Kantu Narratibo Laburrak: Baladak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB
ZER DA/DIRA ?
Kantu narratibo laburrak dira eta gertaera/istorio laburrak kontatzen dituzte, gainera poema tradizionalak dira. Badakigun bezala ahoz transmititzen dira eta erdi aroan dantzarako erabiltzen ziren.
BALIABIDEAK:
Estilo linguistiko ezberdinak erabiltzen dira; hala nola:
- Errepikapena: Testuak memorian gordetzeko baliabide garrantzitsua da. Unerik dramatikoenak areagotzeko ere balio izan da.
- Paralelismoak: Egitura sintaktikoen errepikapena da- gero eta informazio zehatzagoa eman- hartzailearen arreta handitu egiten dugu.
- Kontrasteek edo antitesiek: Ere balio estilistikoa daukate.-Etengabeko konparazioen bitartez informazioa zehazten dugu
EZAUGARRIAK
Gertaera bortitz eta gogorrak izan ohi dira: Ezinezko maitasun istorioak, indarkeriazko heriotzak, borrokak, hilketak… besteak beste.
Baladetako pertsonaiek ekintzetan barneratuta daude, ez dituzte deskripzio datu asko haien inguruan azaltzen eta ez dute iritzi moralik jokabideetan. Azalpen orokorrak eman ohi dira testuinguruko beste arlo batzuetan ere. Ala nola, leku, denbora edo ekintzetan.
Eszena aldaketaren bat dagoenean, ez da hori argi adierazten duen zehaztasunik ematen; are gehiago, aldaketa inprobisatua eta bat-batekoa izaten da. Tentsio handiko uneak estilo zuzenean ematen dira, elkarrizketa bizi eta garratzekin.
Narrazio estiloa, efektu bortitz, dramatiko eta indartsu sortzera bideratuta daude. Indarrez eta edukiz betetako esaldi labur eta adierazgarriak dira.
Balada gehienetan, kasu hauek betetzen dira: Zalduna zintzoa eta dotorea da; dama, ederra eta gaztea; ez da aitarik ageri; ama etxekoandrea da; ez da ezer txarrik etxean gertatzen, baina kanpoan, arrisku guztiak txarrak eta kaltegarriak dira.
Eta ahoz aho, ultura gutxidun jendearen artean abesten ziren. Formari dagokionez bertsotan aurkezten dira. Errimak bertso bikoitietan egoten dira, normalean kate luzeak izaten dira.
BALADAK:
Baladen bertsoak 4 lerrotan lerrokatzen dira, errima 2, 4,6.. bertso bikoitietan daramate. Errima hoskidetasuna, entzuleentzat soinu atseginago batekin erakustea da.