Kant hiztegia
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB
Adingabetasuna: gizateriak ilustrazioaren aurretik zuen egoera, gidaritza edo tutoreen menpeko egoera. adingabetasunak besteren gidaritzarik gabe norberaren arrazoiaz baliatzeko ezintasuna esan nahi du.kanten arabera, gizakia bera da egoera horren errudun, koldarkerian eta alferkeria erosoetan jausi baita. arrazoiak bakarrik gida dezake gizakia betetasunera eta nagusitasunera; horregatik, gizakiak adingabe dirau arrazoiaren erabilera kritiko eta autonomoaren bidea hartzen ez duen bitartean. Ilustrazioa: 18. mendeko aldaketa ekonomiko eta sozialekin batera zabaldu zen mugimendu ideologiko-kulturalaren definizio onena, agian, kantek berak emandakoa da: gizakia bere erruz jasaten duen adingabetasunetik irtetea. argitzeak nork bere kabuz eta era autonomoan pentsatzen ausartzea esna nahi du, hots, arrazoia tutoretza orotatik aske erabiltzea, inposaketaintelektual, erlijioso edo praktiko orotatik aske erabiltzea. erdi aroko obskuratismotik irteteko, aurreiritziak, sineskeriakk eta autoritatean oinarritutako irizpideak gainditzeko, ezinbesteko bi baldintza daude: bata, arrazoia erabiltzeko askatasuna edo adierazpen askatasuna, eta bestea, tutoretza arrotzetatik askatzeko eta norbere adimenaz baliatzeko adorea. Arrazoia: gizakion berezko dohain naturala, berezko gaitasuna. arrazoiak bi erabilera ditu: teorikoa: erabilera teorikoaren bidez, gizkaiak gauzak zer-nolakoak diren jakin dezake. praktikoa: erabilera praktikoak aukera ematen die gizakiei beren jokaera gidatzeko. "zer egin behar dut?" galderari erantzuten dio. Erabilera publikoa: erabilera librea esan nahi du, adingabetasunaren uztarritik askatutakoa. beste era batera esanda: nork bere kabuz pentsatzea, tutore edo gidaritza arrotzetik libre. hertsiago, arrazoiaren erabilera publikoa iritzi edo adierazpen asakatasunean gauzatzen da. Erabilera pribatua: hiritar bakoitzari dagokion rol edo eginkizun soziala betetzean datza. estatuak eta komunitateak ordenan funtzionatzea eta interes publikoko xedeak betetzea dira arrazoiaren erabilera pribatuaren helburuak. kanten arabera, askatasuna murrizteak ez dio inolako oztoporik jartzen ilustrazioaren garapenari. Askatasuna: kanten arabera, ilustraizorako ezinbesteko baldintza da. ez da mugagabea edo zehaztugabea; arrazoiaren erabilera publikoa egiteko askatasuna, hots, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna da.gizakiak askatasuna behar du bere kabuz eta gidaritza arrotzik gabe pentsatzeko, eta horrela, ilustratu egiten da. iraultza politikoak edo ekonomikoak, dio kantek, ez du pentsaera edo ikuspegia erraz aldatuko; bai, ordea, arrazoiaren erabilera publikoaren askatasunak, horerk atera dezake gizakia bere erruz adingabetasunetik.