Karl Marx: Eraginak, Legatua eta XX. Mendeko Pentsamendua

Enviado por xabi y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB

Marxengan eragina izan duten ideiak

Bere pentsamenduak eratzeko, Karl Marxek honako ideia hauen eragina jaso zuen:

1. Ilustrazioaren eragina

Ilustrazioaren arrazoiaren esanahia gizartearen aurrerapena bultzatzen duen arrazoi praktikoa da. Rousseauk eragin handiena izan zuen, batez ere gizaki guztien berezko berdintasuna defendatzerakoan.

2. Alemaniar filosofia, batez ere Hegelen filosofia eta materialismoa

Hegelengandik dialektikaren kontzeptua hartzen du, historiaren eta naturaren esentzia bezala eta ezagutzeko tresna gisa. Dialektikak aurkezten duen aurkakoen arteko borroka, Marxengan klaseen arteko borroka bihurtzen da.

3. Sozialismo teorikoa

Marxek sozialismo utopikoa deitzen duenaren aurka, sozialismo zientifikoa da berea. Marxek gizarte komunista bat proposatzen du, non aurkakotasun guztiak gaindituta egongo diren eta berezko berdintasun egoera bat sortuko den. Beste sozialistekiko duen ezberdintasuna gizarte horretara heltzeko eman behar diren etapetan dago. Marxen arabera, ezinbestekoak dira iraultza eta proletalgoaren diktadura. Ezinezkoa da gizarte komunista lortzea aldaketa sozialak eginez bakarrik, ezta iraultzarekin bakarrik ere.

4. Ekonomia Politiko Ingelesa

Batez ere Adam Smith eta bere balioaren eta banaketaren teoria. Marxen ustez, merkantzia baten balioa suposatu duen lan kantitatearen arabera dago; hau da, zenbat eta lan gehiago, orduan eta merkantziaren balioa handiagoa.

Marxek bere ondorengoengan izandako eragina

Marxen pentsamenduaren hedapena eta eragina oso handia izan da, bai Errusiako Iraultzaren ondorioz sortutako sistema sozialista edo komunisten agerpenean, bai gaur egun oraindik mantentzen diren mugimendu sozial eta kulturalak sortu dituzten korronte ideologikoen eta filosofikoen artean.

Marxismoaren oinarrizko aplikazio politikoa eta soziala errusiarra izan da, Leninena. Askotan esaten da bera izan dela Marxen pentsamenduaren interpretatzaile nagusiena, bere ideiak praktikan jartzen lehena. Marxismo-Leninismo hau ez da bakarrik Errusian aplikatu, Txinan (Mao Zedong) eta Kuban (Fidel Castro) ere bai. Marxen baieztapenak aldatu egin zituzten beste pentsalari batzuk ere badaude, baina berdintasunaren eta independentziaren ideiak errespetatuz.

Gaur egun, bere eragin nagusiena Frankfurteko Eskolako ordezkariengan ikusten da. Esan dezakegu, bizitzan zehar Marxek eragin handirik ez zuela izan; hil ostean hasi zen langileen mugimenduaren barnean eragina izaten. Sistema kapitalistaren analisia, bere materialismo historikoaren teoria eta klaseen arteko borroka gaur eguneko ideologia sozialistaren iturriak dira.

XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak

Charles Darwin

Darwinena izan zen gizakiak jaso zuen kolperik handiena. Eboluzioaren teoriaren arabera, gizakia aurreko espezieen eboluzioaren emaitza da. Ez da naturatik kanpo dagoen Jainko batez baliatzen. Aldaezintasun aristotelikoaren aurkako borroka izan zen. Eboluzioaren teoriak aurre egin zien erlijio nagusiek zabaldutako ideiei: kreazionismoari.

Karl Marx

Idealismo hegeliarra irauli egiten du eta errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten historia dela azpimarratzen du. Filosofia produkzio ideologikoa da, gizakiari garrantzitsua den gauza bakarrean pentsatzea eragiten diona: existentziaren baldintza materialetan. Bere ustez, gizakia eta bere historia bere garapenerantz abiatzen dira.

Nietzsche

Arrazoian oinarritutako balio tradizionalen aurka dago. Bat dator Darwinek bere teorian aztertzen duen kontzeptu batekin: bilakaeraren kontzeptuarekin. Nietzschek metafisikaren aurka borrokatuko du eta horretarako, azalpen naturalistetara joko du (ez dute izaki transzendenterik erabiltzen mundua eta gizakia zer diren azaltzeko). Nietzsche kultura berriaren oinarriak finkatzen ahalegintzen da. Kultura hori gizakiak sortzen du, bere bizia bizi nahi duen gizakiak, Jainkorik gabe bizitzeko gai den gizakiak (supergizakia).

Freud

Marx eta Nietzsche bezala, mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du bere teoria psikoanalitikoarekin. Freudek kontzientziaren ahuldadeek, konplexuek eta minek mugatzen duten ideia aztertzen du, eta horrela, agerian uzten ditu arrazoiak erabakitzeko orduan aurkitzen dituen baldintzak.

Entradas relacionadas: