Klima eta Geografia: Mendiko, Kanarietako Klima eta Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,72 KB
Mendiko Klima
Inguruak 1.000 metroko altitudetik gorako lurraldeak hartzen ditu. Klima honen ezaugarriak altuerak zehazten ditu: gora egin ahala, prezipitazioak gora eta tenperaturak behera egiten dute.
Prezipitazioak
Oso ugariak dira: urtean 1.000 mm-tik gorakoak.
Tenperaturak
Urteko batez bestekoa txikia da, eta neguak hotzak dira. Hori dela eta, elur itxurako prezipitazioak ugariak dira.
Aldakiak
- Klima ozeanikoaren inguruko mendietan: Ez dago hilabete lehorrik eta udak freskoak izaten dira.
- Inguru mediterraneoko mendietan: Prezipitazioek behera egiten dute udan, eta horren eraginez, hilabete bat edo bi lehorrak izaten dira. Udako tenperatura handiagoa da.
Kanarietako Klima
Klima subtropikala da. Zenbait faktore daude:
Hegoaldean daude:
Tropikotik eta Afrikako kostaldetik hurbil, askotariko eraginak jasotzen dituzte. Azoreetako antizikloia eta ipar-ekialdeko haize alisioa dira nagusi. Azken horrek tenperatura leunak eragiten ditu urte osoan. Antizikloia mugitzen denean, neguan borraska atlantikoak eta udan Saharako airea sartzen dira.
Kanarietako korronte hotzak:
Uharteen eta Afrika kontinentearen artean kokatuak, azaleko urak hozten ditu, latitudeari dagokiona baino gehiago, eta horren eraginez, udan aireak egonkortasun handiagoa du.
Erreliebearen eraginez:
Tenperaturak behera egiten du, eta haize alisioaren haizealdeko hegaletan prezipitazio ugari eta laino ugari eragiten ditu. Faktore horien eraginez, klimak ezaugarri hauek ditu:
- Beheko inguruetan: Prezipitazioak oso urriak dira. Mendebaldeko uharteetan, klima subdesertikoa; eta Lanzaroten, Fuerteventuran eta Kanaria Handiko behe-lurretan, basamortuko klima. Maximo erlatiboa neguan gertatzen da. Tenperatura beroak urte osoan. Beraz, bitarte termikoa oso txikia da.
- Erdiko eta goiko inguruetan: Prezipitazioak ugariagoak dira, eta 1.000 mm-ra iritsi daitezke haize alisioaren haizealdeko hegaletan. Tenperaturek, aldiz, behera egiten dute.
Kontzeptuak
- Mendigune zahar edo Antzinako mendigunea
- Hertziniar orogeniak sortutako erliebeak dira, antzinako plakak deformatu edo makurtzerakoan sortuak, gero higadurak suntsitu zituenak eta Alpetar orogeniak altxatu eta gaztetu zituenak. Adibidez: Leongo mendiak, Sistema Zentrala.
- Tolestura mendikatea
- Mendikate gazteak dira, Aro Tertziarioan Orogenia Alpetarraren mugimendu orogenikoek sortutakoak, geosinklinal batean Sekundarioan zehar pilatutako sedimentuak (malguak) tolestean.
- Arro sedimentarioa
- Zonalde hondoratua da (gainazaleko bloke bat hondoratzeagatik), inguruko erliebeetatik higadurak sortutako sedimentuz betetzen doana.
- Desertifikazioa
- Basamortutze edo desertifikazioa esaten zaio kausa desberdinengatik toki batean, printzipioz basamortuko ezaugarriak ez dituena, landaredia eta lurzorua, basamortu ezaugarriak izateraino, gutxitzeko prozesuari. Basamortutzearen eragilea naturala zein gizakiaren jarduera izan daiteke. Baina faktore garrantzitsuena basoen gutxitzea edo desagerpena da. Penintsulan basamortutze prozesu oso handian dagoen lurraldea Hego-ekialdean, Almeria eta Murtzia, aurkitzen da. Mesetatik eta Ebroko haranetik ere badaude idortasun handiko lurraldeak eta basamortutze arriskuan daudenak. Basamortuak hedatzen ari dira eta gero eta lurraren azalera handiagoa estaltzen dute.
- Modelatu karstikoa
- Kareharria kaltzio-karbonato proportzio handia duen harri sedimentarioa da. Bestetik, konposatu kimiko hau erraz disolbatzen da gas karbonikoz kargatutako uretan; horrela, uraren erasoak eragin nabarmena du kareharrian, kareharria higatu eta modelatu egiten baita disolbatzearen ondorioz.
- Arro hidrografikoa
- Ibai batek elikatzen duen espazio geografikoa da, ibai horretara espazio geografiko horren ibai eta errekatxo guztiek euren ura eramaten baitute. Beste modu batean esanda, ibai batek bere sare hidrografikoarekin prezipitazioen uraz drainatzen duen espazio geografikoa.
- Uren banalerroa
- Ibai arro edo arro hidrografiko bat mugatzen duten gailur garrantzitsuenetik pasatzen den ustezko marra da, beste arroetatik bereizten duena. Alboko marrazkian irudikatuta dago. Gailur horietan erortzen diren prezipitazioak, batzuk arro batera joango dira, beste batzuk kontrako isurialdera, beste arroko ibai batera.
- Landaredi potentziala
- Lurralde bateko landaredi potentziala gizakien inolako jarduerarik gabe garatuko zen landarediari esaten zaio. Landaredi potentzial hori lehenengo eta behin klimagatik baldintzatuta dago, batez ere prezipitazioen eta tenperaturen erregimenagatik, eta bigarren lekuan lurzoruaren ezaugarriengatik.
- Ekintza-guneak (Antizikloi eta Borraska)
- Ekintza-guneak motelki mugitzen diren presio altuen edo baxuen sistema handiak dira. Ekintza-guneak eguraldi mota desberdinen arduradunak dira.
- Antizikloia: Presio txikiko guneek inguratuta dagoen presio handiko gunea da. Normalean 1.013 milibaretik gora jotzen duen presio gunea da, eta haizea erlojuaren orratzen noranzkoan biraka dabil inguruan, atmosferaren beheko geruzetarantz joz. Giro egonkorra ekarri ohi du: eguzkitsua, lehorra, beroa udan eta hotza neguan. (Adibidez: Azoreetako Antizikloia).
- Borraska: Depresio edo zikloia presio handiko guneek inguratuta dagoen presio txikiko gunea da. Normalean 1.013 milibaretik behera jotzen duen presio gunea da, eta haizea haren inguruan biraka dabil, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan. Atmosferaren goiko geruzetarantz jotzen du. Giro ezegonkorra ekarri ohi du: hodeitsua eta euritsua sarri askotan. Fronte Polarrarekin datozenak.