ibaiaren ibilbidearen bihurguneak, non bihurgunearen kanpoaldean higadura gertatzen den eta barnealdean sedimentazioa) eta ibai-terrazak (ibaiaren alboetan geratzen diren sedimentu-metaketak) sortzen ditu.
  • Behe-ibilgua: Sedimentazioa da nagusi, eta alubioi-ordokiak sortzen dira. Deltak ordoki hauen adibide garbiak dira, itsasaldiek gorabehera handirik izaten ez duten lekuetan sortzen diren sedimentu-metaketak. Adibidez, Mediterraneoan.

Ur-Basak

Maldetan behera, ibilgu zehatzik gabeko uren desplazamenduari deritzo. Fenomeno honen ondorioz, badland izeneko egiturak sortzen dira, urak arroketan zulatutako irekidura sakonak, alegia.

Lurpeko Urak

Arroka porotsu eta iragazkorrek osatutako masak sortzen dira, urez beteak, eta lurpeko akuiferoak deritze. Akuifero hauek hustuketa naturala edo artifiziala izan dezakete.

Igeltsua urarekin eta aireko CO2-arekin nahastean, azido karbonikoa sortzen da. Honek arroka karetsuak disolbatzen ditu, erliebe karstikoa sortuz. Erliebe karstikoan, hainbat egitura bereizten dira:

  • Disoluzioa:
    • Leizeak: Lur azpira iragazten den urak sortutako putzu bertikalak dira.
    • Haitzuloak: Lurpeko barrunbeak dira.
    • Dolinak: Disoluzioak lurpean eragindako lurzoru-hondoratzeak dira.
  • Prezipitazioa:
    • Estalagmitak: Haitzuloetako zoruan, behetik gorantz hazten diren egiturak.
    • Estalaktitak: Haitzuloetako sabaian, goitik beherantz hazten diren egiturak.

Itsasbazterreko Higadura: Olatuak, Itsaslasterrak eta Mareak

Olatuak: Olatuek itsasertzeko arrokak higatzen dituzte. Higadura horretatik sortutako sedimentuak garraiatu, eta leku jakin batzuetan metatzen dituzte.

Itsasertzak: Gazteak eta helduak bereiz daitezke.

Itsaslasterrak: Kanpo-eragile geologiko bat dira, ozeanoetako ur-mugimendu jarraituak. Uraren tenperatura- eta gazitasun-aldeek edo haizearen indarrak eragiten dituzte.

Mareak: Kanpo-eragile geologiko bat dira. Marea edo itsasaldia itsas mailaren aldizkako gorabeherak dira, Eguzkiak eta Ilargiak ozeanoari eragiten dioten erakarpenaren ondorioz sortuak.

Entradas relacionadas: