Katabolismoa

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

3.2- Arnasketa zelularra: Karbono organikoaren erabateko oxidazioa, karbono dioxido bihurtu arte (atmosferara askatzen da).
3.2.1- GLUZIDOEN KATABOLISMOA:
a) Glukolisia (fase zitoplasmatikoa, anaerobioa).
b) Pirubatoaren dekarboxilazio oxidatiboa,
c) Krebs-en zikloa (matriz mitokondrialean),
d) Arnas katea edo elektroi katea.(Gandorretan eta F unitatetan)
3.2.2- LIPIDOEN KATABOLISMOA; kasu honetan, Gantz azidoen katabolismoa landuko dugu. Lynen-en helizea
3.2.3- PROTEINEEN KATABOLISMOA: laburtuta.
3.2.4- AZIDO NUKLEIKOEN KATABOLISMOA: laburtuta.

3.2.1- Gluzidoen katabolismoa:
1. Urratsa:
Glukolisia edo Embden-Meyerhoff-en bidea: Zitoplasman burutzen da; ez dugu oxigenorik behar.
Abiapuntua: Glukogenotik (Glukogeno fosforilasa entzimaren bitartez) alfa-D-Glukosa-6P unitateak lortzen ditugu. Hau da gure abiapuntua.
HelmugaPirubatoa, zitoplasman.
Mol bat glukosatik2 mol ATP ,2 mol NADH eta 2 mol Pirubato lortzen dira.
Gihar zelulen zitoplasman, oxigeno gabeziak daudenean, Pirubatoa Laktato bihurtzen da (hartzidura laktikoa, baldintza anaerobikoetan) eta zitoplasman pilatzen da; egoera honetan, ez gara pasako ondorengo faseetara eta laktatoaren metatzeak, nekea eragiten du eta gihar-errendimendua murrizten du.

Entradas relacionadas: