Karl Marxen Pentsamendua eta Gizarte Aldaketa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,59 KB
TESTUINGURU HISTORIKOA:
Karl Marxen ekarpenik handienetakoa arazo soziala da. Bere hiztegia egungo ekonomian nagusi da oraindik. Gure gizartean eta mundu osoan bere arrastorik badago eta bizirik dirau. Marxismoaren diskurtsoak esaten duena da: gizartea bi gizarte-klase bateraezinetan dagoela eta euren arteko harremana modu bakarrekoa izan daitekeela, boterea lortzeko helburuaz ematen den klase-borroka. Borroka horren ondorioz, marxismoa mundua, gizartea eta politika ulertzeko beste modua izan da XX. mende osoan. Wilhelm Friedrich Hegel hil zenean mutiko bat zen Marx. Renanian jaioa, abokatu judu diruduna zuen aita, eta gaztetatik filosofiari ekin zion. 1843an Prusiako monarkiaren aurkako artikulu batzuk idatzi ondoren, Frantziara ihes egin behar izan zuen. Parisen, 1844an, Londreseko langileen lan-egoeraz gogoetan aritu zen eta filosofiak gizarte egoera berri hartan zer eginkizun bete behar zuen aztertu nahi izan zuen. Marxen lanek, galdera nagusi bati erantzun nahi zioten: Hegelen sistemaren norabidean jarraitu behar ala beste erakunde eta eragile batzuek egin behar zuten kontsigna haien alde? Laster, garaiko filosofia aztertzeari lotu zitzaion, giza emantzipazioaren alde egiteko moduak aurkitu nahian. Aurreko pentsamoldeari jarrera kritikoa izan zuen beti, eta ondorio honetara iritsi zen: filosofiak ordura arte izandako metodoa errotik aldatu behar zuela, bestelako egia batek emango bazuen. Filosofoek egin behar dute, praxian soilik aurkituko baitituzte egia berriak. Ordura arte, filosofiak mundua begietsi zuen; orain, filosofia eta pentsamena giza bizitzaren bidean jarri behar ziren. 1848an, Alderdi Komunistaren Manifestua idatzi zuen. Alderdi hartan, Marx gaztearen pentsamoldea laburbiltzen da. Bi ahalegini lotua eman zion bizitzari: gizarte kapitalista aztertzen eta langileak emantzipazioa lortzeko borrokan antolatzen. 1864an Langileen Nazioarteko Elkartea sortu zuen eta 1867an Kapitala lanaren lehen liburua argitaratu. Hil artean, unean uneko gertaera politikoei adi egon zen Marx. Horrekin batera, gizarte kapitalista aztertzen ere jarraitu zuen eta horren harira idatzitako testuak dira, Marx hil ondoren Kapitala lanaren II. eta III. liburukiak bihurtu zirenak, haietan gaur egungo gizartearen alderdi ekonomikoak eta politikoak lantzen dituena. Internazionalaren politikaz ere arduratu zen, langile mugimenduaren bidezko borroka buruzko hitzaldiak ematen eta panfletoak eginez. Karl Marxek zendu zen 64 urtekin, apenas ondasunik gabe. Bere jarraitzaile Friedrich Engels.
BENETAKOA: Ezagutuko duen Europako giro politiko nagusia Frantziako Iraultzaren aurkakoa izango da. Marxen jaioterri den Prusia autokratikoan giza antolaketa feudalak indarrean dirau lurraren jabegoa nobleziari dagokiolarik. Hori errepresio ideologiko eta autoritarismoarekin lotuta zegoen. Errepresio ideologikoaren aurka idazle eta intelektual bakar batzuk egingo dute aurre: Ezker Hegeliarran sailkatzen ditugun filosofo eta idazle batzuk. Oraindik langile mugimendua ahul xamarra da. Europan, bereziki 1848an, nobleziaren kontrako iraultza sozialak gertatu ziren. Marx inglaterran erbesteratu zen. Langile industrialen egoera jasangaitza zen: 16 orduko laneguna, gosea, gaixotasunak, miseria. Eskulan eskaintza oparoa izanik, soldatak ere oso baxuak ziren. XIX. mendeko kultura giroak errealitatearekin talka egin zuen. Ordura arteko Erromantizismoak ez ditu ideia hauek behar bezala jorratzen. Argi dago zer dela eta sortuko diren Errealismoa eta Naturalismoa. Langile mugimendu antolaketa eta oinarri ideologiko faltagaitik galduta zegoen eta hori zuzentzea izan zen Marxek bere gain hartu zuen eginbeharra.