Kant eta ilustrazioa: sapere aude

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,08 KB

1.KANT ETA ILUSTRAZIOA: SAPERE AUDE.

Kantek bere “Zer da Ilustrazioa? Galderaren erantzuna” artikuluan azaltzen du “Sapere Aude!” esamoldearen esanahia: Ausart zaitez zure kabuz pentsatzera.

Autonomiak, hots, erabaki pertsonalak Hartzeko gaitasunak, bereizten ditu gizakiak. Era autonomoan jokatzean, gizakia Adin nagusitasuna lortuko du: bere kabuz pentsatuko du, bere buruaren jabe Izango da. Horrela heteronimia edo adingabetasuna baztertuko dute, hau da, Besteen iritzien menpe bizitzea.

Kantek uste du Ilustrazioa gizadiaren Adingabetasuna atzean uzteko garaia dela.

Bere esanetan, gizakia du bere Adingabetasunaren errua, eta ilustratzeko adimena nahikoa da. Baina honek Zenbait oztopo gainditu behar ditu:

-Alferkeria: Askoz errazagoa da engainatzen uztea bere kabuz pentsatzea Baino.

-Koldarkeria: Askotan arriskutsua da boterearen aurka jokatzea.

-Tutoreei (boteretsuei) ez zaie interesatzen herriak askatasunaz Pentsatzen dutena adieraztea, beraz, trabak jartzen dituzte.

Oso zaila denez oztopoak gainditzea, Adingabetasuna gizakiaren “bigarren natura” bihurtu da, besteen aginteak Jarraitzea naturala balitz bezala. Bertatik ateratzeko prozesua oso luzea da, Progresiboa eta erreformen bidez lortuko dena. Beraz heziketa beharrezkoa da.

Kantek uste zuen bere garaia oraindik Ilustratzeko prozesuan zegoela.

Entradas relacionadas: