Karl Marx: erlijioaren eta alienazioaren ikuspegiak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,71 KB
Nietzsche eta Marx: jarrera orokorrak
Karl Marx: erlijio alienazioa: Nietzsche eta Marx ateoak dira eta erlijioaren aurka gogor jotzen dute. Nietzche-rentzat, erlijioa indartsuen aurkako ahulen matxinada da, eta ahulen balioak goresten ditu. Erlijioa indartsuez nolabait mendeku hartzeko ahulen trikimailua litzateke (ikuskera morala). Marxentzat, berriz, erlijioa klase menperatzailearen asmakizuna da klase menperatua uztarpean edukitzeko (ikuskera sozio-ekonomikoa).
Alienazioa: definizioa eta zergatia
Marxen filosofiaren kontzeptu garrantzitsuetako bat alienazioaren kontzeptua da. Marxen arabera, gizaki bat alienatzea gizaki horrek norbera izateari uztea eta beste zerbait bilakatzea da. Gizakia alienatuta dago sinesten duen horretan bere burua islatuta ikusten ez duenean: gizakiak norbera izateari uzten dio. Are gehiago, gizaki alienatuak ez daki alienatuta dagoela; egoera naturaltzat hartzen baitu berea. Marxek hainbat alienazio-mota bereizi eta aztertu zituen, baina guztien jatorrian alienazio ekonomikoa dagoela azaldu zuen.
Ideologia: funtzioa eta deformazioa
Marxen aburuz, ideologiak gizarte-talde baten adierazpenak dira: gizarte-taldeen ideien multzoa. Baina ideologia beti da adierazpen deformatua; errealitatearen beste alderdi batzuk ezkutatzen ditu. Ideologiek fikziozko errealitatea sortzen dute, eta fikziozko errealitate hori benetakotzat hartu ohi da. Horren ondorioz, ideologiak alienaziorako tresna dira: klase nagusiek ideologiak erabiltzen dituzte klase zapalduak menperatuta edukitzeko. Ideologien helburua askotan naturak edo Jainkoak inposatutako zerbait bezala aurkeztea da.
Erlijioa eta alienazioa
Hortaz, erlijioa alienaziorako tresna da. Erlijioek mundu materialaz gaindiko beste mundu bat dagoelako ustea zabaltzen dute, eta hori sinetsita gizakiek justizia mundu honetan bilatzeari uko egiten diote, mundu honetan falta dutena beste munduan aurkituko dutelako esperantzan. Horrela, mundu erreala eraldatu beharrean, gizakiak bere esperantza osoa jartzen du alegiazko mundu batean.
Hori guztiagatik, Marxen esanetan, "erlijioa herriaren opioa da": proletarioen sufrimendua arintzeko eta beren egoera iraunarazteko droga. Are gehiago, Marxen ustez erlijioaren bidezko alienazioa ez da heziketaren bidez desagertuko.
- Gako kontzeptuak: alienazioa, ideologia, erlijioa, klase menperaketa.
- Laburpena: Marxek eta Nietzschek kritikatu zuten erlijioa; Marxek uste zuen ideologiak eta erlijioak klaseen menpekotasuna bermatzen dutela, eta alienazio ekonomikoa dela arazoaren jatorria.