Kolonialismoaren arrazoiak eta kolonia motak

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,18 KB

Espiritu Misiolari eta Zientifikoa

Beltzei basakeria horretatik ateratzeko aitzakia ideologikoak justifikatzen dira. Hau espiritu zientifikoari lotuta dago. Eta honen izenean, lurralde ezezagunak ezagutzeko grina dago. Adibidez, Afrikako barrualdea ezagutzeko grina; kostaldea bakarrik ezagutzen zen. Horregatik, espedizioak egiten dituzte, eta hauek sartzen direnean, atzetik datozen ejerzituei bidea irekitzen diete, ezagutzeko aukera zabaltzen dutelako.

Kapitalismoaren produkzio-oinarrien eraldaketak sakon aldatu zuen antzinako kolonien eginkizuna eta funtzioa. Ekialde Hurbilean petrolioak Europako herrien interesa erakartzen hasi zen; kautxua Kongon edo Asiako Hego-ekialdean ateratako produktu tropikala zen; Europako industriarako ezinbestekoak ziren metalen bila joan beharra zegoen; Hegoafrikako Batasuna munduko urre eta diamante ekoizle nagusia zen; kolonia tropikalek kafe, kakao, tabako eta azukre kantitate ahalik eta handiena sortu behar zuten. Kolonizaturiko aldeek garrantzi handiagoa hartu zuten munduko ekonomia berrirako.

Kolonia motak eta menperatze erak

1. Dominio edo populatze koloniak (Jabariak)

Lurralde horietako berezko populazioa txikia da. Inguru epeletan daude eta aproposak dira metropolietako jende asko jasotzeko. Beraz, emigratzeko leku aproposak. Autonomia politiko handia dute, egitura politiko oso autonomoak, nahiz eta kanpo politika eta autonomiaren kontrola metropoliaren esku egon. Adibidez: Australia.

2. Protektoratuak

Kolonia mota honetan okupatzen diren lurraldeek bertako biztanle ugari dituzte eta egitura politiko propioa (egitura politiko juridikoa) dute. Metropoliak babesa inposatzen die bertako baliabide ekonomikoen kontrolaren truke. Hau da, potentzia babesleak kanpo politika eta aberastasunak kontrolatzen zituen, eta bertako barne politikaz arduratzen zen.

3. Ustiapen koloniak

Potentziaren subiranotasunaren eta administrazioaren menpe zeuden. Metropoliek kontrol politikoa zuten. Ez zuten autonomiarik, ezta itxurarik ere. Adibidez: India eta Kongo.

4. Emakidak

Herrialde independente batzuek merkataritza abantailak eta portu batzuk ematen zizkieten metropoliei. Adibidez: Txina.

Entradas relacionadas: