Kanpoko Migrazioaren Ondorioak Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Kanpoko Migrazioaren Ondorioak Espainian

A) Ondorio Demografikoak

Espainiako biztanleria gutxitu zen, eta biztanleriaren banaketan desorekak sortu ziren. Gaur egun ere, desoreka horiek nabarmenak dira.

B) Ondorio Ekonomikoak

Ondorio positiboak:

  • Berezkuntza demografiko indartsua bultzatu zen.
  • Langabezia leundu zen.
  • Emigranteek bidalitako dibisen bidez, Espainiako garapen ekonomikoa finantzatu eta merkataritza-defizita murriztu zen.

Ondorio negatiboak:

  • Aurrezkiak ez zien beti mesede egin emigranteen sorlekuei; izan ere, bankuek inguru garatuenetan inbertitu zituzten.

C) Gizarte Ondorioak

  • Deserrotzea, gizarte, hizkuntza eta ohitura ezezagunak zirelako.
  • Bizi-baldintza makurrak: familiatik urrun, kalitate txarreko etxebizitzetan, eta, gehienetan, bertako langileek baino soldata txikiagoak jasoz.
  • 1975eko krisiaren ostean, emigranteak izan ziren kaleratu zituzten lehenak.

Kanpoko Emigrazioa Gaur Egun

Gaur egun, Espainia ez da emigrazio-herrialdea. Arrazoi nagusiak hauek dira:

  • Eskulanaren prestakuntza handiagoa da, eta, ondorioz, enplegu hobeak lortzen dira.
  • Bizi-mailak gora egin du.

Migrazio Mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan

A) XX. mendearen bigarren hamarkadara arte

Euskal Autonomia Erkidegoa emigrazio-eskualdea izan zen. Arrazoi nagusia jabetzaren egitura eta lurraren jaraunspeneko eskualdaketa zen. Familiako ustiategiak zatitu ezin zirenez, seme-alaba batzuek emigratu egin behar zuten. Emigrazioa, batez ere, ozeanoz gaindikoa izan zen, Latinoamerikara bideratuta.

B) XX. mendearen bigarren hamarkadatik 1975era

Euskal Autonomia Erkidegoa inmigrazio-eskualde bihurtu zen, bereziki 1950 eta 1975 artean. Arrazoiak industrializazio goiztiarra eta "desarrollismoaren" urteetan lortutako garapena izan ziren. Kanporako emigrazioa gelditu, eta Espainiako beste eskualde batzuetako biztanleak iritsi ziren.

Hasieran, leku hurbiletatik iritsi ziren, eta, geroago, urrunagoetatik (batez ere Gaztela eta Leon, Extremadura eta Galiziatik). Lehenengo, industria-inguruetan ezarri ziren, eta, geroago, Araban. Biztanleen erdiak 100.000 biztanletik gorako lau udalerrietan ezarri ziren.

C) 1975eko Krisi Ekonomikoa

1975eko krisi ekonomikoak gogor jo zuen euskal industria (bereziki, motorraren sektorea). Horren eraginez, inmigrazioa murriztu egin zen, eta migrazio-saldoa negatiboa bihurtu zen, iraganeko inmigranteak sorlekuetara itzuli zirelako.

Entradas relacionadas: