Klimaren Elementu Nagusiak eta Ezaugarriak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Klimaren Elementu Nagusiak

Klimaren elementuak atmosferako osagai behagarri eta neurgarriak dira. Nagusienak hauek dira:

Intsolazioa

Intsolazioa: lurraren gainazalak jasotzen duen eguzki-erradiazioaren kantitatea da. Espainiak 2000 eguzki-ordu baino gehiago ditu urtean, baina alde handiak daude. Adibidez, Kantauri itsasoko ertzean intsolazio gutxiago dago, eta Iberiar penintsularen ekialdean eta Kanariar uharteetan intsolazio gehiago dago.

Hodeitza

Hodeitza: zerua hodeiz estalita egoteari esaten zaio. Hodeitza handienak Kantauri itsasoko ertzean daude. Hodei gutxien duten lurraldeak Guadalquivir ibaiaren harana, Atlantikoaren hegoaldeko kostaldea eta Kanariar uharteko zenbait leku dira.

Airearen Tenperatura

Airearen tenperatura: aireak duen bero maila da. Gradu zentigradutan (ºC) neurtzen da termometroarekin. Mapetan, tenperatura berdineko puntuak lotzen dituzten isoterma izeneko lerroen bidez irudikatzen da.

Espainian tenperatura aniztasun handia dago, eta hori azaltzen duten faktore nagusiak hiru dira:

  • Latitudea: Tenperaturak iparralderantz jaisten dira, eguzki izpien perpendikulartasuna murrizten delako.
  • Itsasoaren eragina: Kontraste termikoak leunagoak dira kostaldean, eta bortitzagoak barnealdean.
  • Altitudea: Altueran gora egin ahala, tenperaturak jaitsi egiten dira.

Urteko tenperatura-bitartea, hilabete beroeneko eta hotzenekoaren arteko aldea da. Tenperatura-bitarte txikienak Iberiar penintsulako iparraldeko kostaldeetan eta Kanarietan izaten dira, eta handienak, penintsularen barnealdean.

Izozteak edo Izoztaldiak

Izozteak edo izoztaldiak: airearen tenperatura 0ºC-tik jaisten denean gertatzen dira izoztaldiak. Airearen ura izoztu eta lurrera erortzen da. Izoztaldi txikienak kostaldean izaten dira, eta handienak, Iparraldeko goi-lautadetan eta Ebro haranean.

Hezetasuna

Hezetasuna: aireak duen ur lurrunaren kantitatea da. Tenperatura gero eta handiagoa, hezetasuna txikiagoa da. Espainian %70 edo gehiago, kostaldeetan eta goi-ordokietan izaten dute.

Presio Atmosferikoa

Presio atmosferikoa: Espainian goi-presioak udan (lurzorua berotzen delako) eta neguan izaten dira, eta behe-presioak, ordea, udaberri eta udazkenean izaten dira. Kanariar uharteetan goi-presioak dira nagusi.

Entradas relacionadas: