Kimikako Oinarrizko Legeak eta Disoluzioen Kontzeptuak
Clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,46 KB
Kimikako Oinarrizko Legeak
Masaren Kontserbazioaren Legea (Lavoisierren Legea)
Beste era batera esanda, erreaktiboen masen batura produktuen masen baturaren berdina da.
Proportzio Definituen Legea (Prousten Legea)
Bi elementu kimiko konbinatzen direnean konposatu bat emateko, beti masa finkoko proportzioan egiten dute.
Avogadroren Printzipioa
Edozein gasen bolumen berdinek, presio eta tenperatura berberetan neurtuz gero, molekula kopuru berbera dute.
Konbinazio-bolumenen Legea (Gay-Lussacen Legea)
Edozein erreakzio kimikotan bertan parte hartzen duten substantzia gaseoso guztien bolumenak, presio eta tenperatura baldintza beretan neurtuta, zenbaki oso sinpleen erlazioan daude.
Gasen Legeak
Boyle eta Mariotteren Legea
Tenperatura konstantean, gas kantitate jakin baten bolumena alderantziz proportzionala da gasaren presioarekiko.
Charlesen eta Gay-Lussacen 1. Legea
Tenperatura igotzen bada, bolumena ere handitu egingo da; eta, alderantziz.
Charlesen eta Gay-Lussacen 2. Legea (Gay-Lussacen Legea)
Bolumen konstantean, gas kantitate baten presioa zuzenki proportzionala da gasaren tenperatura absolutuarekiko.
Disoluzioak
Disoluzio baten osagaiak
- Solutua: disolbatzen dugun substantzia. Proportzio txikienean egon ohi da.
- Disolbatzailea: solutua disolbatzen den substantzia.
Disoluzio motak
- Disoluzio diluitua: solutuaren kantitatea disolbagarritasunetik oso urrun dagoen disoluzioa da.
- Disoluzio kontzentratua: solutuaren kantitatea disolbagarritasunetik oso gertu dagoen disoluzioa da.
- Disoluzio asea: solutu gehiago onartzen ez duen disoluzioa da.
- Disoluzio gainasea: onar dezakeen baino solutu gehiago duen disoluzioa da.
Kontzentrazio Unitateak
Masa Ehunekoa (%)
100 gramo disoluzioan dagoen solutuaren masa.
Kontzentrazioa g/L-tan
1 litro disoluzioan dagoen solutuaren masa adierazten du.
Molartasuna (M)
Disoluzioaren litro batek duen solutuaren mol kopurua adierazten du.
Molaltasuna (m)
Disolbatzaile kilogramo bakoitzeko dagoen solutuaren mol kopurua adierazten du.
Frakzio Molarra (X)
Osagai baten frakzio molarrak osagai horren mol kopuruaren eta disoluzio guztizko mol kopuruaren arteko erlazioa adierazten du.