Kant: Ilustrazioa, Arrazoia eta Autonomia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,22 KB
Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude
Sapere aude: Ausartu zaitez ezagutzera → Kantek ezagutzera eraman zuen bere artikuluan: “Zer da ilustrazioa? galderari erantzuna”
Esandakoa: Ilustrazioa gizakiaren irteera da erruzko adingabetasunetik; norbaiten gidaritzarik gabe (bere kabuz) aritzeko ezintasuna. Erruzkoa da, baina ez adimen falta bat, gaitasun falta bat baizik.
Kanten ustez, arrazoi kritikoaren erabilera gizartea hobetzera eramango gaituena da. Gizakiok AK garatzeko aukera dugu, baina ahalmen handia suposatzen du, AK kritikak sakontzera edota besteek esaten dutena ulertzen saiatzera eramaten gaitu; geure iritzi propioa lantzera. Alferkeriak askotan AK garapena oztopatzen du, horregatik Kantek esaten du gizaki asko ez direla iritsi AK hori garatzera.
Orduan, Kantek gizaki askok adingabeak zirela uste zuen: beste norbaiten pentsamenduak barneratu eta defendatzen dituzte beren iritzi propioa landu gabe → horretarako adingabeen “tutoreak” egon behar dira, ba tutore askori ez zaie interesatzen herritarrek bere adingabetasunetik ateratzea, horrela oso erraza delako beren jokaera kontrolatzea. Horregatik esan adin nagusitasuna arriskutsua dela.
Kanten ustez gizakia autonomoa (beste izakietatik bereizten diguna da) izan behar da; nork bere buruaren gain agindu behar du.
Baina klaro, ezin zara autonomoa izan adingabea bazara. Bakoitzak bere aginduak zeintzuk eta zergatik izango diren pentsatu behar ditu. Gizakia bere kabuz pentsatzera ausartzen denean (adingabetasuna atzera utzi eta autonomoa izan) heldutasunera iritsiko da.
Honekin, Kantek esaten du gizakia Ilustrazio garaian adingabetasuna atzean uzten hasi zela, bere kabuz pentsatzen. Baina nahiz eta ilustrazioa nahiko zabaltzen ari denik, mantentzen du gizakiei asko falta zaiela gizaki gehienak helduak izateko.
Eta ilustrazioa zabaltzeko iraultza bat bultzatu? Kanten ustez ez, ilustrazioaren bidea poliki-poliki gauzatu behar da, herritarrak tutoreengandik askatu eta bere bide propio egiten hasi behar dute → horretarako arrazoi kritikoa garatu behar dute.
Iraultzen aurka
Kant eta Arrazoiaren Erabilera Publikoa eta Pribatua
Hori buruz “Historiaren filosofian” hitz egin zuen.
Arrazoimenaren Erabilera Publikoa
Definizioa: Gizakiak aditu izaterakoan (gai bat aztertu eta bere iritzia landu ondoren) egiten duen arrazoiaren erabilera da.
Gizaki guztiok dugu gure iritzia garatzeko eta kanporatzeko eskubidea, baina kontuan izan behar dugu gure pentsamenduak publikoak egiten ez baditugu ezingo direla kritikatu eta horrela kontrastatu gabe, ezinezkoa izango dela gizartean aurrerapenak egotea.
Arrazoimenaren Erabilera Pribatua
Definizioa: Gizakiak kargu jakin batean jarduten duenean bere iritziaren adierazpena murriztuta egon behar du, Estatua eraginkorra izateko beharrezkoa delako kargu batzuk zuzentasunez betetzea. Alegia, legeak beteak izateko kargu horiek betetzen dituzten pertsonek goitik agintzen zaiena obeditu behar dute → era pasiboan jokatu, eta agindutakoa beren moralaren aurka badoa, dimititu behar izango dute.
Hala ere, Kantek erabilera pribatuan obeditu behar izan duguna era publikoan kritikatzeko eskubidea izan behar dugula defendatzen zuen, ba horrela gure lanari buruzko kritika eginez eta jakinaraziz gure jarduera hobetu daiteke betiere Estatuaren eraginkortasuna zalantzan jarri gabe.
Adibideak
- Armadako ofizial batek goitik etorritako aginduak bete behar ditu (A. erabilera pribatua) baina aditu bezala horiei buruzko iruzkinak ozenki adierazi ditzazke bere publikoaren aurrean publikoa epai dezan (A. erabilera publikoa).
- Herritarrak bai ala bai ordaindu behar dituzte zergak (A. erabilera pribatua) baina aditu bezala zerga horien desegokitasunari buruzko iruzkinak egin eta adierazi ditzazke bere betebeharrari uko egin gabe (A. erabilera publikoa).
Agindutakoa ez badute bete nahi, armada, gizartea edo apaizgoa uztea da aukera bakarra (dimititu)→ ez askatasunik A.E. pribatuan
Arrazoiaren erabilera publiko eta pribatuaren arteko Kanten bereizketa kritika asko izan ditu, egia da liosoa dela eta beharrezkoa dela A.E. pribatua murriztea erakundeak babesteko.