Kapitalaren eta Eskulanaren Nazioarteko Fluxuen Historia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB

Kapitalaren Nazioarteko Fluxuak eta Integrazioa

Kapitalaren esportazioak ondasunen esportazioaren gainetik handitu ziren, errentagarritasun handiago baten bila. Gainera, kapitalaren eskaintza eta eskaria handitu egin ziren; izan ere, industrializatutako Europak aurrezki kopuru handia zuenez, eskaini egingo zuen errentagarritasun altuago baten bila, eta lurralde berriek elikagaien eta lehengaien ekoizpena handitzeko kapitalaren beharra zutelako.

Bestalde, finantza-tresna berriak hedatu ziren (bonuak, obligazioak...), kapitala nazioarte mailan kokatzeko erraztasuna handiagoa zelako. Honek, kapitalaren munduko merkatuen integrazioa ekarri zuen, interes-tasen diferentziala murriztuz herrialde desberdinen artean. Merkatua zabaldu zen trustentzat.

Eskulanaren Nazioarteko Fluxuak eta Migrazioa

Eskulanaren migraziorako mugak ezabatu ziren (politika oso liberala) eta, gainera, garraio-kostuen beherakada gertatu zen; ondorioz, 60 milioi pertsona baino gehiago mugitu ziren munduan. Arrazoi nagusiak honakoak izan ziren:

  • Errentaren aldea: Jatorrizko lurraldeen eta migrazio-lurraldeen arteko alde ekonomikoa.
  • Eskulanaren eskaria: Lurralde berrietan eskaria hazi zen, nekazaritza- eta meatzaritza-ekoizpena handitu ondoren.
  • Trantsizio demografikoa: Europako populazioaren hazkundea, batez ere gazteen artean, lana bilatzeko asmoz beste lurralde batzuetara joan zirenak.

Migrazioen Protagonistak eta Merkatuaren Integrazioa

Protagonistetako batzuk Asiako langile trebatu gabeen mugimenduak izan ziren, gune oso populatu eta txiroetatik kolonizazio berriko lurraldeetara joan baitziren. Baina protagonista garrantzitsuenetarikoa, orokorrean, Europatik zetozen migratzaileak izan ziren, trantsizio demografikoaren ondorioz.

Gizon gazteak ziren, prestakuntza gutxikoak, eta beraien helmuga lurralde handiak (Ipar eta Erdi Amerika, Ozeania) eta aspalditik Europak kolonizatutako guneak izan ziren. Ondorioz, eskulanaren munduko merkatuaren integrazioak soldataren diferentziala murriztu zuen, batez ere eskulan ez-trebatuarentzat, lurralde berrietan soldatak altuagoak baitziren.

Entradas relacionadas: