Kant-en filosofiaren oinarrizko kontzeptuak eta judizioak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,64 KB
Kant-en kezka nagusia eta hiru galdera filosofikoak
Kanten kezka nagusia gizakia izan zen, eta hau aztertzeko hiru galdera egin zituen: zer ezagut dezaket, zer egin behar dut eta zer espero dezaket. Arazo filosofiko guztien erantzunak galdera horietara murriztu zituen. Lehendabizi gizakiaren bizitza eta honen egiaztasuna nolakoa den eta adimenaren ahalmenak norainokoak diren ezagutzeko lan bat abiarazi zuen, arrazoimenaren kritikaren bidez.
Kant-en kokapena: arrazionalismoa eta empirismoa
Kant lehenik arrazionalista izan zen, hau da, adimenak muga ez zuela pentsatzen zuen (dena ezagutu ahal zela bidez egokiak aukeratzen). Baina Humek egindako empiristaren lanak ezagutzean onartu egin zuen empirismoak egindako kritikak, ez guztiz; Kanten ustez, zientziak gizartean jarraitzen zuen ezagutza fidagarri eta erabilgarri izaten laguntzen zuela.
Judizioen sailkapena: analitikoak eta sintetikoak
Kant-en gogoeta nagusian judizioen sailkapena egin zuen. Judizioak bi motatan sailkatzen dira: analitikoak edo sintetikoak.
Analitikoen deskripzioa
Analitikoak dira predikatuaren informazioa jada subjektuaren barruan duen judizioak (adibidez: "itsasoa ura du" bezalako esaldi hipotetiko batean). Esaldi bat aztertzean, kontraesanaren printzipioaren arabera ulertu daiteke predikatua subjektuan barneratuta dagoela; beraz, analitikoak ez dira informazio berria ematen, baizik eta subjektuaren kontzeptuan dagoenarekin erlazionatzen dira.
Sintetikoen deskripzioa
Esaldi sintetikoek, berriz, subjektuaren informazioa zabaltzen duten predikatuak izaten dituzte (adibidez: "itsasoa zikin dago"). Hemen, subjektuak ez dauka aurrez barneratuta predikatu horren informaziorik; beraz, predikatuak informazio berria gehitzen dio subjektuari. Sintetikoek ezagutza zabaltzen dute.
A priori eta a posteriori kontzeptuak
Analitiko askotan a prioriak izaten dira: hori da, ezinbesteko egiazkoak eta esperientziarik gabe ezagut daitezkeen esalditxoak. Adibidez, kontzeptuen baitan dagoen zerbait erakusten duten judizioak ez dute esperientzia berezirik behar; hortaz, a prioriak direla esan daiteke. Esaldi sintetikoak, aldiz, oro har a posterioriak dira: subjektuari gehitutako informazioa esperientziatik dator, eta, hortaz, esperientzia eskatzen dute (adibidez: era praktikoan itsasora sartu eta ikustea bere zikinkeriarena).
Subjektua eta giza adimenaren fakultateak
Kant-en ikuspegitik, subjektua azaltzeko giza adimena hiru fakultate edo ahalmen ditu:
- Sentimena – Geure burutik kanpoko informazioa jasotzen du; honi esker adimena kanpoko gauzetaz jabetzen da.
- Ulermena – Kontzeptuak sortzeko ahalmena ematen digu; horri esker judizioak eratu eta errealitateari aplikatzen zaizkio.
- Arrazoimena – Judizioak batuz lortzen ditugun pentsamenduak antolatzen ditu.
Fakultate hauek aztertzean Kantek azpimarratu zuen baita ere aurreko ahalmenetatik enpirikoki sortu ez diren egiturak daudela; hauek a prioriak dira eta esperientzian oinarritu gabe ulertu behar dira.
Materia eta forma
Hauetan materialen eta formen bereizketa egin behar da: materia zentzumen bidezko inpresioez osatuta dago, eta forma berriz esperientzia baino lehen ditugun elementuez osatuta dago.
Espazioa, denbora eta fenomenoa
Espazioa eta denbora ez dira zentzumenez perzibitzen; ez dira errealitatearen berezko ezaugarriak, baizik eta gure adimenak objektuak ezagutzeko ematen dien forma. Gizakiak ezin izango du objektua edo noumenoa den bezala ezagutu; hau da, ezin izango du ezagutu objektua espazioan eta denboran kokatzen ez badu. Horrez gain, kanpoko objetuari buruz geure ezagutzak eman ditzakegun modua fenomeno gisa ulertzen da.
Kategorien garrantzia
Kant kategoriak garatu zituen; hauek kontzeptu hutsak dira jaiotzetik ditugunak. Ez dute egiazko erabilerarik gure errealitateari aplikatzen ez diegun bitartean. Kanten ustez, kategoriak gabe ezin izango litzateke errealitatea ulertu eta bereizi.
Beste hiru ideia mota
Baita ere beste hiru ideia mota plazaratu zituen Kantek:
- Arima – barne esperientziaren konjuntoa.
- Mundua – kanpo esperientzien multzoa.
- Jainkoa – aurreko biak batzen dituen kontzeptua.
Zer ezagut dezaket? Matematika eta estetika traszendentala
Matematika Kanten arabera a priori da eta, gainera, judizio sintetikoak erabiltzen ditu. Matematika erabiltzen duten judizioek giza esperientzian aplikagarriak dira kasu orotan. Beraz, estetika traszendentala arduratuko da matematikak erabiltzen dituen judizioei buruz.
Fisika eta kausalitatea
Beste aldetik, fisika kategoriak erabiltzen ditu oinarri bezala. Kausalitatearen printzipioan oinarritzen da, eta hortaz analitika traszendentala arduratuko da haren azalpen teorikoaz.
Kant-en ikusmolde berria eta ondorio orokorrak
Kant ikusmolde berria garatu zuen: gizakiak adimen aktiboa duela esan zuen, eta dena eraikitzen dela haren inguruan. Ikusmolde hori traszendentala (transzendentala) izendatu zuen; honen arabera subjektua ez da informazio jasotzaile pasiboa, baizik eta aktiboa. Gizaki guztiak espeziearen bildumak dira eta, hortaz, gure ezagutza eta kategoria kolektiboek eragina dute gure esperientzian.
Ondorioa: metafisikaz
Ondorio bezala, Kant-en arabera metafisika ezin dela zientzia bezala kontsideratu esan zuen, behin eta berriz arrazoitzen eta adierazten zuenez.