Klima mediterraneoa Espainian: ezaugarriak eta sailkapena
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,19 KB
Klima mediterraneoa Espainian
Mapa honetan ikusi daitekeen moduan, Espainiako estatuan klima-aniztasun handia dago. Lau klima mota dira nagusi: klima ozeanikoa, klima mediterraneoa, mendialdeko klima eta Kanarietako klima subtropikala.
Esan dugun moduan, klima mediterraneoa da horietako bat. Mapan begiratuz gero, ikusi daiteke Espainiaren zatirik handiena hartzen duela. Klima mediterraneoak barne hartzen ditu penintsularen hegoaldeko eskualdeak, Balear Uharteak, Ceuta eta Melilla.
Urteko prezipitazioak, oro har, 300 mm eta 800 mm artean izaten dira; badira barruti moderatuak (800–500 mm) eta 500 mm-tik beherakoak ere, urriak direnak. Prezipitazioek banaketa irregularra dute. Uda lehorra izaten da, urte-sasoi horretan Azoreetako antizikloiak iparralderantz doazelako. Euri-ugarieneko sasoiak udazkena eta udaberria dira; ordea, Atlantikotik hurbil dauden lurraldeetan neguan egiten du euri ugariena. Prezipitazioak askotan ekaitz moduan jausten dira, eta horrek lurzorua higatzen du landarerik gabeko eskualdeetan. Tenperaturak aldakorrak izaten dira, latitudearen eta itsasoaren distantziaren arabera.
Klima mediterraneoaren azpiklima
Klima mediterraneoaren barruan, mapan ikus daitekeen moduan, hiru azpiklima bereizten dira: itsasaldeko klima mediterraneoa (gorriz markatuta); klima mediterraneo kontinentala (urdinez markatuta); eta klima mediterraneo lehor, subdesertiko edo estepakoa (berdez markatuta).
Itsasaldeko klima mediterraneoa
Itsasaldeko klima mediterraneoak lau eskualde hartzen ditu:
- Mediterraneoko kostaldea (hego-ekialdea izan ezik),
- Atlantikoaren hegoaldeko kostaldea,
- Balear Uharteak,
- Ceuta eta Melilla.
Prezipitazioak moderatuak edo urriak izaten dira; urtean 300 mm eta 800 mm artean egiten du euria. Atlantikoaren hegoaldeko kostaldean (hego-mendebaldean) prezipitazioak ugariagoak izaten dira (800–500 mm), batez ere Atlantikoko depresioaren eraginez (penintsularen hego-mendebaldean eta Cadizko golkoan). Hortik dator izena: klima mediterraneo subozeanikoa. Maximo nagusia neguan eta udazkenean izaten da.