Kirol Hastapena: Ereduak eta Joko Aurrekoak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Kirol aurreko jokoak: Definizioa eta motak

Definizioa: Egitura eta funtzionalitate konplexutasun handiko beste joko batzuen moldaketa suposatzen duten jarduera ludikoak.

Motak

  1. Era jolastuak: Jarduera ludiko analitikoak, erronka edo lehiaketa osagai batekin.
  2. Joko murriztuak: Baliabide didaktikoak, kide kopuruan edo zelaiko neurrietan murrizketetan oinarrituak.
  3. Joko moldatuak: Alderdi taktikoen trataeran aparteko indarra jartzen dute.
  4. Minikirolak: Kirol instituzionalizatuen moldaketa formalak.

Kirol aurreko jokoen funtzioa irakaskuntza ereduetan

Kirol hastapenerako bi eredu nagusi daude:

1. Eredu tradizionala

Honen barnean, metodo analitikoa, pasiboa, mekanizista, direktiboa, intuitiboa eta asoziazionista daude. Errepikapenen bidez ikastean datza.

Ezaugarriak

  • Zailtasun eta konplexutasun progresiboan doazen ariketa isolatuen errepikapena.
  • Trebetasunak zati desberdinetan banatu eta hauek modu sekuentzialean erakutsi.
  • Instrukzio zuzena.

Kritikak

  • Partaideek motibazioa galtzea.
  • Keinu teknikoak noiz eta zergatik erabiltzen direnaren kontzientzia galtzea.

2. Eredu alternatiboak

Honen barnean, metodo globala, sintetikoa, estrukturalista, egoeren pedagogia edo aurkikuntzaren pedagogia daude.

Ezaugarriak

  • Norbanakoa orokorretik partikularrera doa, zehaztu gabekotik zehatzera.
  • Jokoa unitate funtzionaletan eta printzipio taktikoetan zatitzen da, bilaketaren bidezko ikaskuntza sustatuz.
  • Ereduaren aplikazioak eragin zuzena du ezagutzaren eta sormenaren garapenean.

Eredu alternatiboen oinarri teoriko-praktikoak

  1. Irakaskuntza taktikatik teknikara doa; beraz, teknika garrantzitsua izaten jarraitzen du, beharrizan batekin datorrenean.
  2. Trebetasun teknikoak jokoaren testuinguruan jasotzen dira.
  3. Transferentziaren nozioak zuzentzen du ikaskuntza. Joera alternatiboek ondorengo irizpideak hartzen dituzte kontuan:
    • Kirol orientabidea.
    • Prozesuan printzipio taktikoen garrantzia.

Irakaskuntza ereduak

  • Eredu bertikala: Kirol bakarreko hastapena lantzen da, aukeratutako kirolaren edo joko sinplifikatuen arteko transferentzia positiboa dagoela sinetsita.
  • Eredu horizontala: Printzipio taktiko eta egituraketa antzekotasunak dituzten kirolen eta planteamendurako jokoen arteko transferentzia positiboa. Bi bertsio ditu (eredu estrukturala, "ulerkorra").

Entradas relacionadas: