Keplerren Legeak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,12 KB

-Legeak enuntziatzea. Diagrama (marrazki) txiki bat egitea. Adierazi Eguzkiaren posizioa fokuetako batean, erradio-bektoreak estalitako azalerak, planetaren mugimenduaren abiadura posizioaren arabera… -Orbita zirkularra izateko beharrezko baldintzak kontuan hartuta, 3. legea frogatzea.

1. Orbitaren Legea

Planetek Eguzkiaren inguruan biraka ari dira orbita eliptikoak deskribatuz, eta Eguzkia elipsearen foku batean kokatuta dago.

Planetak Eguzkiraino duen distantzia minimoa🡪 perihelioa

Planetak Eguzkiraino duen distantzia maximoa🡪 afelioa

2. Azaleren Legea

Planeta batek Eguzkiarekin lotzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak ekortzen ditu denbora-tarte berdinetan. Planeta Eguzkitik urruti dagoenean bere abiadura motelagoa da, eta Eguzkitik hurbilago dagoenean bere abiadura bizkorragoa da. Lege hau ondorioztatzen da planeten momentu angeluarraren modulua kontserbatu egiten delako.

Marrazkian agertzen den “t” letra denbora tarte bat da. Demagun “t” egun bat dela. Marrazkian ikusten denez, planetak ez du beti distantzia berdina egiten, baina “A” azalera berdina zapaltzen du.

3. Lege Harmonikoa Edo Periodoena

Planeta bakoitzak orbita osatzeko behar duena periodoaren karratua orditako ardatzerdi handiaren (a1 eta a2) kuboarekiko proportzionala da

T2 =kr3

T: planetaren biraketa-periodoa

a: orbitaren ardatzerdi handiak (konstantea)

r: batez besteko distantzia edo erradioa)
Honek bi planeten periodoak erlazionatzen ditu, eguzkira distantziaren arabera, biak proportzionalak direlako: T1 eta T2 planeten periodoak badira, eta r1 eta r2 batazbesteko distantziak, bien arteko erlazioa honako hau da:

T2R3 = T2R3

GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGETIK ABIATUTA, 3. LEGEA FROGATU

Hau egiteko, suposatu behar da orbita zirkularra dela (ez eliptikoa)

Edozein satelitek, planeten inguruan, orbita zirkularretan deskribatzerakoan, ibilbidearekiko perpendikularra den indar baten eraginpean egon behar da. Indar honek, planetaren erakarpen grabitatorioa, azelerazio normal batez satelitearen abiaduraren norabidea eraldatzen du.

Entradas relacionadas: