Karl Marx: Materialismo Historikoa, Ideologia eta Bizitza
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB
Karl Marx: Materialismo Historikoa eta Pentsamenduaren Gakoak
Karl Marxen ekarpen teoriko nagusia da, historiari buruzko ikusmolde ekonomikoa. Historian zehar izandako gizarte-antolaketak honela sailkatu zituen Marxek: komunismo primitiboa, gizarte esklabista, gizarte feudala, kapitalismoa eta sozialismoa.
Materialismo Historikoaren oinarrizko kontzeptuak:
- Produkzio-modua: Gizarte osoa (egitura ekonomikoa, juridiko-politikoa eta ideologikoa) eta horien artikulazioak osatzen du.
- Produkzio-harremanak: Jabeen eta ekoizleen arteko harremanak dira.
- Produkzio-indarrak: Gizakien produkzio- edo lan-ahalmena dira. Garapenaren menpe daude.
Produkzio-modu batetik bestera pasatzeko Iraultza soziala (gizarte osoa aldatzen duena) egin behar da, hau da, klaseen arteko borroka, bakoitzak bere interesak defendatzen dituelarik.
Materialismo Historikoaren beste kontzeptu garrantzitsu batzuk:
- Egitura ekonomikoa edo azpiegitura: Produkzio-prozesu osoa baldintzatzen duen oinarria da, baita gainegituraren oinarria ere. Bi elementuk osatzen dute: Produkzio-indarrak (PI) eta Produkzio-harremanak (PH).
- Gainegitura: Azpiegitura ez den guztia. Kontzientzia osatzen duten ideiak edo egitura juridiko-politiko eta ideologikoak.
- Iraultza soziala: Produkzio-harreman batzuen suntsipena eta eraldaketa da, gainegitura osoa aldatzen duena. Azpiegiturak gainegitura determinatzen du.
Materialismo Historikoaren hiru tesi nagusiak:
- Historiaren motorra: Produkzio-indarrak (PI) eta Produkzio-harremanak (PH).
- Azpiegituraren eta gainegituraren arteko erlazioa dialektikoa da, eta oinarri ekonomikoa da determinatzailea.
- Historiaren helburua klaseen desagerpena eta komunismoaren ezarpena da.
Marxi egindako kritikak
Erredukzionismoa
Produkzio-harremanek (PH) eta Produkzio-indarrek (PI) gainegitura determinatzen dute. Gizakia bere harreman sozialen multzoa da. Gizakiaren funtsa lana da.
Ideologia Marxismoaren Ikuspuntutik
Ideologia errealitateari buruzko ideia desitxuratua da, eta zapalkuntza-egoera bat azaltzeko balio du. Gizakiek pentsatzen dutena bizi diren gizartearen emaitza da. Ideologia kontzeptuak ideia faltsuak eta faltsutzaileak adierazten ditu.
Marxen Pentsamenduaren Orientazioa
Hegelen filosofiaren kritiko zorrotza da, errealitatea azaltzeko izpirituaren edo arrazionaltasunaren nagusitasuna ukatzen baitu. Marxen ustez, filosofia gizaki konkretuaren zerbitzura jarri behar da. Filosofiak mundu erreala, errealitate enpiriko eta materiala aztertu behar du, hura eraldatzeko. Bere kezka zapalduta dauden gizakien askapena da. Gizakiak duintasuna berreskuratzeko hiru alienazioetatik (ekonomikoa, erlijiosoa eta ideologikoa) askatu behar du.
Marxen Bizitza
Karl Marx Alemanian jaio zen XIX. mendean. Familia judu burgesa zuen; aita protestantea eta legegizona zen, eta ama protestantismoan bataiatua. Zuzenbide ikasketak egin zituen, baina gero filosofia gero eta gehiago gustatu zitzaion Bruno Bauerri esker. Beraz, filosofia ikasten hasi zen. “La Gaceta Renana” aldizkarian lan egin zuen.
1843an Parisera joan zen, eta pentsamendu sozialista eta anarkista ezagutu zituen. Bertan, bere bizitzako lagunik onena aurkitu zuen: Engels. 1847an Frantziatik bota zuten, eta Bruselara joan zen. Bertan, “Feuerbachi buruzko hamaika tesiak” obra idatzi zuen. Azken tesiak hau dio: Filosofiaren eginkizuna ez da mundua interpretatzea, baizik eta mundua eraldatzea.
1847an, Engelsekin batera, “Alderdi Komunistaren Manifestua” obra idatzi zuen. Gero, Alemaniara itzuli zen iraultza martxan jartzeko asmoz; baina porrot egin zuen, eta Parisera itzuli zen. Handik berriro bota zuten 1849an. Hortik aurrera, Londresen bizi izan zen.
1867. urtean “El Capital” obra idatzi zuen, bere obrarik landuena. 1873an hil zen Londresen.