Kexak, Lan Eskaintza eta Mesede Eskaera

Enviado por María y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB

KEXA ADIERAZI

Gutun honen bidez, nire kexa latzena adierazi nahiko nuke, ea zuk arazoa konpontzen laguntzen didazun.

Ez nago ezelan ere pozik zuen agentziaren bidez egindako bidaiarekin, 10 egun bertan pasatzeko.

Auzokoen izenean idazten dut. Egoera honek gainditzen gaituelako, eta jada nekatu gaude. Gure pazientzia agortu da.

Neurri gehiago hartu beharko liratekeela.

Ekainaren 1ean Llaneseko urbanizazio batean dagoen apartamentu bat alokatu genuen zuen agentzian, Kastilla deritzon kalean, abuztuaren lehen hamabostaldia bertan pasatzeko.

Zuen eskaintzaren arabera, bidaia oso ondo zegoen, hau da: izarretako 5 hotela, dena barne, programatutako irteerak, besteak beste. Hala ere, eskaintzan agertzen ziren baldintzak ez dira bete.

Zuen web orriko inprimakia bete eta posta elektronikoz bidali nuen, baina ez dut orduz geroztik berririk jaso.

Handik 3 egunera hasi nintzen arazoak izaten.

Baina hau nahikoa ez balitz...

Ez zen hemen bukatu guztia. Konturatu ziren arazo bat zegoela: izen bereko hotel batean.

Ez zen zuek esandako kategoriakoa.

Gure kexak hango arduradunari behin eta berriz azaldu genizkion, baina inork ez zuen ezer egin.

Zer egin dezaket orain? Noiz arte itxaron behar dut? Oporrak hartuko ditut datorren astean eta kanpoan egongo naiz hilabetez. Joan aurretik, ordea, arazo hau konpondu nahiko nuke. Arren, irtenbide bat bila dezazuen eskatzen dizuet. Eskerrik asko irakurtzen eman duzun denboragatik eta espero dut nire eskaera kontuan hartzea eta, besterik gabe, agurrik beroenak.

Ez dakit beste kexarik jaso duzuen ala ez, baina ez zaigu iruditzen bidaia bat antolatzeko modua denik hau. Horregatik, eskertuko nuke gertatukoari buruzko azalpen bat emango bazenidate/bazenigu. Bestela, neurri gogorrak hartuko ditut.


LANA AURKITU

Hil honen 9an argitaratu zen iragarkian eskaintzen zenuten irakasle lanposturako aurkeztu nahi dut neure burua, pertsona egokia naizela uste dut. Gutun honekin batera, nire curriculuma bidaltzen dizuet. Nolanahi, email honen bidez nire formazioa eta nire eskarmentua azalduko dizkizuet.

Marta deitzen naiz eta 23 urte ditut. EHUan ikasi dut, eta nire ikasketak orain dela bi urte amaitu nituen. Azken bi urte hauetan, nire ikasketak osatzeko Londresera joan nintzen master bat egitera.

Hezkuntza munduan 5 urte daramat, eta lan guztietan lan egiten dut. Horretaz gain, 2 urte pasatu ditut Londresen ikasten eta lan egiten. Beraz, primeran moldatzen naiz ingelesez hitz egiten.

Orain, langabezian nago. Horregatik, lana bilatzen ari naiz, eta zure eskaintza ezin hobea iruditu zait. Gogo handia daukat, horregatik prest nago edozertarako. Berdin zait: lan-jarduna, lan-ordutegia... ez daukat arazorik.

Lan baldintzei dagokienez, zein da lan egutegia? Eta lan ordutegia? Amaitzeko, eskarmentu handia daukat antzeko lanpostu batean. Horregatik zuen ikastolan lan egiteko hautaketa prozesuan parte hartu nahi nuke. Gainera, harreman berriak egin nahi nituzke.

Bueno, nahi baduzue, elkarrizketa bat izatea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko zuen arretagatik. Zuen berri laster izatea espero dut.

MESEDEA ESKATU

Email honen bidez nire arazoa adierazi nahiko nuke, ea zuk konpontzen didazun.

Nire identifikazioa bidaltzen dizut. Marta deitzen naiz eta 8. gelan egon nintzen ostiraletik 1etik igandera 3ra.

Hotelean ahaztu zitzaizkidala uste dut. Zelako desastrea!

Aurkituko bazenituzte, eskertuko nizuke lehenbailehen abisatzera, mesedez; edo hobeto, aurkituko bazenituzte nire etxera bidali. Nire helbidea erregistro-orrian dago. Nik bidalketa-kostua ordainduko dut. Baina, halabeharrez betaurrekoak agertuko ez badira, deitu iezadazue nire telefonora mesedez.

Espero dut nire arazoa kontuan hartzea. Zuen berri laster izatea. Mila esker zuen arretagatik.

Entradas relacionadas: