Karl Marx: Biografia eta Pentsamenduaren Garrantzia
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB
XIX. mendean, aberastasun-pilaketa handiak zirela eta, aldaketa ugari gertatu ziren lan-munduan, eta horrek Industria Iraultza ekarri zuen. Berrikuntza handienetako batzuk lurrun-makina, gasa, argia eta trena izan ziren. Industria Iraultzak langile asko bereganatu zituen, eta, horren ondorioz, jendeak hirietara emigratu zuen.
Biografia
Karl Marx 1818an jaio zen, Alemanian, orduko Prusian. Aita abokatua zen, jatorriz judua, baina protestante egin zen; ideia liberalak eta ilustratuak zituen begiko.
Gymnasiumean egin zituen bere lehen ikasketak, eta, 1833an, Bonneko Unibertsitatera joan zen zuzenbidea ikastera. Ondoren, Berlingo Unibertsitatera joan zen 1836an, eta bertan filosofia eta historia ikasi zituen.
1841ean bere lehenengo lana idatzi zuen: Demokritoren eta Epikuroren naturari buruzko doktrinaren arteko aldea tesia.
1842an, ezker hegeliarreko kide batzuekin batera, Renaniar Aldizkarian idazten hasi zen. 1843an ezkondu eta Parisera joan zen bizitzera. Bertan, Heine, Proudhon eta Engels ezagutu zituen. Azken hori ezagutzeak arazo ekonomikoak aztertzeko interesa piztu zion berriro ere. Urte horietan lan gehiago idatzi zituen.
Marx eta XIX. Mendeko Iraultzak
XIX. mendean iraultza handia izan zen Europa osoan, eta une gorena 1848an iritsi zen: iraultza politiko eta sozialak egin ziren Alemanian, Italian, eta abar. Parisen gertatutakoan, Marxek eta Engelsek parte hartu zuten klase sozialak aztertzeko. Alderdi Komunistaren Manifestua idatzi zuten.
1871n, ekintza iraultzaileak zuzendu zituen Marxek.
XIX. mendearen lehen erdian, erromantizismoa izan zen mugimendu nagusia. Hegelen pentsamendu dialektikoa erabat nagusitu zen. Bigarren erdian, ordea, positibismoak izan zuen eragin handiagoa. Mende hau zientzien mendea izan zen: Darwin eta Ampere, esaterako.
Marx-en Filosofia
Filosofiari dagokionez, Marxen helburua gizakiaren askatasuna lortzea zen, gizakien arteko berdintasuna lortzeko baldintzak ezarriz. Horretarako, historia aztertzeari ekin zion, eta honek barne-lege dialektiko bat jarraitzen zuela esan zuen. Berak materia hartzen zuen elementu determinatzailetzat, ordura arte ez bezala (Hegelen alderantziz). Behin historia aztertuta, zapalkuntza-egoeratik ateratzeko soluzioa komunismoa zela zioen: klase gabeko gizartea. Bere obra aipagarriena Kapitala da. Bere filosofiaren problematika hiru mugimendu kultural europarren ondorioz garatu zuen: Alemaniako filosofia idealista (Hegel eta Feuerbach), Frantziako sozialismo utopikoa (Proudhon) eta Ingalaterrako ekonomia klasikoa.