Kapitalismoa eta Ongizate Estatua: Jatorria, Hedapena eta Krisiak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Mundu Kapitalistaren Esanahia eta Ezaugarriak

Kontinente guztietako herrialde multzo bati buruz ari gara, eta funtsezko ezaugarriak hauek dira:

  • Ekonomia sistema kapitalista izatea.
  • Gerra Hotzaren garaian Estatu Batuen eragin eremuan kokatzea.

Nor izan zen Kapitalismoaren Aitzindaria?

Amerikar Estatu Batuak.

Noiz Hasi Zen Kapitalismoa Garatzen?

1950-1973.

Zeintzuk Izan Ziren Kapitalismoa Hedatzeko Oinarriak?

Bretton Woods

  • Nazioarteko merkataritza-trukerako diru nagusia dolarra izatea adostu zuten.
  • Dolarraren eta urrearen arteko parekotasun finkoa ezarri zen.
  • Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Bankua sortu zituzten.

Marshall Plana

Estatu Batuek egindako laguntza programa ekonomikoa zen, Mendebaldeko Europa berreraikitzeko helburua zuena, gerra ondoren dena gaizki zegoelako.

Programa 1948an hasi zen aplikatzen, eta Ekonomia Lankidetzarako Europako Erakundea (ELEE) sortu zuten laguntzak antolatzeko.

Bi gauza lortu ziren:

  1. Europako estatuek berrikuntza lanetarako beharrezko guztiak.
  2. Amerikar Estatu Batuek etekin handiak, Europak materiala Estatu Batuei erosten ziolako.

Zer Gertatu Zen 1973an?

  • Ekoizpen gastuak handitzea eta industria krisia.
  • Merkataritza balantzen defizita.
  • Eskariaren jaitsiera.
  • Langabeziaren hazkundea.
  • Industria-birmoldaketa eta tertziarizazioa.

Zer da Neoliberalismoa?

Ekonomia desarautzea eta merkatu sistema ezartzea da, ondorioz estatuak ekonomian duen zeregina gutxitu egiten da eta enpresen gaineko gizarte kontrolak ere bai.

Zein Zen EEEren Helburua?

Merkatu komun bat sortzea, honako hauek ahalbidetuz:

  • Herrialde kideetako produktuak muga zergarik gabe saltzea.
  • Herritarrak eta kapitalak askatasunez mugitu ahal izatea herrialde batetik bestera.

Ongizate Estatua: Ezaugarriak

  1. Estatuak eguneroko bizitzan nabarmen esku hartzea.
  2. Enpresa publikoak sortzea.
  3. Aberastasunak banatzeko politikak garatzea, zerga politika bati esker: asko duenak asko ordaindu beharko du. Diru horrekin Ongizate Estatuak zerbitzuak ematen ditu, hala nola laguntzak eta Gizarte Segurantza finantzatzen dira.
  4. Estatuak lan harremanen bermatzailea izan behar du: sindikatuek eta enpresariek akordioak egiten dituzte lan eta gizarte bizitza egonkortzeko.

70eko hamarkadan etorri zen Ongizate Estatuaren krisia.

Noiz eta Non Garatu Zen Ongizate Estatua, eta Zeinen Teorian?

Europan garatu zen 1950. urtetik aurrera, Keynesen teorian oinarrituta.

Entradas relacionadas: