Karl Marx: Materialismo Historikoa eta Kapitalismoaren Kritika
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,31 KB
Karl Marx
Bizitza eta Oinarri Filosofikoak
- Bere bizitza ia osoan zehar ezezaguna izan zen. Beste autore batzuk ezagunagoak ziren garai hartan, gaur egun hain ezagunak ez direnak. Sobietar Batasunaren gainbeheraren ondoren bihurtu zen ospetsuago. Bere bizitza paradoxa bat izan zen.
Sozialismo Utopikoa eta Aurretikoak
Marxek aurretikoak gainditu zituen, hala nola sozialismo utopikoa (idazleak, ideiak...). Aurretiko horiek:
- Ekonomia: Benetako ekonomia hirugarren maila batean aurkituko genuke.
- Jabetza pribatua: Batzuek defendatu zuten, beste batzuek ez. Ez dugu aurkituko hitzaldi garbirik, baizik eta asmo onez egindako diskurtsoa.
- Marxek tipo hauek gainditu zituen. Marxek oso sustrai filosofiko sakona du. Hegelengan oinarritu zen (Hegel idealista zen, Marx, berriz, materialista), eta ekonomista britainiarren ekarpenak gehitu zituen (Smith, Ricardo...).
- Marxek kapitalismoaren funtzionamendua ikasi zuen ekonomista liberalen eskutik.
- Azken honek bereiziko du Marx aurreko egileengandik. Berak ez du kritika moralik egingo (ekonomista gisa).
1. Sarrera: Historiaren Ikuspegi Materialista
- Historia ez da arrazoiaren historia (Ilustrazioaren kontra). Historiak zentzu bat dauka, ez da esanahirik gabeko segida bat. Historiak badauka argumentu bat, unibertsala dena. Ideia politikoen historiak ez digu ezer argituko.
- Historia ekonomiaren historia da, ekoizpen modu ezberdinen segida da. Ekoizpen modu horien arteko segida ez da kasualitatea, beharrezkoa da kapitulu bakoitzak bidea egitea hurrengoari.
- Historia aldez aurretik idatzita dago. Gu gizabanakoak ez gara historiaren protagonistak, baizik eta aktoreak gara. Gu ez gara libre historia egiteko. Jostailuak gara.
- Gu ez gara gure ideien jabe. Dagokigun rola antzezten dugu. Ez gara subjektuak, produktuak baizik. Drama berberak kapitulu ezberdinetan: zapalduak eta zapaltzaileak.
2. Ekoizpen Moduak eta Klase Borroka
- Ekoizpen moduen desagerpena ez da ideiengatik emango, baizik eta kontraesanek dakarte sistemaren hondamena.
- Ekialdeko ekoizpen modua desagertu eta bidea eman zion beste ekoizpen modu bati (esklabotza). Honek bere kontraesanak garatu zituen, eta feudalismoak bere kontraesanak garatu zituen, kapitalismoari bidea emanez. Dramaren azpigeruza mantendu egiten da.
- Ekoizpen modu hauen arteko segida derrigorrezkoa da. Klase borroka da kontraesan ekonomikoen emaitza eta historiaren motorra.
3. Kapitalismoaren Kontraesanak eta Komunismorako Bidea
Plusbalia eta Langabezia
Lana plusbaliaren iturri bakarra da. Kapitalismoan, makinak ezartzearen ondorioz, sistemak lan gutxiago behar du, baina gehiago ekoizten da. Sistemak lana eskaintzen ez badu, langabeziak gizartea bitan banatzen du. Egoerak ezin du iraun.
Iraultza eta Komunismoa
Nola desagertzen da sistema? Iraultza baten bidez desagertuko litzateke, baina Marxek ez zuen iraultza mota zehaztu.
Iraultzaren ondoren zer letorke? Proletalgoak botere politikoa konkistatu beharko du, hurrengo pausoa emateko ingurunea prestatuz: komunismoa.
Komunismoaren Ezaugarriak
Zertan datza komunismoa? Printzipioz, (Marxek ez zuen guztiz zehaztu) ekoizpen bitartekoen jabetza kolektiboa da.
- Kontsumo bitartekoak nazionalizatu/kolektibizatu behar al dira? Printzipioz ez, ekoizpen bitartekoak bakarrik nazionalizatuko lirateke.
- Komunismoak klaseen desagerpena ekarriko luke.
- Estatuaren desagerpena (iraungitzen da, se extingue). Komunismoaren deskribapena oso zehazgabea da.
4. Marxen Teoriaren Ahuleziak eta Ondorengoak
- Marxek bere hegemonia azalpen zientifiko bat emanez lortu zuen. Hala ere, ahuleziak zituen:
- Teorikoak: Ez zuen zehaztu nolakoa litzatekeen iraultza, ezta nolakoa litzatekeen komunismoa ere.
- Ekonomikoak: Irabazte-tasen aurreikuspen ekonomiko batzuk ez ziren bete. Aurreikuspen teoriko horien falta. Baina alderdi asko zehaztu gabe geratu ziren. Kapitalismoa askoz hobeto jorratu zuen.
Marxismoaren Adarrak
Rosa Luxemburgo, Hilferding, Rader, Lenin, Bernstein... bezalako pentsalariek bi adar nagusi sortu zituzten:
- Marxismo-Leninismoa
- Sozialdemokrazia