Karrozeriaren gainazaleko tratamenduak eta babesa
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,7 KB
Fosfatazio eta pasibazio tratamendua
Prozesu honen helburua karrozeriari zink fosfatoko geruza mikrokristalino uniforme bat ematea da. Honek, ondoren karrozeriari emango zaizkion produktuei atxikipen handia emango die; ondorioz, karrozeriak erresistentzia handiagoa izango du korrosioaren aurrean eta hobeto babestua egongo da.
Inmertsio bidez egiten da; hau da, karrozeria azido fosforikoa eta zink fosfatoa dituen bainu bero batetik igarotzen da. Ondoren, ur desionizatuarekin garbitzen da karrozeria, zikinkeria guztia kentzeko.
Elektroforesis katodikoa edo kataforesia
Karrozeria polimerizazioz lehortzeko erretxinak eta pigmentu antikorrosiboak dituen bainu batetik pasatzen da. Prozesu honetan, ibilgailuak polo negatibo gisa jokatzen du; hau da, pintura-partikulak karrozerian itsatsita geratzen dira.
Geruzaren lodiera eta lehortzea
Lodiera aldakorra da, karrozeriak pintura-bainuan igarotako denboraren arabera:
- Normalean 18-20 mikra artean ibiltzen da.
- Denbora gehiago igarotzen dutenetan, 22-25 mikra artekoa da.
Bainutik ateratzean, karrozeria ur industrialarekin garbitzen da, pintura-hondarrak eta itsatsi ez diren partikulak kentzeko. Ondoren, beste garbiketa bat ematen zaio ur desionizatuarekin. Azkenik, labe batean geratzen da 10 minutuz, 170-180 ºC-ko tenperaturan.
Zigilatzea eta bestelako babesak
Karrozeria zigilatu eta hermetizatu egiten da, ura eta airea igaro ez daitezen. Ondoren, panel insonorizatzaile termosoldagarri batzuk ezartzen zaizkio ibilgailuaren lurrean, txaparen bibrazioak ekiditeko.
Bukatzeko, azpialderako produktu babesgarriak ematen zaizkio, grabillaren aurkakoa (antigravilla) esaterako, azpialdean hartxintxar metaketarik gerta ez dadin.
Aparejuaren aplikazioa
Aparejua eman baino lehen, karrozeria prestatzen da gaizki geratu diren guneak lixatuz. Lixatzeak sortu duen hautsa guztiz kendu behar da.
Ondoren, karrozeriari aparejua ematen zaio. Honek gainazala uniformeago utziko du, aurreko geruzatik isolatuta egongo da eta atxikipen ona emango dio. Sistema elektrostatiko baten bidez aplikatzen da: pintura polo positibo bihurtzen da eta karrozeria negatiboa denez, pintura-partikulak bertan ondo itsasten dira.
Lehortzea eta amaierako ikuskapena
Aparejua 140-160 ºC-tan dauden labeetan lehortzen da 20 minutuz. Akatsen bat badago, lixatu egiten da eta karrozeria arretaz begiratu behar da ondo geratu dela ziurtatzeko. Azkenik, aspirazio eta haizeztatze prozesua egiten da hauts guztia ken dadin.