Karlos IV.aren Erregealdia (1788-1808): Krisia eta Gerra
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,45 KB
Karlos IV.aren Erregealdia (1788-1808)
Absolutismoaren eta Liberalismoaren arteko Borroka
- Absolutismoa: Erregea eta pribilegiatuak.
- Liberalismoa: Herritarrak.
Frantziako Iraultzaren Eragina
Frantziako Iraultzarekin, jarrerak banatu ziren: batzuk iraultzaren alde, beste batzuk kontra. Erregimen Zaharra amaitu zen.
Isolamendua eta Konbentzio Gerra (1793-1795)
- Erregeak iraultzatik babesteko isolamendua ezarri zuen.
- Lehen ministroek Frantziako Iraultzaren aurkako gerra (Konbentzio Gerra) sortu zuten Europan, Espainian ere bai.
- 1793an Luis XVI.a hil zuten, eta Frantzian errepublika ezarri zen.
Jarrera Aldaketa eta Basileako Bakea
- 1794an Termidorreko Kolpea: Frantzia moderatuagoa bihurtu zen (ez hain iraultzailea), eta Espainiaren jarrera aldatu zen.
- Ondorioak:
- Frantziak eta Espainiak bakea sinatu zuten.
- Foruak ezabatzeko nahia agertu zen.
- Krisi ekonomikoa hasi zen.
- 1795ean Basileako Akordioa sinatu zen:
- Espainiak Euskal Herria eta Katalunia berreskuratu zituen (Frantziak gerran hartuak).
- Frantziak Santo Domingo eta merkataritza abantailak lortu zituen.
Frantziarekin Aliantza eta Foruen Aurkako Jarrera
- 1796: San Ildefonsoko Ituna: Frantziak eta Espainiak akordio militarra sinatu zuten Britainia Handiaren aurka (Espainia-Amerika merkataritza oztopatzeagatik).
- 1797: San Vicenceko gudua.
- 1799: Napoleon Kontsul izendatu zuten. Espainiak eta Frantziak Britainiaren aurka jarraitu zuten.
Foruen Aurkako Neurriak
Euskaldunak Konbentzio Gerran izandako jarreragatik zigortzeko:
- Madrilen lege foralak ezabatzeko nahia agertu zen.
- Hegoaldeko probintziek foruak defendatu zituzten.
Krisi Ekonomikoa eta Godoyren Erreformak
- Prezioak igo eta gosetea hedatu zen.
- Estatua zor handien menpe zegoen, gerren ondorioz.
Godoyren Erreformak Dirua Lortzeko
Godoyk egoera konpontzeko erreformak egin zituen, egoera ekonomiko oso txarra zelako:
- Elizaren ondasun batzuk desamortizatu zituen.
- Arazoa ez zen konpondu, eta Eliza haserre zegoen.
Karlos IV.aren eta Godoyren Aurkako Oposizioa
Espainian Godoyren eta Karlos IV.aren aurkako jarrera zabaldu zen, herria ez baitzegoen pozik:
- Gerra frantsesekin.
- Foruak kentzeko saiakerak.
- Krisi ekonomikoa eta desamortizazioa.
- Berriz ere frantsesekin bakea sinatzea.
Napoleonekiko Menpekotasuna eta Fontainebleauko Ituna
Frantziako Inperioa handitzen ari zen Napoleonekin. Frantziak Espainian ere boterea handitu zuen.
- 1807: Fontainebleauko Ituna: Frantziak Portugal hartzeko Espainiatik pasatzeko baimena lortu zuen.
- Asmoa: Portugal hiru zatitan banatzea, horietako bat Godoyri ematea, eta Frantziako muga Ebroraino eramatea.
Fernando VII.aren Aldeko Mugimendua
Herria Fernando VII.aren alde zegoen (*El Deseado*), eta Godoyren eta Karlos IV.aren aurka:
- Gerretako hondamendiak.
- Frantsesekin zuten harremana.
- Elizaren haserrea.
- Aristokrazia baztertu izana.
1807: Eskorialeko Prozesua
Fernando VII.a, talde batekin, tronua eskuratzen ahalegindu zen. Harrapatu eta taldekideak atxilotu zituzten.
1808ko Krisia eta Baionako Abdikazioak
Martxoa: Aranjuezko Altxamendua
- Herria haserre zegoen: gosea eta Godoyren politika zirela eta.
- Godoyren etxea arpilatu zuten, eta ia hil egin zuten.
- Karlos IV.ak bere semearengan abdikatu zuen, eta Godoy postutik kendu.
Maiatza: Madrilgo Altxamendua eta Baionako Abdikazioak
- 1808, maiatzaren 2a: Madrilgo herri altxamendua.
- Kausak: Ziurgabetasun politikoa (Aranjuez) eta frantsesek Karlos IV.a eramateko nahia.
- Herria altxatu zen, baina Murat frantsesak aurre egin zien.
- Baionako Abdikazioak:
- Napoleonek errege familia Baionara eraman zuen, bitartekari lanak egingo zituela esanez.
- Espainiako erregeak Napoleonengan abdikatu zuen (behartuta).
- Napoleonek bere anaia zaharrena, Josef I.a (*Pepe Botella*), Espainiako errege izendatu zuen (1808-V-10).