Karl Marx: Kontzeptu Nagusiak eta Filosofiaren Gakoak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,77 KB

Alienazioa eta Lana Marxen Filosofian

Alienazioaren Kontzeptua

  1. Zertan datza alienazioa?

    Bere burua ez identifikatzea edo ez ezagutzea da.

  2. Feuerbachen arabera, Jainkoa zergatik da alienatzailea?

    Gizakiak, Jainkoa sortu duena, Jainkoa bere gainetik balego bezala gurtzen duelako.

  3. Zer kritika egiten dio Marxek Feuerbachen gizakiari buruzko kontzeptuari?

    Feuerbachen gizakia ez da gizaki erreala, abstrakzio bat baizik.

  4. Zer esan nahi du Marxek erlijioa herriaren opioa dela esaten duenean?

    Esan nahi du erlijioa zapalduak zapalduta mantentzeko tresna baino ez dela, eta hobeto baten promesek gizartea aldatzeko gogoa moteldu eta onartezinak diren egoerak onargarri bihurtzen dituztela.

Lanaren Balorazioa eta Alienazio Bikoitza

  1. Orokorrean, nola baloratzen du lana Marxek?

    Gizakiarentzat lana naturala eta funtsezkoa da.

  2. Lanarekin lotuta, burgesen fabriketan alienazio bikoitz batez aritzen da Marx. Zein dira?

    Produktuarekin eta lan-jarduerekin.

  3. Burgesen fabriketan lan-jarduerarekiko alienazioa ematen dela dio Marxek. Eman bi arrazoi.

    • Langileak ez du bere burua islatuta ikusten berak sortutako produktuan.
    • Langileak bere burua esplotatzen duen tresna fabrikatzen du.
  4. Marxen arabera, produktuaren inguruan ere alienazioa ematen da. Zergatik?

    Lanaren bidez sortutako produktua ez da langilearena, jabearena baizik. Eta produktu hori salgai bihurtuta, azkenean, kapitala bihurtzen da, langilea are gehiago zapalduko duena. Horrela, paradoxa hau gertatzen da: sistema kapitalistan langileak bere burua zapalduko duena ekoizten duela.

  5. Zer da gainbalioa? Nondik sortzen da?

    Gainbalioa langileak sortutako kapitalaren eta ekoizpen-prozesuan gastatutako kapitalaren arteko kenketaren emaitza da. Langileari legokiokeen soldata ez ordaintzearen ondorioz sortzen da.

Materialismo Historikoa eta Gizarte Egiturak

Hegel eta Marx: Historiaren Ikuspegia

  1. Historiaren inguruan, Hegel eta Marx bat datoz zerbaitetan eta guztiz aurkako ikuspegiak zituzten beste zerbaitetan. Zein da bakoitza?

    Biek dialektika erabili zuten historia azaltzeko, baina Marxek historia harreman ekonomikoen garapen gisa ulertzen zuen; Hegelek, aldiz, ideien garapen gisa ulertzen zuen.

Marxen Gizarte Egiturak

  1. Gizarte guztietan elkarrekin erlazionatutako hiru egitura bereizten ditu Marxek. Zein dira?

    • Azpiegitura ekonomikoa
    • Gainegitura juridiko-politikoa
    • Gainegitura ideologikoa
  2. Marxen arabera, aurreko hiru elementuetako batek beste bien izaera determinatzen du. Zein da?

    Azpiegitura ekonomikoa.

Azpiegitura Ekonomikoa

  1. Azpiegitura ekonomikoan bi elementu aurkitzen ditugu. Zein dira?

    • Produkzio-indarrak
    • Produkzio-harremanak
  2. Zein elementu agertzen dira produkzio-indarren barnean?

    • Eraldatu beharreko materia (materia gordina eta lehengaia)
    • Langilearen jarduera (lan-indarra)
    • Lana egiteko bitartekoak (tresnak, lanabesak, makinak, etab.)
  3. Azpiegitura ekonomikoaren zein elementutatik sortzen dira klase sozialak?

    Klase sozialak produkzio-harreman sozialetatik sortzen dira.

Gainegitura Juridiko-Politikoa eta Ideologikoa

  1. Zein elementu agertzen dira gainegitura juridiko-politikoan?

    • Legeak
    • Erakunde politikoak
    • Estatua
    • Indar errepresiboak
  2. Zein da gainegitura juridiko-politikoaren funtzioa?

    Klase zapaltzaileek klase zapalduak menderatzeko tresna izatea da.

  3. Zer nolako elementuak agertzen dira gainegitura ideologikoan?

    • Erlijioa
    • Hezkuntza
    • Hedabideak
    • Artea eta kultura
    • Filosofia eta zientzia
  4. Marxen arabera, ideologikoa izateak zer inplikatzen du?

    Kontzientzia faltsua sortzea, errealitatea desitxuratuz eta dagokion ekoizpen-modua legitimatuz.

  5. Gizarte-harremanak beti dira zapaltzaileak?

    Ez, ekoizpen-modu sozialistan, zapalkuntza-harremanen ordez, elkarrekiko lankidetza-harremanak egongo lirateke.

Dialektika, Klase Borroka eta Komunismoa

Historiaren Aurrerapen Dialektikoa

  1. Historiak dialektikoki egiten duela aurrera esatean, zer esan nahi da?

    Historiak dialektikoki aurrera egiten duela esateak esan nahi du gatazka eta aurkakotasunen bidez garatzen dela.

  2. Prozesu dialektikoak hiru urratsetan hedatzen dira. Zein dira?

    • Tesia
    • Antitesia
    • Sintesia
  3. Dialektikarekin lotuta, eta etorkizunari begira, zer aurreikusi zuen Marxek?

    Kapitalismoaren suntsipena.

Langileen Antolaketa eta Kapitalismoaren Krisiak

  1. Marxen arabera, zer inplikatzen du langileak antolatzeak?

    Jarrera-aldaketa bat klase gisa, langileak sindikatuetan antolatzea eta, gero, borroka sektorialei batasuna emateko, langileen alderdian (alderdi komunistan) antolatzea.

  2. Marxen arabera, zerk eragiten ditu kapitalismoaren aldizkako krisialdiak?

    Gainprodukzioa.

  3. Marxen arabera, zein izan behar zen langileen borrokaren helburua?

    Langileak produkzio-bitartekoen jabe bihurtzea, kapitalismoa eraitsiz.

  4. Helburu hori lortzeko, Marxek estrategia eta taktika bereizi zituen. Zertan datza bakoitza?

    Estrategia kapitalismoaren barneko kontraesanez baliatzea izango zen, kapitalismo garaile eta soberakindunaren arteko zatiketa aprobetxatuz.

    Taktika, berriz, enpresaburuen zapalkuntza ahalik eta gehien ahultzea izango zen, soldaten igoerak eta lanaldien murrizketak lortuz.

Iraultza eta Gizarte Komunista

  1. Proletarioen iraultzaren ondoren, Marxek trantsizio-aldi bat aurreikusten zuen. Zein?

    Iraultza sozialistaren ondoren, proletargoaren diktadura etorriko litzateke.

  2. Trantsizio-aldi hori amaituta, zer etorriko zen?

    Gizarte komunista, klaserik gabeko gizartea.

  3. Zer gertatuko zen proletargoaren diktaduran?

    Sistema kapitalistaren ukapena (antitesia): zehazki, produkzio-bitartekoak langileen esku geldituko lirateke eta aurreko botere-mekanismo guztiak (armada, polizia, epaileak, parlamentuak, etab.) desegingo lirateke.

  4. Gizarte komunistan, zein paper eduki behar zuen Estatuak Marxen arabera?

    Bat ere ez. Estatua ez litzateke beharrezkoa izango. Egitura politiko bakarra enpresa-eremura mugatuko litzateke.

Entradas relacionadas: