Kapitalaren Nazioarteratzea eta Desberdintasun Ekonomikoa
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB
Kapitalaren eta Ekonomiaren Nazioarteratzea
Nazioarteratzearen Faseak
- 1820-XIX. mendearen amaiera: Merkantzien salerosketa.
- XIX. mendearen amaiera-II. Mundu Gerra: Kapitalen nazioarteratzea.
- 1950eko hamarkadatik aurrera: Jarduera produktiboaren nazioarteratzea.
Nazioarteratzearen Protagonistak
Nazioarteratze honek bi protagonista nagusi ditu: finantza sektorea eta enpresa transnazionalak (herrialde batean baino gehiagotan kokatutakoak).
Herrialde Azpigaratuen Arazo Nagusiak
- Lazeria (miseria) egoera.
- Elikagaien gabezia.
- Alfabetatze eza.
- Hazkunde demografiko nabarmena.
- Langabezia.
- Estatu ahulak eta korrupzioa.
Azpigarapenaren Zergatiaren Bi Ikuspuntu
Klasikoa: Rostow-en Etapen Teoria
Rostow-en ikuspuntu klasikoaren arabera, azpigarapena atzerapen bat da. Teoria honek dio denborarekin herrialde azpigaratuak garatuko direla.
Garapenaren Ekonomia: Azpigarapena Historiaren Emaitza
Garapenaren ekonomiaren arabera, azpigarapena historiaren emaitza da, herrialde indartsuenek lehendik atzeratuta zeuden herrialdeetan buruturiko kolonialismo eta inperialismoaren ondorioz. Ikuspuntu honen arabera, garapena eta azpigarapena txanpon beraren bi aurpegiak dira.
Sarreren eta Ondasunen Banaketa Polarizatua
Sarreren eta ondasunen banaketa polarizatura eraman gaituen lehenengo faktorea produktibitatearen eta soldaten arteko erlazioa da. Reich-ek orduko produktibitatea orduko irabazitako soldaten batez bestekoarekin alderatzen du. Horren arabera, soldatak berdin mantendu ziren produktibitatea igotzen jarraitzen zen bitartean. Globalizazioa bigarren arazo bat izan da, eta hori adibide batekin azaltzen du.
Desberdintasun Ekonomikoaren Zergatiak
- Ondasunen kontzentrazioa: 400 estatubatuar aberatsenek 150 milioi estatubatuarrek duten baino ondasun handiagoa dute.
- Zerga-datuak eta krisiak: 1928an eta 2007an zergen mailarik altuenak aurkitzen dira. %1 batek %23 baino gehiago eramaten du. Urte horien ondoren krisiak etorri ziren.
- Diruaren kontzentrazioa eta finantza sektorea: Dirua jende gutxiren eskuetan elkartzen da, eta horiek sektore finantzarioa iraultzen dute.
- Hezkuntza murrizketak: Gobernuak hainbat murrizketa egin zituen unibertsitateentzako kontribuzioetan, eta horrek askoz zailagoa egin zuen ikasi ahal izatea. Horrek desberdintasun handiagoak sortu zituen une hartan, eta etorkizuneko lan-merkatuan lanpostu berdinak lortzea eragotziko die.
Desberdintasunaren Ondorioak eta Eragina
- Ekonomiaren geldialdia: Diruaren erdia pertsona gutxiren eskuetan banatuta dago, eta hori txarra da ekonomiarentzat, pertsona horiek ez baitute duten diru guztia kontsumitzen, eta horrek ekonomia gelditzen du.
- Klase ertain eta baxuaren etorkizuna: Desberdintasunak klase ertainaren eta baxuaren etorkizunean eragiten du. Reich-en ustez, pobrezian jaio diren umeen erdia ezin izango dira inoiz egoera horretatik atera, ezin izango direlako eskolara joan eta haien gaitasunak aurrera eraman.