Klasizismoa Musikan: Ezaugarriak, Formak eta Konpositore Nagusiak

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB

1. Musika Klasikoaren Ezaugarri Formalak

1.1. Baliabide Berriak

Doinu nagusiaren helburua simetria lortzea eta aldizkakoa izatea zen. Erritmo kontraste handirik ez zegoen eta hizkuntza tonala zen, hau da, tonuan hierarkia zegoen. Obraren hasiera eta amaierak egonkorrak ziren, baina erdian tentsioa zegoen. Betegarri harmonikoa erabiltzen zen, Alberti baxuarekin eta azkenean baxu jarraituarekin.

1.2. Musika Tresnak

Klabezina baztertu zen, baxu jarraitua ez zelako erabiltzen, eta instrumentuen arteko lotura tronpek egingo zuten. Klarineteek garrantzia hartu zuten, baina garrantzi handia pianoak hartu zuen.

1.3. Orkestra

Baxu jarraitua eta klabezina kendu zituzten, tronpak eta klarineteak sartu, eta harizko instrumentuen kopurua handitu.

2. Instrumentutarako Forma Musikalak

Perfekzioa eta arauak zorrotz errespetatzen ziren.

2.1. Sonata

Hiru edo lau mugimenduko konposizioak izaten ziren, eta mugimendu bakoitzak hiru zati ditu:

  1. Gaiaren aurkezpena (sonataren eskema)
  2. Garapena
  3. Berraurkezpena

2.2. Sinfonia

Orkestrarako sonata handia da. Konposatzen hasi zirenak Bach eta San Martini izan ziren. Beren mugimenduetan sonataren eskema aplikatzen zen.

2.3. Ondoriozko Formak

Instrumentu kopuruaren arabera izena aldatzen zaie: duo, trio, kuarteto.

3. Ahotsetarako Musika: Opera

Berrikuntza ikaragarriak egon ziren, Mozart eta Gluck bideratuta. Gehiegizko apaindurak kendu eta arien gehiegizko erabilera murriztu zen, eta koruaren erabilera aldatu zuten, eginkizun dramatikoa emanez. Libretoa ere berritu zuten.

3.1. Christoph Gluck

Alemaniakoa zen, baina Frantzian ikasi zuen. Barrokotik Klasizismora trantsizioa egin zuen operan.

4. Klasizismoko Sortzaileak

4.1. Joseph Haydn

Austrian jaio zen eta sinfonia eta harizko kuartetoa sortu zituen. Bere lanen ezaugarriak joera aristokratikoa eta doinu herrikoietan inspiratzea ziren. Sinfonia asko konposatu zituen, baina bestelako lanak ere bai.

4.2. Wolfgang Amadeus Mozart

Salzburgon jaiotako haur prodijioa izan zen, baina bizitza laburrekoa. Historiako musikagilerik onenetakoa izan zen.

4.2.1. Musika Instrumentala

Perfekzio handia zuen eta guztira 41 sinfonia konposatu zituen. Kontzertu eta kuarteto asko konposatu zituen.

4.2.2. Ahotserako Musika: Opera

Operaren bilakaeran, Mozartek urrats handia eman zuen, XVIII. mendeko onenetarikoak izan zen. Horrez gain, estilo berriak sortu zituen, Frantzia, Italia eta Alemaniako joerak bildu zituen. Mota guztiak landu zituen, dramatikoa, komikoa, esaterako Txirula Magikoa.

4.2.3. Lan Erlijiosoak

Kalitate handikoak: Koroazio Meza eta Requiem.

4.3. Ludwig van Beethoven

Bonneko giro pobreetan jaiotako musikagile handienetako bat izan da. Ikasketak egitea lortu zituen. 11 urterekin pianista izan zen, zientziak eta Frantziako Iraultza ziren bere interesak unibertsitatean. Haydnen ikaslea izan zen. Izaera kaskarra zuen, bere gorreria eta zituen ezbeharrengatik. Hil zenean mundu osoan miresten zuten, beraz oso ezaguna zen.

4.3.1. Ezaugarri Musikalak

Klasizismotik Erromantizismora igaro zen, eta ondorengo musikagileetan eragin handia izan zuen. Bere ibilbidea hiru etapatan bana daiteke:

  • 1800 arte: Klasizismoa
  • 1800-1815: Klasikotik Erromantizismora trantsizioa
  • Hil arte: Erromantikoa

4.3.2. Ekarpenak

  • Musikari garrantzia ematea lortu zuen.
  • Artista erromantikoa eredu bihurtu zen.
  • Sinfonia gailurrera eraman zuen.
  • Musika ulertzeko modua aldatu zuen: sentimenduak adierazi behar ziren, ez soilik konposatu.

5. Klasizismoa Euskal Herrian: Juan Crisóstomo Arriaga

Bilbon jaio zen, eta oso gazte hil zen Parisen. Haur prodijioa izan zen. Hizkuntza musikal klasikoa erabili zuen.

Entradas relacionadas: