Karl Marxen Klase Borrokaren Teoria: Iragana eta Oraina

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

Karl Marx 1818an jaio zen Treverisen. Unibertsitatean ekonomia eta filosofia ikasi zituen. Filosofo eta ekonomista honek ideia berrien erakarpena aurkitzea nabarmendu zuen. Alderdi ekonomikoari dagokionez, Marxen dialektikaren arabera, aurkakoen arteko borrokak historia zuzentzen du, hau da, zapaltzaileen eta zapalduen arteko borroka.

Marx eta beste filosofo batzuk

Historian zehar, ideia honekin bat datozen filosofoak egon dira, hauen artean Heraklito. Filosofo honen teorian, berak zioen naturako gune guztietan aurkakoen arteko borroka ikus dezakegula; adibidez, beroa eta hotza, ura eta sua.

Bestaldetik, badaude haren kontra dauden filosofoak, Platon adibidez. Honek gizarte berean klase ezberdinak finko egotearen defendatzailea zen. Platonen teoriak dioenez, gizartea herri xehean, gobernari filosofikoetan eta zaindarietan banatzen zen. Nahiz eta oso talde ezberdinak izan, Platonek armoniaz biziko zirela zioen.

Marxismoaren eragina gaur egun

Marxen garatutako teoriak behin eta berriro errepikatzen dena erakutsi zuen. Gaur egun oraindik klase ezberdinak ikus ditzakegu, nahiz eta hauek izen desberdina izan: klase baxua, ertaina eta altua. Klase baxuaren eta altuaren arteko ezberdintasuna oso handia da, eta klase ertaina, nire ustez, desagertu egingo da.
Hori dela eta, egoera asko aldatu egin da, klaseen arteko borroka ez da hain nabaria. Hau izan daiteke klase baxuko jendeak borroka egiteko gogorik ez izatea, ezer ez dutela lortzen pentsatzean.

Ondorioak

Marxen klase borrokaren ideia historia deskribatzeko modu egokia da, baina gaur egungo mundu kapitalistaren sistema konplexuagoa da bi klaseren arteko borrokaren bidez zehazteko. Erdiko mailan dagoen klasea agertzean, zapaltzaile eta zapaldu kontzeptuak lausotzen dira, baina, bitartean, historiak aurrera jarraitzen du klaseen arteko borrokatik kanpo dauden gatazkak amaituz eta sortuz: erlijio gerrak, etab. Historia faktore konplexu ugariren ondorioa da, eta ezin du soilik klaseen arteko borrokak definitu.
Laburpena: Gizakiak historian zehar beraien arteko borrokan egon dira, gizarte klaseetan banatuta. Talde batek botere handia izango du, zapaltzaileak; besteak, zapalduak izango dira. Bi talde hauen arteko borrokak eragin batzuk izaten ditu, taldeen suntsipena, esaterako.

Entradas relacionadas: