Kimikaren Oinarriak: Materia eta Bere Propietateak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

Sistema Heterogeneoak

Sistema heterogeneoak osagai desberdinak dituzten nahasteak dira, eta haien propietateak ez dira berdinak puntu guztietan. Hauek dira banaketa metodo batzuk:

Imanazioa

Imanek substantzia magnetikoak erakartzeko ahalmenean oinarritzen da.

Sublimazioa

Substantzia bat egoera solidotik gasera zuzenki igarotzen da, likido egoeratik pasatu gabe.

Dekantazioa

Dekantazioa erabili ahal izateko, substantziak elkarrekin disolbaezinak eta dentsitate desberdinekoak izan behar dira.

Iragazpena

Nahaste baten osagairen bat disolbatzen ez denean erabil daiteke, solidoa likidotik banatzeko.

Sistema Homogeneoak

Sistema homogeneoek propietate berdinak dituzte puntu guztietan. Adibidez, kafea eta kafea azukrearekin homogeneoak dira, baina bigarrenak osagai bat gehiago du.

Kristalizazioa

Solido bat disoluzio batetik banatzea lortuko dugu. Likidoa galdu egiten da, lurrundu egiten delako, eta solidoa kristal moduan geratzen da.

Destilazioa

Bi irakite-puntuen arteko desberdintasunak 25-30 °C-koa izan behar du gutxienez. Nahasketa ontzi batean daukagunean, tenperatura 70 °C-ra iristen denean, likido bat lurruntzen hasten da. Lurruna igo egiten da, eta momentu horretan termometroak 70 °C inguru markatu ditu.

Lurruna hozkailura igotzen da. Hozkailuak hodi batetik pasatzen du lurruna. Hodiak lurruna ukitzean, hoztu egiten da eta likido bihurtzen da. Likidoa jaso egiten da eta beira-ontzi batean jasotzen da.

Termometroak 70 °C baino tenperatura altuagoa jasotzen hasten denean, sua itzaltzen da, lurruntzen jarraitu ez dezan.

Materia

Materia atomo eta molekulaz osatuta dago. Atomo eta molekula hauen erakarpen-indarra desberdina izan daiteke. Hiru egoeratan agertzen da:

Solidoa

  • Erakarpen-indarra handia da, eta atomoek eta molekulek posizio finkoa dute.

Likidoa

  • Erakarpen-indarrak txikiagoak dira. Bolumena mantentzen dute, baina forma ez.

Gasak

  • Erakarpen-indarra oso txikia da, eta bolumen aldakorra dute.

Atomoa

Atomoa neutroi, protoi eta elektroiez osatuta dago. Nukleo bat dute, protoiez eta neutroiez osatuta. Elektroiak inguruan, orbita ezagun batzuetan, biraka daude.

Protoi

  • Karga elektriko positiboa eta m.a.u. bateko masa.

Elektroi

  • Karga negatiboa dute eta masa 0 bezala hartzen da.

Neutroi

  • Kargarik ez dute eta m.a.u. bateko masa.

Ioiak

Atomo batek elektroiak irabazten edo galtzen dituenean, ioi bat dela esaten da. Bi mota daude:

Katioia

  • Atomo batek elektroiak galtzen dituenean, elektroi baino protoi gehiagorekin geratzen da. Beraz, karga positiboa geratzen da.

Anioia

  • Atomo batek elektroiak irabaztean, protoi baino elektroi gehiagorekin gelditzen dira, eta karga negatiboa daukate.

Isotopoak

Bi atomok elektroi eta protoi kantitate berdina, baina neutroi kantitate desberdina dutenean gertatzen da hori. Propietate desberdinak izatea esan nahi du, baina protoi berdinak dituenez, elementu berdina da.

Substantzia Hutsak

Substantzia hutsek bi ezaugarri nagusi dituzte:

  • Propietate berdinak puntu guztietan.
  • Ez da nahasketa bat.

Elektrolisia

Elektrolisiak elektrizitatearen bitartez substantziak deskonposatzen ditu. Hau lortzeko, deskonposatu nahi den konposatua likido egoeran edo disolbatuta egon behar da. Barruan, bi elektrodo sartzen dira. Eroale hauetatik elektrizitatea pasatzerakoan, ontzian daukagun konposatua osagai desberdinetan deskonposatu daiteke.

Entradas relacionadas: