Klasizismoko Musikaren Ezaugarriak, Formak eta Konpositoreak

Clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB

Klasizismoko Musikaren Ezaugarriak

  • Musika alaia, ederra eta distiratsua.
  • Doinuaren simetria, oreka eta erregulartasuna bilatzen ditu.
  • Kontraste handirik gabeko musika da (Barrokoarekin alderatuta); erritmo aldaketak leunak dira.
  • Doinua da nagusi, simetria bilatuz.
  • Hasiera eta amaiera egonkorrak eta argiak dira; erdiko zatietan tentsioa handitzen da.
  • Klabezina baztertu eta pianoak garrantzi handia hartu zuen.
  • Operak berrikuntza handiak izan zituen: libretoan oinarritzea, koruaren rol dramatikoagoa, oberturaren garrantzia...
  • Orkestrak hazkunde nabarmena izan zuen: hari-instrumentuak ugaritu eta tronpa eta klarinetea gehitu ziren.
  • Hizkuntza tonala erabiltzen da, tonuen hierarkia nabarmenduz.
  • Betegarri harmonikoa erabiltzen da.
  • Alberti baxua erabiltzen da: akordeen notak banatu eta erregularki errepikatzen dira.
  • Baxu jarraitua erabiltzen da.
  • Doinua periodikoa da, sarri 8 edo 6 konpasetan egituratua.

Sonata Forma Klasikoa

Barrokoan sortutako forma hau Klasizismoan eraldatu zen, musikagileentzako egitura zorrotz bihurtuz. Hiru edo lau aldi edo zati izan ditzake. Sonata klasikoak lau mugimendu nagusi ditu:

  1. Allegro: Sonata eskema jarraitzen du.
  2. Adagio: Motelagoa eta lirikoagoa.
  3. Minueto edo Scherzo: Dantza erritmoa edo izaera jostaria.
  4. Amaiera (Allegro edo Rondo): Bizia eta biribila.

Sonata Eskema (Lehen Mugimendua - Allegro)

Hiru zati nagusi ditu:

  • A - Azalpena:
    • a. Sarrera (aukerazkoa)
    • b. Lehen gaia (tonu nagusian)
    • c. Zubia (modulatzailea)
    • d. Bigarren gaia (inguruko tonu batean)
  • B - Garapena: Gaien garapen modulatzailea, tentsio handieneko zatia.
  • A' - Berrazalpena:
    • a'. Lehen gaia (tonu nagusian)
    • b'. Zubia (moldatua)
    • c'. Bigarren gaia (tonu nagusian)
    • d. Koda (aukerazkoa, amaiera indartzeko)

A eta A' zatiak lasaiagoak dira; B zatia, dramatikoagoa.

Sinfonia Klasikoa

Orkestra handiarentzat idatzitako musika lana da, orokorrean sonata formaren egitura jarraitzen duena. Kontzertuek normalean hiru mugimendu dituzten bitartean, sinfoniak, sonatak bezala, lau izan ohi ditu.

Salbuespen ospetsu bat Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia da, bost mugimendu baititu, azkenengoan korua gehituz.

Sinfoniaren jatorrian operaren obertura (hiru mugimendukoa) eta Italian, Berlinen, Vienan eta Mannheimen egindako esperimentu instrumentalak daude. Hiri hauek sonata eta sinfoniaren gune nagusi bihurtu ziren 1750etik aurrera. Lehen sinfonisten artean Giovanni Sammartini eta Johann Christian Bach nabarmentzen dira.

XVIII. mendeko sinfonia tipikoak lau aldi zituen:

  1. Allegro (askotan sonata eskema jarraituz)
  2. Adagio edo Andante (motela)
  3. Minueto edo Scherzo (dantza edo izaera jostaria)
  4. Allegro finale edo Rondo (bizia)

Mozart eta Beethoven: Konparaketa

Mozart (1756-1791) konpositore austriarra izan zen; Beethoven (1770-1827), alemaniarra.

  • Biak oso adimentsuak eta berritzaileak izan ziren.
  • Mozart-en musika jotzeko errazagoa kontsideratzen da; Beethovenena, berriz, indartsuagoa eta konplexuagoa.
  • Mozart-en musika atsegina eta orekatua da; Beethovenena, kontrastatuagoa eta irregularragoa.
  • Mozart-en estiloa alaia eta argitsua da; Beethovenenean, aldiz, malenkonia, bakardadea eta atsekabea antzeman daitezke, batez ere bere azken lanetan.
  • Mozart-en estiloa inspirazioaren eta bizimoduaren isla gisa ikusten da; Beethovenena, zorrotza, ordenatua, baina baita emozionalki sakona ere.
  • Mozart-ek opera ugari konposatu zituen; Beethovenek, bakarra (Fidelio).
  • Mozart operan nabarmendu zen bereziki; Beethoven, sinfonian eta sonatan.

Entradas relacionadas: