Kirol entrenamenduaren printzipioak eta kualitate fisikoak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB

1. Funtsezko fisiko-kalitateak: indarra, abiadura, erresistentzia

Indarra: Esfortzu muskular baten bidez kanpoko erresistentzia bat mantentzeko, apartatzeko edo gainditzeko ahalmena. Indarra izan daiteke: egonkorra, mugikorra, motela, azkarra, lehergarria.

Abiadura: Denbora laburrenean erantzun bat bilatzeko edo garatzeko ahalmena. Abiadura izan daiteke: lekualdatzekoa, keinuzkoa, erreakziozkoa, buruzkoa.

Erresistentzia: Esfortzu bat ahalik eta denbora luzeenean mantentzeko ahalmena (aerobikoa / anaerobikoa).

2. Oinarri-efektuak: oinarrizko kualitate fisikoen faktoreak

Bi faktore multzo dira nagusi kualitate fisikoetan:

Barneko faktoreak

  • Arnas aparatua
  • Sistema kardiobaskularra
  • Nerbio sistema
  • Gihar sistema
  • Hezur sistema

Kanpoko faktoreak

  • Giroa
  • Elikadura
  • Herentzia

Bi faktore hauek eragin positiboa izango dute, zalantzarik gabe, kualitate fisikoen garapenean eta hobekuntzan. Esandako faktoreak hobetu daitezke, herentzia izan ezik.

4. Kirol entrenamenduaren printzipio nagusiak

4.1. Parte-hartze aktiboa eta kontzientea

Kirolariak prozesu guztiaren erdigunea izan behar duenez, berak parte-hartze aktiboa izatea ezinbestekoa da. Kirolariaren eta entrenatzailearen arteko harremana errespetuzkoa eta lagunartekoa izan behar da.

Harreman finko hau elkar informatzean eta elkarren arteko programaketan oinarritu behar da. Horren barnean izan daitezke:

  • Bien arteko edo taldeko kideekin helburuak argi zehaztea.
  • Entrenamendu prozesuko saio eta aktibitate zehatz bakoitzaren zergatia ezagutzea.
  • Entrenamendu eta txapelketako emaitzak ezagutzea. Kirolariak bere lorpen-mailak ezagutu behar ditu eta behin eta berriz, lortu nahi denaren eta lortutakoaren erreferentziak izan behar ditu.

Entrenamenduaren printzipio nagusiak

Entrenamendu batek emaitza egokiak emateko arau edo printzipio batzuk bete behar ditu. Hona hemen printzipio nagusiak:

Alde anitzetako printzipioa (multilateral)

  • Entrenatzen hasten garen lehenengo urteetan entrenamendua orokorragoa izan behar du, gaitasun guztiak modu orokorrean garatuz. Urteekin espezializatzen joango gara, norberaren kirol eta espezialitatera egokituz.

Progresio printzipioa

  • Entrenamenduak sinple eta errazetatik hasi behar du, eta geroago konplexuagoetarako pasatu. Kirolariaren errendimendua hobetzen doan heinean, entrenamenduaren karga progresiboki handitu behar da: hasieran bolumenari eman garrantzia eta ondoren intentsitateari. Kargaren handitze hau modu progresibo eta lasai batez egin behar da, ez modu bortitzean.

Atseden printzipioa

  • Entrenatzea bezain garrantzitsua da haren ondorengo atsedena; atseden egokia gabe ez dago hobekuntzarik.

Jarraikortasun printzipioa

  • Entrenamendua eraginkorra izan dadin saioak jarraituak izan behar dira. Denbora luzez entrenatu ezeak ordura arte lortutako maila gutxitzea dakar. Ez du zentzurik egun batean entrenatzea eta hurrengoa hamabost egun barru egitea.

Banakotasun printzipioa

  • Kirolari bakoitzak berezko ezaugarriak ditu; beraz, entrenamendua bere ezaugarrietara egokitu behar da. Horrela, entrenamendu bera ez litzateke baliagarria izango bi kirolari ezberdinetarako.

Aldaera (Aldakortasun) printzipioa

  • Entrenamendurako aukeratzen ditugun ariketak ezberdinak izan behar dira, monotonian erori ez gaitezen. Helburu berdin bat lortzeko lan mota ezberdinak erabili eta tartekatu ditzakegu.

4.1 atalean eta hemen jasotako printzipioak praktikan jartzeak entrenamenduaren kalitatea handitzen lagunduko du, kirolariaren errendimendua eta osasuna hobetuz.

Entradas relacionadas: