Kimikako Oinarrizko Kontzeptuak: Atomoak, Elementuak eta Loturak
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB
Kimikako Oinarrizko Kontzeptuak
Atomoa: Elkarrengandik bereizitako eta zatiezinak diren partikulak.
Elementuak: Atomo berdinak dituzten substantziak.
Konposatuak: Elementu desberdinetako atomo kopuru zehatzak elkartzen direnean eratzen direnak.
Partikula Subatomikoak
Elektroiak: Karga negatiboa eta masa oso txikia duten partikulak.
Protoiak: Karga positiboko partikulak, elektroiak baino handiagoak.
Neutroiak (N): Protoiaren masa berbera, baina ez karga elektrikorik.
Zenbaki Atomikoa eta Masa Zenbakia
Zenbaki atomikoa (Z): Elementu baten atomoen nukleoak duen protoi kopurua.
Masa zenbakia (A): Atomo baten nukleoan dauden protoi eta neutroi kopuruen batura. A = Z + N.
Isotopoak: Elementu beraren forma atomiko desberdinak, masa zenbaki berdinaz.
Orbital Atomikoa
Orbital atomikoa: Espazioaren eskualde bat, nukleoaren ingurukoa, non oso handia den energia-kantitate zehatz bat duen elektroi bat aurkitzeko probabilitatea.
Taula Periodikoa eta Lege Periodikoa
Taula periodikoa: Elementuak erlazionatzeko eta haien propietate eta portaera kimikoari buruzko informazio baliotsua lortzeko tresna.
Lege periodikoa: Elementuak zenbaki atomiko handiagoaren arabera ordenatzean, haien propietate fisiko eta kimiko ugari erregulartasun periodikoz aldatzen da.
Konfigurazio Elektronikoa
Konfigurazio edo egitura elektronikoa: Elementu baten atomoetako elektroiak maila, azpimaila eta orbitaletan nola dauden banatuta adierazten du, energia gutxienekoetatik energia gehienekoetara.
Periodoa: Periodo bakoitzeko elementuen konfigurazio elektronikoaren azken maila bat dator periodoaren zenbakiarekin, eta elementuak geroago ageri dira zenbat eta zenbaki atomiko handiagoa izan.
Lotura Kimikoak
Lotura kimikoa: Substantzien atomoak egonkor elkartuta egonarazten dituzten indarrak.
Lotura kobalentea: Elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dituzten atomoen elkarketa.
Lotura metalikoa: Metaletan ageri den erakarpen-indarra, zehazki elementu hauen artean: ioi positiboak eta ioi positibo horien inguruan higitzen diren balentzia-elektroiak.
Lotura ioikoa: Konposatu ioiko ioi positiboen eta ioi negatiboen artean ageri den erakarpen elektrostatikoa.
Balentzia ioikoa: Atomoek ioi bihurtzean hartzen duten karga elektrikoa.
Molekulen arteko indarrak: Substantzia kobalente molekularretako molekulen artean diharduten erakarpen-indarrak dira.