Kirol Anitzak: Euskal Herrikoak eta Mundukoak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB
Eskupilota: Euskal Herriko Kirol Tradizionala
Eskupilota (edo, Euskal Herrikoak ez diren pilota jokoetatik bereizi behar bada, eusko pilota edo euskal pilota[1]) Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Oro har, bi edo lau pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko-eremutik kanpora bota gabe; lortzen ez duenak tantoa galduko du. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan:
- Pilotaleku mota: plaza hormagabea, horma bakarreko pilotalekua, trinketa, etab.
- Pilota zerekin jo behar den: esku hutsa, pala, xarea, etab.
Jokoaren helburua da aurkariari ahalik eta tanto gehien egitea.
Gimnastika: Indarra eta Dotoretasuna
Gimnastika jarduera eta kirol bat da, indarra, malgutasuna, zalutasuna, koordinazioa, oreka eta dotoretasuna eskatzen dituzten ariketak egitean datza. Nazioartean, gimnastikako kirol modalitate guztiak Gimnastikako Nazioarteko Federazioak gobernatzen ditu, eta estatu bakoitzean erakunde bat izaten da, nazioarteko federazio horretako kide dena. Antzinako Greziako Joko Olinpikoetan du jatorria.
Harri-jasotzea: Euskal Herriko Indar Proba
Harri-jasotzea harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da. Jarduera honetan dabilen kirolariari harri-jasotzaile deritzo. Jasotzen den harria lurrean egon behar da eta sorbaldaraino jaso behar da. Epaile bat izaten da txandari hasiera eta amaiera ematen diona, eta beste batek erabakitzen du jasoaldiak legezkoak izan diren edo ez.
Igeriketa: Uretako Kirola eta Haren Jatorria
Igeriketa pertsona bat uretan mugitzean datzan kirola da, lurra ukitu gabe. Nazioarteko Igeriketa Federazioak arautzen du. XIX. mendearen hasieran sortu zen Britainia Handian.
Izotz Hockeya: Abiadura eta Taktika Izotz Pistan
Izotz hockeya sei jokalariko bi talderen artean, izotz-pista batean eta irristailuen gainean jokatzen den kirola da. Kirol honetan, jokalariek puck izeneko kautxuzko disko bat gidatu behar dute jokalekuan barrena, stick izeneko makil luzeez baliaturik, jokaldiaren helburua aurkariaren atean diskoa sartzea izanik. Partida amaitzean, gol gehien sartu dituen taldeak irabazten du. Partida bakoitzak ordubete irauten du, hogei minutuko hiru zatitan jokatzen delarik. Jokalari aldaketak mugagabeak dira, eta partida gelditu gabe egiten dira.
Txapelketa Aipagarrienak
- National Hockey League (NHL): Kanadako eta AEBetako liga profesionala, munduko garrantzitsuena.
- Kontinental Hockey League (KHL): Errusian jokatzen da 2008tik.