Kant: Razionalismoa eta Enpirismoa, Ezagutzaren Sintesia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Kantek ezagutzaren oinarriak eta mugak aztertu zituen, razionalismoaren eta enpirismoaren arteko sintesia eginez.

Kanten Sintesia: Razionalismoa eta Enpirismoa Batuz

Razionalismoa: Arrazoimenaren Nagusitasuna

Razionalisten arabera, arrazoimena da gure ezagutza-iturri nagusia, ezagutza ziur eta argia eman diezagukeena. Hauek diote intuizioz hauteman ditzakegun berezko ideiak, jaiotzatikoak, ditugula.

Enpirismoa: Esperientziaren Garrantzia

Honen aurrean, enpiristek esperientziaren nagusitasuna aldarrikatzen dute. Haien esanetan, esperientziatik jasotako datuetatik dator gure ezagutza, ez baitago berezko ideiarik. Esperientzia da, hortaz, ezagutzaren oinarria eta muga: esperientziatik datorrena da ezagutzan duguna, eta ezin gara haratago joan. Esan beharra dago enpirista batzuek ezagutzaren beharrezkotasuna eta unibertsaltasuna zalantzan jarri zituztela azkenean, eszeptizismora iritsi zirelarik (Hume, adibidez).

Kantek, esan bezala, bi korronte horien arteko sintesia egin nahi izan zuen. Alde batetik, esperientziatik ez datozen eta, beraz, jaiotzatik dauzkagun elementuak badaudela adierazi zuen. Baina, bestetik, esperientzia beharrezkoa dela eta ez dela zilegi haratago joatea (ezagutza zientifikoan) gaineratu zuen.

Ezagutzaren Bi Elementuak: A Priori eta A Posteriori

Kantek dioenez, gure ezagutzan bi elementu mota daude:

  • Subjektuak jartzen duena: Jaiotzatikoa, berezkoa, esperientzia baino lehenagokoa. Elementu horiek "a priori"-ko formak dira.
  • Esperientziak emandako materia: "a posteriori"-koa.

Kantek adierazi zuen "a priori"-ko forma horiek "a posteriori"-ko materiari aplikatzen zaizkionean ematen dela ezagutza. Biak dira beharrezkoak: "a priori"-ko formak eta "a posteriori"-ko materia. Forma horiek gabe ezagutza itsua da, eta materiarik gabe, hutsa.

Ondorioa: Subjektua Ezagutzaren Erdigune

Hortaz, Kantek razionalismoa (badaude elementu batzuk a priori, esperientzia baino lehenago, gure ezagutzan) eta enpirismoa (hala ere, esperientzia da gure ezagutzaren oinarria eta muga) batu zituen, ezagutza azaltzeko modu berri bat proposatuz. Ikuspegi berri honetan, ezagutza ez da "errealitatearen kopia", ezagutzen duen subjektuaren elaborazioa baizik. Subjektua da ezagutzaren erdigunea, eta ez, ordura arte izan zen bezala, ezagutzen den objektua.

Entradas relacionadas: