Klima eta Eguraldia: Klimatologiaren eta Meteorologiaren Oinarriak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

KLIMA

Atmosferak leku jakin batean duen bataz besteko egoera da. Beraz eguraldiak baino ezaugarri egonkorragoak ditu. Gutxienez hogeita hamar urte eman behar dira behaketak egiten. Klima aztertzen duen zientziari klimatologia deritzo.

EGURALDIA

Eguraldi atmosferikoa atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da, oso aldakorra da. Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia.

EL NIÑO

Fenomeno atmosferiko bat da. Ekuatore inguruko Ozeano Bareko itsasoa eta atmosferaren sistema globalean gertatzen den alterazioa da.

PREZIPITAZIO OROGRAFIKOAK

Euri orografikoa aire heze zutabe baten igoerak, oztopo orografiko batekin, mendiak kasu, topo egin ondoren eragiten duen euria da.

FOENH EFEKTUA

Mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta lehortu den haizea da. Haize behean jadanik lehortuta dagoen airea jaisten da eta honek presio atmosferikoa eta tenperatura handitzen ditu.

ZORROTADA KORRONTEA

Espainia inguru epelean dago eta bertan, zirkulazio atmosferikoa, altueran zorrotada korrontea jet stream delakoa zehazten du. Haize indartsua da, egitura tubularra du eta M-E norabidean mugitzen da.

PRESIO ATMOSFERIKOA

Aireak azalerako unitate bakoitzeko pisu bat eragiten du, atmosferan kokatutako gorputz guztiengan. Pisu horri presio atmosferikoa deitzen zaio.

ISOBARA

Presio atmosferiko bereko lurrazaleko puntuak lotzen dituen lerroa da. Bereziki mapa meteorologikoetan azaltzen dira.

ANTIZIKLOIA

Inguruko presio atmosferikoa baino handiagoa duen gunea da, haren inguruan haizea biraka mugitzen da.

DEPRESIOAK

Meteorologian ingurunearekin alderatuz, presio atmosferiko apala duen eremua da.

TENPERATURA BITARTEA

Hilabeterik beroeneko batez besteko tenperaturaren eta hotzenekoaren arteko aldea da.

INBERTSIO TERMIKOA

Egoera atmosferiko anomalo bat da, airearen tenperatura lurrean altueran baino hotzagoa izateak eragina. Neguan gertatu ohi da.

TANTA-HOTZA

Europako hegoaldeko herrialdeek, Mediterraneo itsasora jotzen dutenek, tanta hotza izeneko fenomeno atmosferikoaren eragina jasaten dute. Udaren bukaeran eta udazkenaren hasieran izaten da tanta hotza gertatzeko arriskurik handiena.

HARRO HODROGRAFIKOA

Ur eremu bat da, non eruritik, elurretik datorren ura maldan behera ibai edo beste ur multzo berera isurtzen den.

EMARIA

Ibai batean isurtzen duen likido-kantitatea da.

IBAI ERREGIMENA

Ibai baten emariak urtaroaren arabera egite duen aldaketa da.

Entradas relacionadas: