Karl Marx: Klase Borroka, Gizartea eta Iraultza

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB

Karl Marxen pentsamenduaren oinarrietako bat klaseen arteko borroka da, historiaren eragile nagusitzat hartzen duena. Borroka hau bi talderen artean ematen da: alde batetik, produkzio-indarrak daude (teknologia, makineria, lan-trebetasunak), eta bestetik, produkzio-harremanak (jabetza-harremanak, lanaren antolaketa). Klase borroka honen amaiera azpiegitura ekonomikoaren aldaketaren ondorioz izango da.

Marxek zioen ezinezkoa izango zela historia aurrera egitea borrokarik gabe; borroka beharrezkoa baita bitartekotza eta aurrerapen historikoa egon dadin. Klase borroka horren bidez, historiaren azken garaia den klase gabeko gizarterako bidea egiten da, giza historia horretara baitoa.

Gizartea Marxen Ikuspegitik: Burgesia eta Proletarioak

Karl Marxek uste zuen gizartean bi talde nagusi daudela: aberatsak, botere handikoak (burgesia), eta langileak, lan gogorra egiten dutenak (proletarioak). Ekonomia oso garrantzitsua zela eta gizarteko gainerako guztiari eragiten ziola azpimarratzen zuen. Langileak beren lanetik arrotz eta urrun sentitzen zirela adierazten zuen, eta horrek zorigaiztoko egiten zituela. Marxek uste zuen langileek kontrola hartu eta dena partekatu behar zutela. Bere ideiek gaur egun ere sozialismoa eta komunismoa bezalako korronte politikoetan eragina izaten jarraitzen dute.

Aldakuntza Iraultzailea: Baldintzak eta Prozesua

Aldakuntza iraultzailea produkzio-harreman zehatzen suntsiketa edota eraldaketa adierazten du, eta horren ondorioz, azpiegitura ekonomikoa eta gainegitura guztiz aldatzen dira. Iraultza honen eragilea edo motorra proletario bera da, eta azpiegituratik hasten da. Giza produkzio-indarrak aldatzen direnean, produkzio-harremanekin kontraesanean jartzen dira, eta Iraultza Soziala hasten da.

Iraultza hau gerta dadin, bi baldintza bete behar dira: alde batetik, baldintza materialak (sistema kapitalistaren krisi ekonomikoa), eta bestetik, langileen kontzientzia (langileek beren egoeraz jabetu behar dute).

Burgesia: Kapitalismoaren Bultzatzailea eta Esplotatzailea

Karl Marxek argi zioen burgesiak sistema kapitalista bultzatzen duela, non langileek produktuak ekoizten dituzten eta burgesiak haien lana esplotatzen duen. Bere iritziaren arabera, burgesia klasea langile klasearen kontura aberasten da, eta horrek desberdintasun sozial eta ekonomiko handia eragiten du. Marxek uste zuen burgesiak langileen aurrean indarkeria eta esplotazioa erabiltzen dituela.

Produkzio-Indarrak: Garapen Ekonomikoaren Oinarria

Karl Marxek adierazi zuen produkzio-indarrak —teknologia, makineria eta lan-trebetasunak barne— funtsezkoak direla garapen ekonomikorako. Produkzio-indar horiek gizarteko harreman sozialak eta ekonomikoak zehazten dituztela argudiatzen zuen. Marxek uste zuen sistema kapitalistak, kapital-metaketara bideratzean, produkzio-indarren potentziala murrizten zuela, jabetza pribatuko harremanak zirela medio. Produkzio-indarrak gizarte osoaren onurarako erabiliko ziren sistema baten alde egiten zuen.

Entradas relacionadas: