Klima Aldaketa Eragiten Duten Faktoreak eta Lurraren Sorrera
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,16 KB
Klima Aldaketan Eragina Duten Faktoreak
Berotegi-efektua: Metanoak, karbono dioxidoak eta ur-lurrunak, besteak beste, eguzki-erradiazioaren beroa atxikitzen dute.
Albedo-efektua: Kolore argiko azalek eguzki-argia islatu, eta atmosfera hozten dute. Elur- eta izotz-estalkiak eragiten dute gehienbat, eta hodeiek eta atmosferako hautsak neurri txikiagoan.
Eguzki-jardueraren aldaketak: Eguzkiaren erradiazioaren intentsitateak gorabeherak izaten ditu aldi luzeetan zehar, eta horrek klimari eragiten dio.
Kontinenteen eta itsaslasterren banaketa: Masa kontinental handiek mesede egiten diote antizikloi egonkorren eraketari; hau da, klima lehorreko egoerari. Kontinenteen kokapenaren mende dauden itsaslasterrek, aldiz, beroa garraiatzen dute latitude batzuetatik besteetara.
Milankovitch zikloak: Lurraren orbitaren forma eta errotazio-ardatzaren inklinazioa aldatuz doaz 40.000tik 400.000 urtera bitarteko zikloetan. Faktore horien konbinazio batek edo beste batek eskualde polarren berokuntza handitu edo txikitu egin dezake.
Lurraren Sorrera
Duela 14.000 milioi urte, gure galaxian gas eta hauts kosmikoz osatutako nebulosa batetik sortzen hasi zen. Horrela, hauts partikula eta gas-kantitate handiak kontzentratzen, berotzen eta biraketa-higiduran hartzen hasi ziren. Ehun mila urte geroago gas masa gehiena zentroaren inguruan bildu zen eta horrela protoeguzkia osatu zen eta gainerako gasek inguruan disko protoplanetarioa eratu zuten.
Disko protoplanetarioan zeuden partikula txikiek elkarri eransteko joera zuten. Prozesu horri esker lehen materia-metaketak eratu ziren. Geroago astro txikiak elkarrekin talka egiten hasi ziren, gero eta astro handiagoak eta grabitazio-indar handiagoak osatuz. Akrezio-prozesu horren bidez planetesimalak eta beranduago planetak eratu ziren, haien artean, gure Lurra.
Bitartean nebulosaren erdian, nukleoa 11 milioi graduko tenperaturara heldu zen, eta erreakzio nuklearrak hasi ziren. Hidrogenoa helio bihurtu zen; prozesu horretan energia-kantitate handiak askatu ziren, erradiazioak igorri eta Eguzki izarra sortu zen.