Kanpoko Prozesu Geologikoak eta Urak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,89 KB

Kanpoko Prozesu Geologikoak

Prozesu Nagusiak

Lau prozesu geologiko nagusi daude:

  1. Meteorizazioa: Ingurumen-agenteen eraginez, harriak disgregatu egiten dira.
  2. Higadura: Agente geologikoek materialak desgasten dituzte.
  3. Garraioa: Agente geologikoek materialak eramaten dituzte.
  4. Sedimentazioa: Materialak metatu egiten dira. Arro sedimentario deritze eremu horiei.

Meteorizazioa

Harriak apurtu edo kimikoki aldatzen dituen prozesua da.

1. Meteorizazio Mekanikoa

Harriak fisikoki apurtzen dira, konposizioa aldatu gabe:

  • Gelifrakzioa: Harrien pitzaduren barruan ura izoztu eta bolumena handitzean gertatzen da.
  • Termoklastia: Intsolazio handia jasaten duten tokietan gertatzen da, tenperatura-aldaketa bortitzen ondorioz.
  • Deskarga-meteorizazioa: Sakonera handian osatu diren harriak gainazalera iristean presioa galtzean apurtzen dira.

2. Meteorizazio Kimikoa

Harrien konposizio kimikoa aldatzen da:

  • Oxidazioa: Aireko oxigenoak edo uretan disolbatuta dagoen oxigenoak zenbait mineralekin erreakzionatu eta oxidatu egiten ditu.
  • Disoluzioa: Uretan disolbatzen diren mineralei eragiten die, hala nola zenbait karbonato, kloruro eta sulfatori.
  • Karbonatazioa: Zenbait mineralek izaten dute erreakzio hori, CO₂ disolbatuta daraman ura ukitzean.
  • Hidrolisia: Mineralek aldaketak izaten dituzte uraren H⁺ eta OH⁻ ioiekin erreakzionatzean.

3. Meteorizazio Biologikoa

Organismo bizidunen eraginez harriak hautsi edo kimikoki aldatzen dira.

Higadura

Agente geologikoek erliebea higatzen dute, materialak (detrituak edo klastoak) askatuz eta prestatuz garraiatuak izateko.

Garraioa eta Sedimentazioa

Garraioaren Parametroak

Agente geologikoek materialak garraiatzeko duten prozesua da. Parametro bereizgarriak:

  1. Energia: Agente geologiko batek sedimentuak higitzeko duen ahalmena adierazten du. Energia handia duen agente batek tamaina handiko klastoak higitzen ditu.
  2. Klastoen hautaketa: Energia handia duten agente geologikoek aldi berean eramaten dituzte hainbat tamainatako klastoak, ez baitituzte bereizten. Energia txikiagokoek, ordea, hautaketa egiten dute.
  3. Sedimentuen heldutasuna: Garraio luzeak sedimentu helduak sortzen ditu, klastoak txikiagotuz eta biribilduz.

Sedimentazioa

Agente geologiko batek garraiatzen dituen materialak metatzeari esaten zaio sedimentazioa. Hondoratze edo subsidentzia-prozesuan diren eremuei arro sedimentario deritze. Sedimentu horiek harri sedimentario bihurtuko dira, azkenean.

Ibaiak eta Haien Modelatze-lana

Hiru Erliebe Forma Nagusi

Ibaiek sortzen dituzten erliebe forma nagusiak:

  1. V itxurako haranak: Ibai batek higatzeko ahalmen handia duenean eta lurzoruan guztiz ahokatzen denean sortzen dira.
  2. Hondo lauko haranak: Ibai batek lurzorua ebakitzeko ahalmena galtzen duenean sortzen dira. Gero eta gehiago murrizten da ubidearen eta itsasoaren mailaren arteko aldea. Gehiago hondoratu ezin denean, abiadura txikiagoa du, eta meandro deritzen kurbak egiten hasten da.
  3. Peniordokiak: Higadurak erliebea ia guztiz berdindu duenean sortzen den forma.

Ibaietako Garraioa eta Sedimentazioa

Ibaiek heldu bihurtzen dituzte garraiatzen dituzten sedimentuak, klastoak txikiagotzen dituzte eta biribilduz.

Uharrak eta Ur Basak

Uharrak eta Ur Basak: Deskribapena

Errekak eta uharrak ur-laster iragankorrak dira: euria egin ondoren soilik eramaten dute ura. Ur basak bideratu gabeko urak dira, eta lurzorua gainetik igarotzen dira, euri indartsuen ondoren.

Uharren Modelatze-lana

Klima lehorretan dute higatzeko ahalmen handiena, toki horietan oso gutxitan egiten baitu euria, baina indar handiz. Sortzen dituzten formak:

  1. Karkabak: Lurzoruan sortzen diren ildo sakonak dira.
  2. Sakanak: V itxurako haran sakonak dira, karkabak baino handiagoak.

Uharretako Garraioa eta Sedimentazioa

Uharrek oso ahalmen handia dute materialak garraiatzeko. Tamaina handiko klastoak eramaten dituzte lokatz-jausietan eta malden oinean metatzen dituzte garraiatutako materialak.

Sedimentazioa bortitza izaten da eta materialak ez dira ordenatuta geratzen. Tamaina guztietako klastoen nahaste kaotikoa ikusten da uharrek sortutako metaketetan:

  1. Deiekzio-konoak: Metaketa txikiak dira, uhar-ibilguaren amaieran sortuak.
  2. Alubioi-konoak: Oso metaketa zabalak dira, uhar askoren elkarketaren ondorioz sortuak.

Entradas relacionadas: