Klima eta Landaretza: Oinarriak eta Eskualdeak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,56 KB

Klima

Klima denbora-tarte luze batez munduko leku edo eskualde jakin batean egiaztatu diren ohiko baldintza atmosferikoen segida da. Gutxienez hiru hamarkadatan bildutako ezaugarri atmosferiko batzuen –batez ere tenperatura eta prezipitazioak– azterketa estatistikoan datza.

Klimaren elementuak

Lurralde jakin batean nolako klima dagoen jakiteko, haren ezaugarriei erreparatzen diegu:

  • Tenperaturak: Atmosferako aireak zenbateko beroa duen adierazten du.
  • Prezipitazioa: Lurraren gainazalera erortzen den atmosferako ura da, euri, txingor edo elur bihurturik.
  • Presio atmosferikoa: Atmosferako aireak leku batean duen pisua da. Itsas mailan 1013 milibarekoa da.

Presio guneak

  • Goi-presioko gunea (Antizikloia): 1013 milibarekoa baino handiagoko gunea da. Eguraldi lehorra eta egonkorra eragiten du.
  • Behe-presioko gunea (Depresioa): 1013 milibarekoa baino txikiagoko gunea da. Eguraldi ezegonkorra eta euritsua dakar.
  • Haizea: Han-hemenka dabilen airea da, presio atmosferikoaren aldeen ondorioz sortzen da. Goi-presioko guneetatik behe-presiokoetara joaten da beti. Guneen arteko presioaren aldea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta indartsuago ibiliko da haizea.

Oharra: Edozein klima deskribatzeko, batez ere tenperaturari eta prezipitazioei erreparatuko diegu.

Ekintza-guneak

Ekintza-guneak aire masak sortzen direneko guneak dira. Gune hauek urtaroen arabera mugitzen diren behe- eta goi-presioko guneek osatzen dituzte, eta lurralde bateko kliman eragina dute. Esate baterako, Espainiako kliman eragina duen Azoreetako antizikloiak udan eragin handia dauka, eta udazkenean edota neguan hegoaldera doa, haren eragina desagertuz.

Klimaren faktoreak

Lurralde bateko klima hainbat faktoreren arteko elkarrekintzaren emaitza da:

  • Latitudea: Lurraren edozein lekuren eta ekuatorearen arteko distantzia da. Distantzia horren arabera eguzki-izpiak ez dira latitude guztietara berdin iristen:
    • Ekuatoretik gertu eguzki-izpiek perpendikularki jotzen dutenez, tenperatura altuagoak dira, ura gehiago lurruntzen da eta prezipitazioak ugariagoak izan daitezke.
    • Latitudea handitu ahala, eguzki-izpien inklinazioa handituz doa eta izpiak azalera zabalagoan banatzen direnez, tenperaturak baxuagoak dira.
  • Altitudea: Tenperaturek behera egiten dute eta prezipitazioak ugaritu egiten dira. Horregatik, klima-zona eta latitude berean dauden bi lekuk klima desberdinak izan ditzakete: nolako altitudea, halako klima.
  • Erliebea: Zenbait erliebe-formek eragina dute.
  • Itsasoaren eragina: Itsasoak tenperaturak leuntzen ditu eta hezetasun-iturria da. Horregatik, klima-zona eta latitude berean dauden bi lekuk klima desberdinak izan ditzakete, kostaldetik gertu edo urrun dauden kontuan hartuta.

Ariketak eta arrazoibideak

a) Burgosko landaretza

Burgosko landaretza ez da termofiloa izango, termofiloak hotza nekez jasaten duten landareak direlako eta Burgosko klima mediterranear kontinentalizatua denez, neguko tenperaturak oso hotzak dira. Burgosko landaretza bai izango da higrofiloa, higrofiloak hezetasuna atsegin duten landareak direlako eta Burgosko klima hezetasun handikoa da, batez ere udazkenean eta neguan.

b) Murtziako landaretza

Murtziako landaretza xerofiloa izango da, xerofiloak lehortasunari aurre egiten dakiten landareak direlako eta Murtziako klima erdi-elkorra denez, oso lehorra da. Baina Murtziako landaretza ez da kriofiloa izango, kriofiloak hotzari aurre egiten dakiten landareak direlako eta Murtzian ez duelako hotz handirik egiten.

d) Landaretza (Taularen arabera)

Landaretza ez da xerofiloa izango, taulan agertzen den klima oso euritsua delako (1727 mm-ko balio osoa) eta xerofiloak lehortasunari aurre egiten dioten landareak direlako. Taulan agertzen den landaretza ez da termofiloa izango, taularen batez besteko tenperatura 7,3 °C-koa delako eta termofiloak hotza nekez jasaten duten landareak direlako.

3. Definitu edota arrazoitu

a) Angioak gune ozeanikoko landaretza arrunta dira? (Arrazoitu erantzuna)

Angioak ez dira gune ozeanikoko landaretza arrunta izango. Angioak eskualde mediterraneoan dauden paisaiak dira. Eremu mediterranear horrek gizakiaren eragin handia (nekazaritza, abeltzaintza, suteak) ezagutu duenez, angioak bezalako paisaiak ikusten dira.

b) Pagoak espezie endemikoak dira? (Arrazoitu erantzuna)

Pagoak ez dira espezie endemikoak. Endemismoa munduko leku jakin batean bakarrik dagoen animali- edo landare-espezie bati deitzeko erabiltzen den terminoa delako eta pagoak munduko zenbait lekutan daudelako (adibidez, eskualde ozeanikoan edo eurosiberiarrean). Endemismoa uharteetan edota mendiguneetan ohikoa da, adibidez, Kanarietako dragoa.

c) Landaretza potentziala

(Ikusi definizioa Landaretza atalean)

d) Basamortutzea

(Ikusi definizioa Azken Definizioak atalean)

Euskal Herriko eta Espainiako klimak

Mediterranearra

  • Tenperaturak: Negu epelak eta uda beroak ditu.
  • Prezipitazioak: Ez da klima euritsua; 400 mm eta 600 mm arteko prezipitazioak. Maximoak udaberrian eta udazkenean izan ohi dira.
  • Kokapena: Mediterraneoko kostalde osoan.

Mediterranear kontinentalizatua

  • Tenperaturak: Negu hotzak eta uda beroak ditu. Eguneko eta gaueko tenperaturen arteko alde handia dago (tenperatura-bitarte handia).
  • Prezipitazioak: Ez da klima euritsua; 300 mm eta 650 mm artekoak.
  • Kokapena: Penintsulako klima mota nagusia da. Barnealdean eta itsas mailatik gora dauden lur garaietan dagoen klima; penintsulako erdiguneko goi-ordokian eta Ebroren sakonunean dago. Euskal Herriko hegoaldean ere dagoen klima.

Mediterranear erdi-elkorra

  • Tenperaturak: Mediterranear arruntean ikusten diren ezaugarri berberak.
  • Prezipitazioak: Mediterranear arrunta baino are lehorragoa da; 300 mm-z azpiko prezipitazioak.
  • Kokapena: Erliebeak asko baldintzatzen duen klima da. Penintsulako hego-ekialdean.

Ozeanikoa (Arrunta)

  • Tenperaturak: Itsasoaren eraginpean dagoen klima. Tenperatura leunak; tenperatura-bitarte txikia.
  • Prezipitazioak: Euri ugari urte osoan (900 mm-tik gorako prezipitazioak). Maximoak neguan normalean.
  • Kokapena: Penintsulako iparraldean eta ipar-mendebaldean dagoen klima. Ozeanikoa Euskal Herriko klima mota nagusia da (Bizkaian, Gipuzkoan, Arabako eta Nafarroako iparraldean eta ia Ipar Euskal Herri osoan).

Barnealdeko ozeanikoa

Apur bat kontinentalizatuta dagoen klima ozeanikoa da.

  • Tenperaturak: Negu hotzagoak eta uda beroagoak dira ozeaniko arruntean baino.
  • Prezipitazioak: Ugari izan arren, apur bat txikiagoak dira ozeaniko arruntarekin alderatuta.
  • Kokapena: Gune ozeanikoko barnealdean (adibidez, Galiziako barnealdean) dagoen klima da. Hor itsasoaren eragina txikituz edota itsas mailatik altitudean gora joaten baita. Euskal Herriari dagokionez, Arabako eta Nafarroako erdialdean dagoen klima da.

Goi-mendiko klima

Goi-mendikoa klima hotza da. Altitudeak asko baldintzatzen du.

  • Tenperaturak: Baxuak; negu hotzak eta uda freskoak.
  • Prezipitazioak: Handiak.
  • Kokapena: Penintsulako iparraldean (Euskal Herrian, adibidez) 1000 metrotik gorako mendiguneetan; penintsulako erdigunean 1500 m-tik gorakoetan; penintsulako hegoaldean 2000 m-tik gorakoetan.

Kanarietako klima

Kanarietako klima klima beroa da. Alisioen eraginpean dagoen klima. Eguraldi egonkorra eta lehortasun handikoa da.

Mikroklimak

Gune klimatiko jakin batean egon arren, bestelako ezaugarri bereziak dituen leku jakin bateko klima dira.

  • Bero-uharteak: Hirigune batzuetan kutsaduragatik tenperatura altuagoak dira haien inguruetan baino.

Landaretza

Landaretza motak

Gune batean landare nagusiak zeintzuk diren kontuan hartuta, hiru paisaia mota bereizten ditugu:

  • Basoak: Zuhaitzak landare nagusiak dira.
  • Sasitzak / Sastrakadiak: Zuhaixkak landare nagusiak dira.
  • Belardiak: Belarrak landare nagusiak dira.

Landareen sailkapena

Landareen aldeko faktoreak daude:

  • Hezetasuna atsegin duten landareak: higrofiloak dira.
  • Hotza nekez jasaten dutenak: termofiloak dira.
  • Hotzari aurre egiten dakitenak: kriofiloak dira.
  • Lehortasunari aurre egiten dakitenak: xerofiloak dira.

Landaretza potentziala

Zenbait natur faktore kontuan hartuta, lurralde batean egon daitekeen landaretza-mota nagusia da. Faktore horiek klima, lurzoru mota eta erliebea dira. Sarritan gizakiok lurralde bateko landaretza hori aldatzen dugu, errentagarriak diren espezie arrotz batzuk landatuz.

Landaretza-eskualdeak

Eskualde eurosiberiarra

  • Penintsulako iparraldeari eta ipar-mendebaldeari dagokien gunea.
  • Landaretza nagusia baso atlantikoan dauden hosto erorkorreko zuhaitzak (euri ugari behar dutenak) dira. Batez ere haritzak eta pagoak daude.
  • Lurralde honi dagokion sasitza otalurra da.
  • Eskualde ozeaniko honetan bi zonalde bereizten ditugu:
    • Kostaldetik gertu dauden lekuak.
    • Barnealderantz kontinentalizatuz doan eremuan, haritz mota txikiagoak daude eta sasitzak indartu dira. Hemen zuhaitz tipiko batzuk ametzak eta haritz kandugabeak dira.
  • Baso batzuk berritu dituzte espezie errentagarriekin.

Eskualde mediterranearra

  • Gehienak hosto iraunkorreko landareak, xerofiloak (lehorretara moldatuak) eta termofiloak.
  • Eskualde honetako baso mediterraneoan zuhaitzik tipikoenak artea eta artelatzak dira, eta koniferoen artean aleppo pinua.
  • Eremu mediterranear honek gizakiaren eragin handia ezagutu duenez, angioak bezalako paisaiak ikusten dira.
  • Sasitza mediterranear tipikoa makia da: makian erromeroa, ezkaia eta isatsa espezie arruntak dira.
  • Oso leku lehorretan sasitza degradatu egiten da; hor landaretza tipikoa estepa da eta palmondo nanoa eta espartzua agertzen dira.
  • Penintsulako erdialdean (mesetan) eta Ebroko sakonunean klima mediterranearra kontinentalizatuta dago; ondorioz, hotza jasaten duen arte-mota bat eta ezaugarri kontinentaletara moldatuta dauden zuhaixka batzuk ohikoak dira.

Mendiko eskualdea

Erliebearen formak, altitudeak eta eguteran edo laiotzean egoteak (adibidez, laiotzean eguteran baino baxuago beti) mendiko landaretzaren mailaketa bat ezartzen dute. Maila hauek aldatzen dira mendi batzuetatik besteetara. Mailaketa horren adibide bat:

  1. Lehenengo maila: Hosto erorkorreko espezieek osatua: haritzak eta gero pagoak.
  2. Bigarren maila: Maila honetan koniferoek protagonismoa dute. Hotzari aurre egiten dakite ongi.
  3. Hirugarren maila: Basoak desagertzen dira, sasitzak eta belardiak bakarrik baitaude. 3000 metrotik gora ia landarerik ez.

Eskualde makaronesiarra

  • Uharte hauetan lore eta landareen aniztasun handia dago. Endemismo ugariko gunea da.
  • Espezie termofiloak eta xerofiloak oso ohikoak dira.
  • Uharteetan zabalduena pinu kanariarrek osatutako basoa eta zenbait uhartetako zonalde garaietan laurisilva ere ohikoa da.

Azken definizioak

Endemismoa

Munduko leku jakin batean bakarrik dagoen animalia- edota landare-espezie bati deitzeko erabiltzen den terminoa da; uharteetan eta mendiguneetan ohikoak dira.

Basamortutzea

Zenbait lurraldetako paisaian eta landaretzan gerta daitekeen degradazio mota bat. Degradazio hau natur arrazoiengatik eta eragin antropikoagatik gerta daiteke.

Entradas relacionadas: