Karlos I.a eta Felipe II.a: Agintaldien Gakoak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB

Karlos I.a

Helburuak

  • Erlijio batasuna (katolizismoa erlijio bakarra)
  • Monarkia unibertsala eskuratzea

Errege Katolikoen lurraldeak (Iberiar penintsula) eta Inperio Santua (Europa, Amerika).

Barne Arazoak

  • Komuneroen matxinada: Hiriek gorteetara joan eta uko egin zioten zergak ordaintzeari. Karlosek kanpotik ekarritako nobleekin irabazi zuen.
  • Germanietako matxinadak: Gizarte gatazkak izan ziren. Agintariek ihes egin zuten izurriaren eraginez; orduan gremioak matxinatu ziren. Erlijio gerrak ere izan ziren. Azkenean nobleek matxinoak garaitu zituzten.

Kanpo Arazoak

  • Frantziaren aurka: Frantziari aurre egin behar zion. Paviako guduan Espainia nagusi izan zen. Geroago, Karlos V.aren tropek Erroma arpilatu zuten. 1559. urtean amaitu ziren gerrak, Espainia nagusi zela.
  • Otomandar Inperioa: Otomandar Inperioa izan zen kristautasunaren mehatxu nagusia. Turkiarrak hedatzen hasi ziren eta Inperioak zituen hainbat jabetza arriskuan jarri ziren.
  • Protestantismoaren hedapena: Arazorik larriena izan zen (Martin Lutherrek bultzatuta). Honek Inperio Santuan zabaltzen zuen protestantismoa eta Karlos V.aren agintea ahultzen zuen, batez ere kristau-batasuna.

Erlijio-batasunaren helburuarekin porrot egin zuen eta abdikatu egin zuen.

Felipe II.a

Helburuak

  • Katolizismoa defendatzea
  • Bere dinastiak Europan nagusitasunari eustea

Lurraldeak: Iberiar penintsula, Amerikako inperioa, Italiako hiriak, Burgundiako etxeko estatuak eta Afrikako hiriak.

Barne Arazoak

  • Moriskoen Alpujarretako matxinada: Moriskoek arazoak sortzen zituzten erlijio-arloan. Kristautasunera bihurtu behar ziren, baina ez zuten fedez aldatu. Moriskoak matxinatu ziren eta gerra hasi zuten nekazaritza-eremuetan. Azkenean, errepresio gogor baten bidez, Gaztelatik kanporatu zituzten.
  • Aragoiko asaldurak: Aragoiko nobleei ez zitzaien ondo iruditzen erregeak Aragoiko kontuetan esku hartzea, eta Justizia Nagusira jotzen zuten.
  • Hainbat arazo jasan behar izan zituzten.

Kanpo Arazoak

  • Flandeseko matxinada: Felipek Europan printzipio absolutistak ezarri nahi izan zituen, baina gatazkak sortu ziren. Erregeak errepresioa erabili zuen eta bere armadak gogor menderatu zituen matxinoak. Holandak eta Zeelandak independentzia lortu zuten. Lurralde matxino independente guztiak Probintzia Batuak deitu ziren.
  • Ingalaterrarekin izandako gatazka: Elisabet I.a erregina Espainiaren aurka joan zen. Elisabet protestantea zen eta Flandeseko matxinoen alde egin zuen, katolizismoaren kontra baitzegoen. Felipek Ingalaterrako inbasioa prestatu zuen Itsas Armada Garaiezina erabiliz, baina huts egin zuen.
  • Otomandar Inperioaren aurka: Otomandar Inperioak behin eta berriz erasotzen zuen Espainia, itsasontziak erabiliz. Espainiak Lepantoko guduan garaitu zituen.

Portugalekin batasuna lortu zuen. Bertako erregearen biloba zenez, tronua hutsik gelditu zenean, Felipek hartu zuen.

Entradas relacionadas: