Kanten Filosofia: Arrazoia eta Autonomia Morala

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB

Arrazoiaren Erabilera Publikoa eta Pribatua

Ilustrazioa aurrera egin dadin, askatasuna ezinbestekoa da, pentsamendu- eta adierazpen-askatasuna, hain zuzen ere. “Arrazoitu, baina obeditu”. Hau da, ordena publikoa errespetatu eta mantendu egin behar dugu, kaltetu gabe.

Horrenbestez, Kantek arrazoiaren bi erabilera desberdintzen ditu: lehenik, erabilera publikoa. Hau norberak pentsatzen duena askatasunez besteei zuzenean azaltzea da. Hori ezinbestekoa da gizartean hobekuntzak eta aurrerapausoak eman daitezen. Adibidez, irakasle batek artikulu batean gizartearen arazoak konpontzeko proposamenak idazten dituenean.

Bestalde, arrazoiaren erabilera pribatua dago. Hau edozein pertsonari dagokion funtzionario-postu edo kargu jakin baten aurrean izan behar duen jarrera da, bertako legeak errespetatzea, esate baterako. Irakaslearen adibidera itzuliz, hemen irakasleak ikasleei materia jakin bat irakatsi behar die, nahiz eta gustuko ez izan irakatsi behar duen hori. Bere funtzionario-postuaren legeak obeditu egin behar ditu eta materia eman, nahiz eta gustuko ez izan. Adostasun honi adostasun artifiziala deritzo, non, nahiz eta legearekin ados ez egon, legea bete egin behar den ordena publikoa mantentzeko.

Azkenik, azpimarragarria da gehiegizko askatasunak, inolako mugarik gabe, gizartean kaosa sor dezakeela eta guztiz askeak izatetik askatasunik gabe gera gaitezkeela. Adibidez, pertsona batzuek beste batzuen askatasunak zapal ditzakete, gehiegikeriaz baliatuz. Hori ekiditeko, pentsamendu askea behar da, norberak bere arrazoiaren bidez ekintzak gidatzeko, besteen askatasunak errespetatuz. Pentsamendu askeak orekaren bidea ematen du.

Autonomia Morala: “Caesar Non Est Supra Grammaticos”

Arrazoimena, ezagutza teorikoa ez ezik, ezagutza praktikoa ere bada, ekintzen gida. Arrazoi teorikoaren bidez, “zer ezagutu dezaket?”, izana ezagutzen dugu; arrazoimen praktikoaren bidez, aldiz, “zer egin behar dut?”, izan behar duena. Arrazoi praktikoan aurretik onartu ditugun lege moralen eraginpean jokatzen dugu.

Kontzientzia morala gizakiaren barne-epailea da, gure ekintzen inguruan hausnartzeko balio du. Arrazionaltasunari esker, gure erabakiak moralki edo inmoralki har ditzakegu. Amoralki, hau da, oinarri moralik gabe jokatzea, kasu disfuntzionaletan bakarrik gertatzen da. Ez gaude behartuta arau moralak betetzera; eginbeharra adierazten zaigu, baina ez dago derrigortasunik. Ekintzen ardatza lege moraletan eta eginbeharraren printzipioan oinarritzen da: arrazoi hutsaren legeak gauzak deskribatzen ditu, eta arrazoi praktikoaren legeek eginbeharrak adierazten dituzte.

Inperatibo kategorikoa da ezinbestean “joka ezazu lege unibertsal bilakatzea nahi duzun jokabide horren arabera”, hau da, ez da aldatzen helburuaren arabera, testuinguru guztietan berdina da. Ekintza oro etikoki zuzena izan dadin, lege unibertsala izan daitekeenaren arabera jardun behar dugu.

Kanten etika deontologikoak hiru ezaugarri ditu:

  • A priorizkoa: formala da. Ez du esaten zer egin, nola jokatu baizik.
  • Kategorikoa: arau moral berdinak aplikatuko dira egoera guztietan, ondorioak kontuan hartu gabe.
  • Autonomoa: norberak bere arau moralak ezarri.

Agintariak ez du eskubiderik moral- eta erlijio-kontuetan norbanakoaren ordez erabakitzeko, norbanakoa baita bere arau moralak ezartzen “aditua”. “Caesar non est supra grammaticos”. Etikaren oinarria nahimenaren autonomian dago, barneko kontzientzian oinarrituz.

Ondorioz, moraltasuna ez da legezkortasuna. Moraltasuna betebeharragatik jardutea da, eta legezkotasuna, kanpotik ezarritako legeak betetzea. Gainera, borondate onak eta txarrak ez dira ekintza on eta txarrak izango.

Entradas relacionadas: