Kanten Kontzientzia Morala eta Autonomia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Kanten Kontzientzia Morala eta Legegile Izatea

Immanuel Kantek dioenez, gu geu gara legegile, aurretik onarturiko lege moral batzuen arabera jokatzen dugulako. Horregatik, kontzientzia moralaren existentzia ukaezina da. Aurretik onarturiko eredu ideal horiek zuzentzen dute esperientzia. Bete beharreko balio unibertsal horiek hiru ezaugarri izatea ezinbestekoa da:

  • Kategorikoak izatea.
  • Autonomoak izatea.
  • "A posteriori"koak ez izatea (hau da, eginiko ekintza ez da baliogarria bere ondorioengatik).

Arrazoiaren Rola Kontzientzia Moralean

Kontzientzia morala eraikitzean arrazoia erabiltzea ezinbestekoa da, izan ere, honek aukera ematen digu gu geu izateko legegile, aurretik onarturiko lege moral batzuen arabera. Arrazoiak nahimenaren autonomia eta askatasuna ahalbideratzen du. Beraz, Kanten ustez, gu geu gara geure buruari arauak ezarri behar dizkionak, betiere, gizaki orok duen kontzientzia morala arrazoimenez eraikiz. Inperatibo kategorikoaren arabera erabaki beharra dago, egiten den ekintzaren printzipioa lege unibertsala dela pentsatuz.

Platonen Ikuspegia

Platon, bestalde, pentsamendu erlatibistaren aurka azaldu zen. Haren arabera, morala ez da gure baitan aurkitzen, baizik eta moral unibertsal bat badago, non gure ekintzen nolakotasuna ongian oinarrituta egongo den. Kasu honetan, Platonek ideien mundua aipatzen zuen ongi unibertsal baten printzipioak zehaztuz.

Nire Hausnarketa: Autonomia Morala

Tutoretzatik Askatzea

Ni Kanten tesiarekin bat nator. Nire ustez, norberak bere buruari ezarri behar dizkio benetan onenak uste dituen arau moralak. Tutoreetatik erabat askatu behar gara eta gure kabuz pentsatzen hasi behar gara. Berdin zait erlijio, estatua ala sistema kapitalista izan. Maiz, guraso batek ume txiki bati bezala onartzen ditugu aginduak, ezer ez pentsatu edo hausnartu gabe.

Adingabetasunetik Irten

Adingabetasun horretatik irtetea ere oso garrantzitsua dela deritzot eta esperientzia propioetatik ikasiz, norberak bere moralari buruzko erabakiak hartzea.

Sistemen Eragina

Nik ez dut sinesten Jainko edo sistema batean, non berak dioena absolutua izango den. Ez dut kontzientzia moral bakar batean sinesten, kontuan izanda pertsonak, bakarrak garela izatez, jokatzeko eraz eta pentsamenduz. Hedabide eta bestelakoen bitartez tendentzia uniformeak sortzen ditu gizarte honetan ezarria den sistema ekonomikoak, modak sortuz, kontsumo ohiturak sortuz eta oro har, pertsonen jokamoldeak finkatuz.

Entradas relacionadas: