Kant, Ilustrazioa eta Arrazoimenaren Erabilera Kritikoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Sapere Aude: Ilustrazioa eta Adimenaren Erabilera

Sapere Aude, hau da, “pentsa ezazu zure kabuz” edo “ausar zaitez zure adimenaz baliatzen”, Kanten ustez, ilustrazioaren funtsa da. Kanten arabera, ilustrazioa gizakiak bere erruz duen adimengabetasunetik ateratzea da. Adimengabetasuna, besteek gidatu gabe norberaren adimenaz baliatzeko ezintasuna da.

Gizakiaren errua da adimena badu, baina erabiltzeari uko egiten diola, alferkeriaren edo beldurraren ondorioz. Erosoagoa da beste batek esaten diguna egitea, adibidez:

  • Medikuak agindutakoa.
  • Apaizak irakatsitakoa.
  • Liburuetan irakurritakoa.

Egoera horretatik irtetea oso zaila da, baina posible da, horretarako askatasuna beharrezkoa baita. Autonomoki pentsatzeko askatasunarekin, gizakiak bere kasa pentsatzen ikas dezake. Inork ez du hori oztopatzeko eskubidea; aitzitik, autonomoki pentsatu eta erabakiak hartzea ezinbestekoa da.

Arrazoimenaren Erabilera: Pribatua eta Publikoa

Kanten arabera, ilustrazioa lortzeko ezinbestekoa da arrazoimenaren erabilera publikoan askatasuna. Bi erabilera bereizten ditu:

Arrazoimenaren erabilera pribatua: Norbanakoak bere lanbidean edo karguan dituen betebeharrak betetzea da. Adibidez:

  • Ofizial batek aginduak bete behar ditu.
  • Herritarrek zergak ordaindu behar dituzte.
  • Apaiz batek elizaren doktrina irakatsi behar du.

Arrazoimenaren erabilera publikoa: Norbanakoak, aditu gisa, bere iritzi kritikoa publikoki adierazteko duen eskubidea da. Adibidez:

  • Ofizial batek armadaren akatsei buruz hitz egitea.
  • Herritar batek zerga-sistemaren injustiziaz hausnartzea.
  • Apaiz batek elizaren erreformak proposatzea.

Kanten ustez, erabilera pribatua mugatu daiteke gizartearen funtzionamendurako, baina erabilera publikoa libre izan behar da, ilustrazioaren eta gizartearen aurrerapena bermatzeko. Helburua gizadiaren hobekuntza eta pentsamendu kritikoz gizartea ilustratzera eramatea da.

Kritizismo Filosofikoa: Ezagutzaren Oinarriak

Kritizismo filosofikoa epistemologia edo ezagutzaren oinarriak eta garapena aztertzea, ezagutza filosofiko nahiz zientifikoan abiarazi aurretik landu beharreko ataza dela baieztatzen duen ikuspuntu filosofikoa da. Ezagutzarekiko ikuspuntu kritikoa da guztiz, izenak adierazten duen bezala: gizakiaren ezagutza subjektiboa dela kontsideratzen du, eta, mundu fisikotik abiatzen bada ere, gizakiaren ahalmenek mugatua baitago guztiz. Hortik dator ezagutzaren kritika edo aurretiko hausnarketa egin beharra.

Entradas relacionadas: